Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 17a

ROCKLIN, KALIFORNIA. | SAN FRANTZISKO | COMODORO RIVADAVIA, ARGENTINA. |

Joseba Etxarri

ROCKLIN. Erdian, Rocklin Kaliforniako mus txapeldunak, Kristina Vizcay Alfaro (aita Olondrizko, Erron, eta ama Iruñeko) eta bere senar David Alfaro (bi burrasoak Aldudarrak). Muturretan, Ortzaizeko Mayte Oçafrain eta Mauleko Michu Chirambero, bigarren lekuan geldituak (argazkia IIEE-EuskalKultura.com)
ROCKLIN.%20Erdian_%20Rocklin%20Kaliforniako%20mus%20txapeldunak_%20Kristina%20Vizcay%20Alfaro%20(aita%20Olondrizko_%20Erron_%20eta%20ama%20IruAeko)%20eta%20bere%20senar%20David%20Alfaro%20(bi%20burrasoak%20Aldudarrak).%20Muturretan_%20Ortzaizeko%20Mayte%20OAafrain%20eta%20Mauleko%20Michu%20Chirambero_%20bigarren%20lekuan%20geldituak%20(argazkia%20IIEE-EuskalKultura.com)

ROCKLIN, KALIFORNIA.

Joanden ebiakoitzean egin dute Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxekoek heien NABO Mus Txapelketa. 36 bikote arizan dira jokoan eta ondarrean bikote gazte bat izan da irabazle, Kalifornian sortu David Alfaro eta honen emazte Kristina Vizcay, bikote musean eta bikote bizitzan; bigarren lekua, Michu Chirambero eta Mayte Oçafrain-endako izan zen; hirugarren, Lorenzo Iriarte eta Francisco Vicondoa; eta laugarren, Severiano Lazcano eta Jose Miguel Garaicoechea. Orain, ikusi behar nor izanen den irabazle NABOko finaletan ekainaren 2an Homedale, Idahon, eta beraz Estatu Batuetako ordezkari joaten den Argentinako Macachin herrian, Pamparen erdian, irail ondarrean jokatuko den Mundu Txapelketara. Onenak irabaz dezala!

SAN FRANTZISKO.

Ebiakoitzean Mus Txapelketa Rocklinen, eta igandean Amaren Eguna ospatu zuten San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, Basque Cultural Center-en. Bazkari animatua izan zen --domaia, kantu gutxi, abantxu batere-- eta han ziren ama guziek ukan zuten zozketa batean parte hartzeko aukera, esker onez heien lan eta ekarpen baliosari. Gomitaturik ere bazen, eta hauek bai eskaini zituzten kantu batzuk, Hego Kaliforniatik Mike Bidart Euskal Herritik jin Pampi Laduche eta Paxkal Ondarts-ekin baitzen bazkarian partaide eta Euskal Etxeko Matthew Etchepare lehendakariak deiturik mikrora hurbildu eta kantu batzuk egin zituzten, tartean Etxahunen Oi Ama Eskual Herri goxua, eta Eperrak kantu ederra, xiberotarra hau ere.

COMODORO RIVADAVIA, ARGENTINA.

Eta Ameriketako punta batetik bestera, Patagonian bere 95. urteurrena ospatzen ari baita aste huntan Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkartea. Patagonia osoko euskal etxe zaharrena da eta egitarau oso bat antolatu du urtebetetze besta gisa. Horko parte, ostiral eta larunbatean, Patagoniako Euskal Etxeen 5. elgarretaratzea eginen dute, Buenos Aires sobera urrun baita --1.700 kilometro dira errepidez Comodorotik Buenos Airesera-- eta bilkuren egitera hain urrun joatea baizik nahiago eta merkeago dute Patagonian berean elgarrekin biltzea eta periferiako arazo amankomunak elgarrekin eztabadatu eta bideratzen enseatzea. Zorionak Comodoroko Euskal Echeari eta goraintzi hor, euskalduntasunak deiturik bilduko diren lagun guzieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016