Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018ko Urtarrilaren 18a

Txapeldun orde

M.O.

David eta Julien, René lehendakariarekin
David%20eta%20Julien_%20RenA%20lehendakariarekin

Denbora txarra Baionako bidean eta zinez barneko aroarekin iragan dira joan den igandean Frantziako xapelgoko finalak.

Denbora txarra Baionako bidean eta zinez barneko aroarekin iragan dira joan den igandean Frantziako xapelgoko finalak. Hemen beretik jadanik erran bezala, gure lehen maileko David Etcheto eta Julien Arbeletchek fnala jokatu dute bainan aldi huntan galtzaile atera dira, 27-40. Eta partida ikusi eta, zer egin zezaketen Maxime Etcheverryren 14 sakuen eta defentsa azkarraren parean eta Thierry Harismendyren jo azkar eta pisueri ihardokitzeko? Gureak beren ahalekin jokatu dira bainan bururaino lotuz, hori baizik ez bada ere, eskerrak zueri David eta Julien, eta goresmenak Denek-Bateko bi txapelduneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018/01/18

Urteberriko agiantzak

Baiguratik

Nahiz iragan asteko artikuluan Mattinek orokorki egin zuen, gaurko aukera baliatuz ene aldetik ere helarazten ditut ene agiantza anaikorrenak herritar guzieri lehenik bainan ere gure izaitea den euskararen onetan axolatzen diren euskaldun haurride guzieri.

Irakurri segida


Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018/01/18

Dolu

Baiguratik

Urtarrilaren 13an inguratu dugu lurreko azken pausa-lekurateko bidaian Paule Voisin 97 urtetan itzali dena.

Irakurri segida

3433. zbk

Deusik ez dakiten ainitzek uste dute denak badakizkitela.

Aristoteles

Gure Hitza | 2018/01/18

Herri txikiak gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da beti gauza bera, Urte batetik bestera [...]

Ez da beti gauza bera

Urte batetik bestera

Ustegabean alda ditaike gure egoera

Ez bedi joan txarrera

Izaitekotan hobera

Gure etxeak, herri txikiak ez utziz hustera.

Hau da Baigorriko elizan joan den Eguberri gauean “Mendi gainean bi pago” abesti ezagunaren doinuan kantatu bertsu bat. Sujet horrek mereziko zukeen gehiago barnatzea, baina galdatuak zizkidaten beste hiru bertsuen xedeak ez ziren gai berari lotuak. Hirietatik urrun dauden mendialdeko herri txikiak ikusten ditugu urtetik urtera bizilagunez husten ari. Ez beti bizitegi eskasez, etxe askok berritze on baten beharra balukete ere. Hain zuzen, bizitegi hetsiez ikerketa bat egin dute Banka, Aldude, Urepelen. Leihoak hetsirik ageri diren egoitzen jabeekin solastatuz, jabe batzuk sentiberatzen dira eta zonbait kasutan etxe arraberritze xedeak sortzen. Edozein proiektu beti itxaropen emaile da, pentsatuz gauzatzeko moduan izan daitekeela, araberako diru iturriak aurkituz geroz.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016