Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Artetxean urtarrilaren 5ean

Ostiral huntan, arratseko 7etan, Oier Hiriart jitekoa zauku, duela hiruzpalau urte munduan zehar bere familiarekin egin zuen bidaia luzearen berri emaiterat.

Ostiral huntan, arratseko 7etan, Oier Hiriart jitekoa zauku, duela hiruzpalau urte munduan zehar bere familiarekin egin zuen bidaia luzearen berri emaiterat. Aitamek beren 6 haurrekin, urte batez, munduko xoko ainitz kurritu zituzten, egonaldi batzu ere eginez han-hemenka. Bizi izan duten esperientzia aberasgarri hori dauku kondatuko, diaporama nasaia lagun. Gaiaz interesatuak diren guziak gomit dira edozein adin ukan dezaten, herritar ala kanpoko. Ondotik, nahi dutenek ekarriko dituzten janari eta edariak partekatuko dira bi solas eginez. Ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018/01/04

Iragan urteko berri

2017an izan ditugu 5 sortze: Paulin Alizia Axorolan, Ithurburu Milan Larrainxolan, Dolny Gorka Belharran, Ledee Revoredo Lylou Aldabian, Pierrot Eneko Gure Ametsan.

3 ezkontza: Paulin Adrien/Auvray Ludivine, Mendibure Alan/Cohen de Lima Barbosa Adriana, Irubetagoyena Iban/Monti Caroline.

6 heriotze: Ithurburu Frantxoa Arlandean, Perrin Geneviève Herriko Etxean, Bordalecou Jano Zorzabalian, Remirez Jose Luis Urrutizaharrean, Duhart Janamari Kaulitean, Durruty Josep Etxeparian.

...

Irakurri segida

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016