Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a

Ez ditugu ahantzi behar | Gaitzeko itzulia | Obrak Donibaneko elizan |

Ez ditugu ahantzi behar

40-ko gerla denboran, zernahi jende deportatuak izan ziren Alemanen larderia ikaragarria jasaiten zutela. Denek zernahi pairatu zuten eta ainitz han nunbait hil ziren, ederrak sofriturik. Ez ditugu ahantzi behar eta urte guziz egun berezi bat berexia da heien ohoretan.

Gaitzeko itzulia

Joanden egunean, Hendaiarat bere bizikletaren puntan arribatu da Frantzia behere hortako gizon bat, Alain Multeau, gaitzeko itzulia eginik, orotarat 712 kilometro. Loir-et-Cher eskualdeko Chouzy-sur-Cisse herritik abiatua zen, bera han bizi baita. Kotte Ecenarro auzapezak ongi etorri bero bat egin dio. Bainan nor da gizon hori eta zendako holako ibilaldia? Bera eria da, Parkinson deitzen den gaitzarekin. Holako ibilaldia eginez erakusten du gaitzari ihardokitzeko molde egokia dela kirol bati hola emaitea. Denbora berean, denetan salatzen du Sécurité Sociale asurantza- etxearen joka-bidea, egokienak litazkeen tratamenduak ez omen dituelakotz gehiago behar bezala diruztatzen...

0brak Donibaneko elizan

Donibane Lohizuneko elizan, obra asko egitekoak dira, batzu arras epe laburrean. Parropiak aste guziz zabaltzen duen ageriak jakinarazi dauku eliza bi astez segidan zerratua egonen dela zonbait egun obra horien gatik preseski. Helduden astean bost egunez, astelehenetik ortziralerat, maiatzaren 14- tik 18-rat beraz, eta ondoko astean lau egunez, asteartetik ortziralerat, 22-tik 25-erat. Soinu tresneria dena berrituko da karia hortarat. Bestalde, duela zonbait denbora ja erran ginuen bezala, elizako bi organoak "akituak" dira. Organo handia behar da berritu. Herria da organo horren jabea. Obretan helduden urtean hasteko, oraiko ustez segurik, paperen egiten ari dira, eta diru laguntza batzuen eskatzen. Berritze hori ainitz gostako da. Hiru ehun mila euro edo holako zerbait. Organo ttipia aldiz parropiarena da. Joanden astean hasiak dituzte berritze obrak. Bada ehun eta hamar mila eurorena. Duela sei hilabete dei bat zabaldua izan baitzen galdetuz jendearen diru laguntza, dei hori arras ederki entzuna izana da, hiruetan hogoita hamar mila euro bidu dira alabainan. Gaineratikoa parropiak nunbaitik ateratuko du. Organo ttipi hori ez da hain aspaldikoa. 1931-n eraikia. Bainan arras higatua haatik eta beraz berritze on baten beharretan...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/05/10

Zokoako "itsas gerlariak"

Zer da berriz ixtorio hori? Zokoako itsas-bazterrean muntatu dute gaitzeko argazki erakusketa berezia eta deitu dute, izen bat eman behar-eta, "Itsas-gerlariak", frantsesez "les guerriers de la mer". Gerlariak baitira Zokoan? Eta bai naski, gerlari hitz hori gisa hartarat hartzen bada segurik. Donibane Lohizune eta Ziburuko alde hortan, leihorrak badu, eta aspaldian, azkarki gerizatua izaitearen beharra. Denboran hiru diga eraikiak izan dira, batto Zokoan, beste bat Santa Barbarako eskualdean, Donibaneko aldetik beraz, eta bien artean Artakoa. Beharrik hor dira hiruak ere! Gertatzen dena da, eta hori ere aspaldian, geriza horiek berak ere behar direla gerizatu! Horrek erran nahi du konparazione Artako digaren hegiz-hegi urte guziz behar direla ezarri alimaleko harri mokor batzu, bakoitxak 50 tona pisu, "blokeak" deitzen direnak, diga hori beti azkar egon dadien. Harri mokor horiek norbaitek deitu ditu "gerlariak", uhainen kontrako gerla bat eramaki balute bezala. Izen bat frangok ar...

Irakurri segida

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016