Azalekoa | 2018ko Irailaren 13a

Zu hemen zaude, AEK ere bai!

M.O.

Zu%20hemen%20zaude_%20AEK%20ere%20bai!

Horra AEKren (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) ikasturteko sartzea dela-eta aurtengo lema.

Horra AEKren (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) ikasturteko sartzea dela-eta aurtengo lema. Helduen euskararen erakaskuntzan berezitua da, Gau Eskolak eskualdeka antolatuak diren elkarteen koordinazioak segurtatzen ditu. Amaia Beyrie, AEK-ko arduradunetarik batekin solastatu gira, sartze hunen bezperan xehetasun batzuk eman dauzkigu.

Arrakasta joano ta handiago

Garatuz joan da Gau Eskoletan ibiltzen diren ikasleen kopurua, aurtengo sartzean 1500 baino gehiago ikasle ibiliko dira euskararen ikasten. Kurtso horien segitzeko, molde desberdinak eskaintzen dituzte arratsetan lanetik landa ibitzeko gisan edo egunaz, asteko ikastaldiak edo barnategietan ibiliz.

Ikasle bakoitzak bere tirria

Mota desberdinetako ikasleak dira, beren baitarik euskara ikasteko gogoa dutenak eta besteak beren lan profesionalaren onurako. Kurtsoen erritmo diferenteak badaude: astean bi aldiz ibiliz bizpahiru oreneko kurtsoak, pertsona horrek 4 urteren buruan eguneroko solasdia segitzeko ahal badu, 2 urte gehiago eginez euskaraz aritzeko ahal handiagokoak ditu eta hizkuntzarekin libreago litzateke. AEK-k antolatzen ditu ere aste bateko ikastaldiak, otsaileko eta Pazkoko oporretan (35 ordu) eta udan bi astez (70 ordu). Lanbide formakuntzaren bidez ikasten duenak egunean 6 orduz ariko da, 6 hilabetez (104 egun egiten duelarik). Trinko baldin bada pertsona horrentzat, lasterrago hizkuntza menperatzen du eta errezago erabiltzen ahalko du bere lanean. Lurralde kolektibitateetako (Herriko Etxe, Euskal Elkargo, Departemanduko kontseilua...) langileak dira gehienik kurtsoak segitzen dituztenak, baina ere haurtzaindegi edota adinetako langileak besteak beste. Orotara aurtengo ikasturtean, arlo horietako 170 bat pertsona dira ikasten ibiliko, 27 taldetan.

Zergatik euskara ikasi?

Hizkuntza baten ikasteak edota berriz bereganatzeak ibilbide pertsonal batetik abiatu behar du Arrazoi desberdinak badaude, horietan bat buraso batek bere haurra ikastolan edo klase elebidunean badu, bere haurrarekin lotura ukaiteko, AEK-k “Buraso taldea” plantan jarria du. Beste batzuk lan baten atzemaiteko, euskararen menperatzea galdegina baita lan-deialdietan, abantaila bat gehiago hautagaitza pausatzen duenarentzat. Lan arlo anitzetan, izan osasun, turismo, saltegi... euskaraduna izaiteak erreztasun bat emaiten du, tokiko ekoizpenek duten balio bat bezala da euskaraz hitzegitea. Euskal Herriko hizkuntza izanez belaunaldiz belaunaldi dugun altxora zaintzeko eta ondokoeri pasarazteko. Ikasi, erabili, motibatu: hiru hitz labur hauez ongi adierazten zuen Amaia Beyriek euskararen ikasteko beharra.

Euskarak bizi behar du!

AEK-ren sartzeaz gain, urte bukaera euskararen arloan aberatsa izanen da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, “11 egun euskaraz” lemapean eginen den Euskaraldia ekimena ere izanen da. 2019an Korrika ere ttipi-ttapa etorriko da, AEKko arduradunak ez dauku xehetasunik eman, oraino isilpeko informazioa dela eta.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016