Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Maiatzaren 17a
Heriotze | Obrak | Antzuolara
Heriotze: Iraxiloko Marikan Durruty
Aitzineko asteburuan zendu zen Iraxiloko Marijan, 86 urte zituen. Karrikaburuan sortua, 8 haurretako familiakoa izanki, 11 urtetan joan zen sehi gisa ondo hauetako laborantxa etxe batzutara. Gero beti sehi gisa, ibili zen Bordelen eta Tolosan gaindi. Berriz Aiherrarat itzulirik, Berrabe epizerian lan egin zuen herri barnean edo burgadan, baita ere azken urtetan Attatean. Osagarri arazoak ukanez, Hazparneko xahar etxean sartu zen duela 23 urte. Aiherrako berriak beti hurbiletik segitzen zituen. Gelditzen diren haurride eta familiakoeri, gure dolumin bizienak.
Herri barnean obrak hasi
Denbora txarraren gatik animaleko beranta harturik, azkenean Elixaldea ondoan egin beharra den etxe multzoari buruzko obrak hasi dira, kamiunak joan jinka ibiltzen direlarik lur karreun. Alabaina, 12 etxe berri hor eraiki beharrean, ba koitzarentzat lur zatiak prestatu beharrak dituzte, bai eta elektrika, telefonoa eta ura hurbildu. Denbora berean ere, Elixaldea aurtiki dute, hor egin beharra baita toki berean herri barneko jostagunea.
Antzuolara maiatzaren 19an, autobusez
Gure bi herrien arteko parezkatzea duela 34 urte abiatu zen. Geroztik urte guziz aldizka Antzuolan edo Aiherran antolatzen dira elgarretaratze egunak. Aurtengoa Antzuolan eginen da San Isidroz antolatzen duten laborantza feiraren karietara, maiatzaren 19an, larunbatarekin.