Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Martxoaren 08a

Abarratia txapeldun!!!

Aihertar txapeldunak Abarratia batasuneko arduradunez inguraturik, ezkerretik eskuinera: Beñat Durruty, Mattin Echevertz, Xalbat Duhalde eta Jean-Claude Larrondo
Aihertar%20txapeldunak%20Abarratia%20batasuneko%20arduradunez%20inguraturik_%20ezkerretik%20eskuinera:%20BeAat%20Durruty_%20Mattin%20Echevertz_%20Xalbat%20Duhalde%20eta%20Jean-Claude%20Larrondo

Joan den ibiakoitzean Irisarriko trinketean zuten aihertar pilotariek eta pilotazaleek hitzordua.

Abarratia txapeldun!

Joan den ibiakoitzean Irisarriko trinketean zuten aihertar pilotariek eta pilotazaleek hitzordua. Alabainan deia Euskal Herriko txapelketa irabazia bazuten bi herritarrek, aldi huntan Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertzek jokatzen zuten Frantziako txapelketaren finala, ttarroen mailan. Frango ontsa joan da finala Xalbat Duhalde eta Mattin Echeverz-entzat. Abantzua hartu dute hastapenetik eta aise nagusitu dira Hendaiako Egoitz Sorhuet eta Markel Vertizi, 40 eta 5. Biba gazte horiek, zeren eta partida guziak irabazi baitituzte beren txapelketan! Abarratia elkartearentzat ere berri arraroa zeren eta urte parrasta bat baitu ez zela holako saririk etorri gure xokora. Aupa Abarratia!

Egunezko aisialdiak aihertar haurrentzat, Antzuolan

Aiherrarekin parekatu Antzuolako Herriko Etxeak udalekuak antolatzen ditu euskaraz uda guziz. Aurten ere, bi herrietako haurren arteko trukaketak bultzatzeko asmoz, erabaki dute aihertar haurrer hauen proposatzea aste batez, uztailaren 9tik 12ra (astelehenetik ostegunera), 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. Aktibitate askotan parte hartuko dute goizeko 9:30etik arratsaldeko 1ak arte (gero arratsaldea eta gaua Antzuolako familietan pasatuko dituzte): eskulanak, mendi itzuliak, igerilekua, musika, kirol jokoak, antzerkia, San Fermin ttipiak, denak talde giroan, begirale diplomatuek kudeaturik. Kostua: 25 euro haur bakoitzarentzat, aste guziarentzat. Beraz, interesatuak baldin bazirezte, izena eman ezazue Aiherrako Herriko Etxean martxoaren 20a aitzin, mairie. ayherre@wanadoo.fr helbidera idatziz edo 05 59 29 64 02ra deituz.

Musean, 7 pare sailkatu

Union Basque batasunak antolatu mus txapelketa, joan den ibiakoitzean bururatu da, Attatea ostatuan, afari on baten inguruan, muslari eta muszaleen artean. Aurten 36 parek parte harturik, 7 sailkatu dira kantonaletako lehen itzuliaren kondu, heldu den larunbatean parte hartuko dute, Beskoitzen. Hona zoin diren: Xalbat Seosse-Oxarango eta Olivier Mendiondo, Xabi Idiart eta Frederic Darquy, Sabine eta Jean- Bernard Barbier, Gerard Parachou eta Jean-Paul Duhalde, Mikel Hernandez eta David Bidart, Julien Darraidou eta Kepa Gastambide, Jean-Pierre Arhancet eta Pette Ospital. Kantonaletako bigarren itzulia martxoaren 18an Izturitzen iraganen da HARAMBOURE ostatuan. Hiru hoberenek Pazko astelehenean Senperen Bonnet ostatuan parte hartzen ahalko dute final handian.

Berotzeko egurra herritarrentzat

Herriko kontseiluak erabaki du herriko biztanleei berotzeko egurraren baliaraztea, haien etxeko beharrentzat. Mendeetan zehar dagoen ohidura edo zerbitzu hau, herrian bizi diren biztanle guziek baliatzen ahalko dute. Aiherrako oihan eremua zabala da, 163,18 hektara. Bainan gehienik arraxin zuhaitz motaz edo pinuz osatua da, hau lur zati patartsuetan edo nekez joan daitekeen lur pusketan izanki. Haatik, ONF erakundearekin adosturik, Ahunzbizkardegi oihanean den 1345. lur zatia herriak begiztatu du. Honen berezitasuna da gehienik pagoz (berotzeko egur ona) osatua dela. Errazki joan daitekeen lur zati hau ez hain patartsua izanez, berotzeko egurra baldintza onetan egin daiteke hor. ONF erakundearekin adosturik, 2018/2019 sasoi honetako hau erabaki du Herriko Etxeak: - Lau zatiren eskuragarri uztea zutik utzi zuhaitzak aurtiki beharko direlarik. - Lur zati bakoitzean 8 edo 10 bat eztera egur ateratzen ahalko da, zati bakoitzarentzat 80 euroko zerga ordainduz. Herriko Etxeak proposatzen duen dispositibo honetan parte hartu nahi dutenek, beren izena apirilaren 30a aitzin Herriko Etxean eman beharko dute. Zatien emaitea publikoki eginen da zortean edo zozketa bidez, ekainaren 18an (4 eskale baino gehiago baldin bada).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016