Azalekoa | 2026ko Azaroaren 12a

Joanes Echeveste, hamar urte Pontx pailazoaren larruan

Irati Esparza Guimon

Pontxek “Amatxi” ikusgarri berria lehen aldikoz eman du Saran pasa den asteburuan (Peio Zamalloa)
Pontxek%20Amatxi%20ikusgarri%20berria%20lehen%20aldikoz%20eman%20du%20Saran%20pasa%20den%20asteburuan%20(Peio%20Zamalloa)

Joanes Echevestek ttipitatik bazekien handitzean pailazo izan nahi zuela. Kolegioan zela, bere lehen ikusgarria eman eta Pontx sortu zuen. Gaur, hogeita bat urtetan, haurra zela miresten zituen pailazoekin oholtza partekatu du, eta bera da Euskal Herriko haurrek ikustera joaten diren pailazoetarik bat. Bere pailazioa sortu zuenetik hamar urte iragan diren honetan, bere ibilbideaz, euskaraz jostatzeko plazeraz eta “Amatxi” ikusgarri berriaz mintzatu zaigu saratarra.

Piarres Larzabal Kolegioan, lehen ikusgarria

Bere burua aurkezteko, “pailazoa eta aktorea” dela erran digu Echevestek. Bi hitzak hautatu ditu, bakoitzak bere lanaren alderdi bat adierazten baitu. Pontxen larruan sartzen delarik ere antzezten du, baina haren aktore lana sudur gorriaz haratago doa. “Pailazo izateko aktore izan behar da, baina aktore guziak ez dira pailazo izateko gai”.

Ttipitan, aldiz, etxean bazekiten xuxen zer zuen gogoan: handitzean pailazo izan nahi zuela erraten zien burasoei. Miresten zituen pailazoak ikustera joatea aski zuen, haiek bezala aritzeko gogoa pizteko.

Kolegioan, bere ikusgarria ematea deliberatu zuelarik, bertze galdera bat agertu zitzaion. Zer erranen zuten ikaskideek, pailazo jantzita ikusiko zutelarik? Etxean, haur zela, aise erraten zuen handitzean zer egin nahi zuen. Kolegioko lagunen aitzinean, haatik, bere nahia agerian uztea bertze kontu bat zen. Lehen emanaldi haren inguruko kezka hori izan dugu hizpide: bertzeen begiradari ematen zaion garrantzia adin hartan, norberak maite duenaren berri ematea gostatzen ahal denean. Sasoi hartan abiatu zen Pontx.

Handik hamar urtera, haur denboran pailazoei so zegoen mutikoa oholtzaren bertze aldean da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots aipatu ditugu harekin: euskal munduan handitu diren haur anitzentzat izan duten lekua gogoan, gaur egun Pontxek Ipar Euskal Herriko haurrekin duen harremanaz galdetu diogu. Arrapostuan, euskal kulturarekin harreman guti dutenak ere gogoan dituela azpimarratu du saratarrak.

Euskaraz irri egiteko parada

Echevesteren ustez, haur bati Pontxen bidez bertze ate bat irekitzen ahal zaio euskarara. Eskolan euskara entzuten duenak, adibidez, ikusgarri batera etortzean bertze egoera batean aurkitzen du hizkuntza bera. Oraingoan, pailazoaren bihurrikeria bati segitzeko entzuten du euskara. Pontxek zer egin ote duen, zer gertatuko zaion gero: haurraren arreta istorioak hartzen du, eta istorio hori euskaraz bizi du.

Horri ematen dio garrantzia Echevestek pailazogintzaz ari delarik. Euskara ikasteko parada ukan duen haurrak hizkuntza horretan bere gustuko zerbait atzematea nahi du: irri egitea, jostatzea, ikusgarri batez gozatzea. Euskal kulturatik hurbil bizi den haurrari mintzo zaio Pontx, baita eskolatik kanpo euskara guti entzuten duenari ere. Pontx ikustera jin den haurrarentzat, pailazoarekin irri egin duen une hori euskarari lotua gelditzen ahal zaio.

