Herriz Herri - Aldude (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a
Mendi Alde eskola bestan
"Sanoki" gela bete da joan den igande arratsaldean "Mendi Alde" eskolako bestaren karietarat.
"Sanoki" gela bete da joan den igande arratsaldean "Mendi Alde" eskolako bestaren karietarat. Horrat hurbildu jendea piaiatu da ikasleek eman ikusgarriari esker. Haurrek erakutsi dute beren trebetasuna bai antzerki mailan euskara zinez garbi batean, bai ta ere kantuan bi bozetan emanez eta hizkuntz desberdinetan, ahantzi gabe dantzak, ttipi ta haundi denak elgarrekin.
Arratsaldearen bururatzeko, Herriko Etxeak eskaini oparien banaketaren ondotik, denak elgarretaratu dira burasoek prestatu atsalaskari goxo baten inguruan.





