Gure Hitza | 2018ko Irailaren 13a

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urtarrilaren lehenekoa, denek hola deitzen dutena, eta irailak ekartzen duena, udako pausaldiaren ondotik sail asko berriz abiatzen-eta... Kirol, kultur eta atseden alor ainitzetan. Bai, urteko bigarren Urtats bat balitz bezala... Urtats ttipi nolazpait... Eta gero, jendea zertaz mintzo da irailean? Beti kantu bera edo bertsua entzuten da hor gaindi. Mahatsak ontzen ari, edo ontuak berdin, lekuka jadanik biltzen hasiak ere baitira. Iratzeak laster gorrituko... Jendeak elgarri galdeka gaztainaurte izanen ote den... Ihizia ere berriz idekia. Erbi eta holakoentzat. Denbora guti barne, bazterrak harrotuko dira ere urtxo edo uso ihiziarekin. Xo, Sanmigelak igurikatu behar naski, Saran eta hor gaindi hala diote... Urtxoak berantetsiak dituzten batzu oraidanik gogoetatuak halere ainitz urtxo pasaia izanen denetz. Eta nun denen buru? Dena hortakoa den bat xifritua zagon joanden egunean gai hori aipatu orduko, urtxoak gero eta gehiago itsasoaren gainez gain joaiten direla. Zer da ixtorio hori? Zer dute urtxoek mendia baino maiteago orai itsasoa? Kasik ezin sinetsia da hori ere! Ihiztarientzat ez ditakeena berri ona! Iraila sasoin hauta izaiten ahal da ere onjo biltzerat joaiteko. Onjoketa edo onjoka. Aroa gisa hartakoa delarik. Untsalaz, behar da eurite on bat eta gero zonbait egun iguzkitsu... Eta gero, tokiak behar dira ezagutu... Onjoketari batzuk badituzte beren segeretuak. Ez dituztenak nehori salatu nahi! Funtsean, salatzen balituzte, ez litazke gehiago segeretuak alabainan! Hau besterik da oraino, bainan iraileko hirugarren asteburuak ekartzen ditu Ondarearen egunak. Gero eta gehiago Europa-mailean ospatzen direnak. Zernahi gisetarat gainerat, ondarea hain da aberatsa... Egia erran, batere xintxoak bagine, ba ote ginuke egun berezi horien beharrik? Ondare nasaia hor dugu begien aitzinean, gure bazterrak, menditik itsasorat, gure etxe eta elizak, gure kulturari josiak dauden guziak eta hor berean nolako altxorra ez da! Horiek oro egun guziz kartsuki preziatu behar bixtan da! Bainan ez baigira oro har aski ohartzen ondare hori zoin baliosa den, on da denen buru holako egun berezi batzu muntatuak izan diten... Aurten ere egitarau gaitza moldatua dute ainitz herritan. Ukan dezala merexi duen arrakasta guzia! Horiek hola, aurtengo irailak usaiaz kanpoko hitzordu zonbait ere ekartzen daizkigu. Batto guziz aipagarria ene gustuko. Baionan, irailaren 13-an, ortzegun huntan beraz, Euskaltzaindiak ospatuko du bere mendeburua... 1918- an sortu zen alabainan, Euskal-Herri guziko euskaltzale suhar batzu sustatzaile. Mendeburua ospatuko da iraganari so bat emanez segur bainan gehiago uste dut geroa gogoan. Eta bereziki euskara batua gogoan...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016