Amatxi oholtzan

Ikusgarri berria lantzeko, bere familiako norbaitengana itzuli da Echevest. Amatxi nola sortu duen galdeturik, berak ezagutu duen amatxia eta irudimenean duen amatxia aipatu dizkigu. “Biak nahasi” ditu pertsonaia moldatzeko. Bere amatxiarenganik hartutako zerbait bada, beraz, ikusleek oholtzan ezagutuko duten horretan. Badira Echevestek antzerkirako asmatu dizkion ezaugarriak ere.

Sarako estreinaldiaren ondotik, “Amatxi” Lapurdiko bertze bi herritan ikusten ahalko da abenduan. Abenduaren 19an, larunbatez, Pontx Hendaian ariko da, Gaztelu Aretoan. Biharamunean, abenduaren 20an, Azkaingo Bil Toki gelan emanen du ikusgarria. Hurrengo datak eta xehetasunak horkonpontx.eus/ webgunean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2026/11/12

Lurramak laborarien esperientziak bildu ditu Miarritzen

Irati Esparza Guimon

Lurrama kari, etxaldeko abereek hirian hartu dute ostatu, Miarritzeko Irati erakustazokan. (Info Garazi)
Lurrama%20kari_%20etxaldeko%20abereek%20hirian%20hartu%20dute%20ostatu_%20Miarritzeko%20Irati%20erakustazokan.%20(Info%20Garazi)

Joan den ostiralean, lehen bisitariak eskoletako haurrak izan dira Miarritzeko Irati erakustazokan. Batzuk abereei beha gelditu dira, bertzeak ardi gasna dastatzen, irakasleak lagun. Hala abiatu da Lurramaren 21. edizioa. Azaroaren 6tik 8ra, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoia hirira ekarri du berriz, aurten “Ama ura zaindu” lelopean. Gaia udako beroaldien aitzinetik hautatua zuten antolatzaileek. Udazkenerako, etxaldeetan bildu den uztak erakutsi du hautu haren zergatia.

Gilles Texier gaztaina ekoizleak, adibidez, uda honetan uzta osoa galtzeko beldurra izan du. Azkenean gaztainak bildu ahal izan ditu, baina idorteak eta beroak fruituen hazkundea trabatu dute. Kazeta hedabideari azaldu dionez, berantago ontzen diren gaztaina motak lantzea eta bilketa gibelatzea dira egokitzeko bideetako bi. Gaztainak lotura ere egin du Euskal Herriaren eta aurtengo lurralde gomitaren artean. Ardèchen, gaztainagintzak bere jatorri deitura babestua du.

Ardècheko...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2026/11/12

Bizi garestiaren kontra, milaka lagun Baionako karriketan

Irati Esparza Guimon

Azaroaren 5ean, milaka lagun abiatu dira Baionako geltokitik bizi garestiaren kontra eta zerbitzu publikoen alde. (LAB sindikatua)
Azaroaren%205ean_%20milaka%20lagun%20abiatu%20dira%20Baionako%20geltokitik%20bizi%20garestiaren%20kontra%20eta%20zerbitzu%20publikoen%20alde.%20(LAB%20sindikatua)

Azaroaren 5ean, ostegun goizean, Baionako geltokian egin dute hitzordua bizi garestiaren kontra mobilizatu direnek. Aitzineko hiru larunbatetan karrikara atera diren gazteekin batera, langileek, erretretadunek eta laborariek ere parte hartu dute Frantzia mailako greba eguneko manifestaldian. Sindikatuek 6.000 manifestari zenbatu dituzte. Pirinio Atlantikoetako prefeturak, bere aldetik, 5.000 lagun zenbatu ditu jende gehien bildu den unean.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleentzat, geltokiko hitzordua baino lehen hasi da eguna. Goizeko bederatzietan, berrogeita hamar bat ikasle bildu dira Baionako komisaldegiaren aitzinean, urriaren 31ko mobilizazioan atxilotu dituzten bi ikaskideri sustengua adierazteko. Haietako bat bigarrenez ezarri dute poliziaren zaintzapean. Hura aska dezaten eskatu dute ikasleek, eta polizia indarkeria salatu. Handik, bertze lizeoetako ikasleekin bat egitera joan dira, denak elkarrekin manifestaldira biltzeko. René Cassin lizeoa ere blokeaturik egon da...

Irakurri segida


3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016