Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Eguberri gaua

P.L.

Aurten Donaixtiko aldi ginuen eta zinez zeremonia ederra izan da.

Aurten Donaixtiko aldi ginuen eta zinez zeremonia ederra izan da. Eliza beterik zen eta kantatu da ederki, koralekoek ere gero ta trebatuago direla erakusten dutelarik. Artetik eskerrik berezienak Haizaguerre senar-emazter, erakasle eta organo joile direneri. Maleruski taldeko bi kantari berriki ospitaleratuak izanez, bakotxak pentsatu du hoieri. Haurrek beren aldetik aldarerat ekarri dituzte krexako pertsonaiak oro, lekuan ezarri, eta hoien inguruan kantatu dute, Pierre eta Jeanne katexiztek kudeatzen zituztela.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016