Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 13a

EHLG-k diru kanpaina abiatzen

EHLG-k%20diru%20kanpaina%20abiatzen

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak abiatzen du irailaren 10etik urriaren 7ra kanpaina handi bat, diru isurtzeak egiteko laguntzaileak bilatzen ditu. Orain arte 700 bat pertsonek emaiten dute edo hilabetero edo urtean behin. Nahi dute 1000 pertsonen kopurua gainditu, emaitza horieri esker beste gauza batzuk garatzen ahalko dituztela erran dute EHLGko arduradunek eta heiekin presente zen Lagunak elkarteko kideak. Elkarte hau baita arduratzen diru bilketaz, bai eta antolatuak diren ekimen batzutaz. Gaur-egun 19 langile ditu egiturak, sail desberdinetan ari direnak, izan laborantza iraunkor eta herrikoi baten alde, ingurumenari eta kontsumitzaileeri kasu eginez. Nahi dute etxaldeen transmisioari buruz hasi duten lana azkartu, hortarako finantzamendu azkarra behar dela zioten arduradunek. Aipatu dute ere Paueko Chambre d’Agriculture delakoak eskuratzen dituela 1.500.000€ko zergak Euskal Herriko laborarienganik, EHLGk ez duelarik ezer hunkitzen. Kanpaina hori orain abiatzen da eta iraunen du 4 aste, sare sozial edo www.ehlgbai. org bidez emaitzak egiten ahalko dira, zergak pagatzen dituztenek %66 ken dezake beren zergetarik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/09/13

Mintza Lasai!

Mintza%20Lasai!

7. edizio da aurtengoa, iniziatiba hau biarriztarrek bazuten abiatu euskararen bultzatzeko beren hirian, geroztik angeluarrak eta baionarrak lotu dira ekimen honi. Mintzalasairen xedea da hilabete batez sortzea euskarazko animazio batzuk, ikasten ari direnen eta dakitenen arteko harremana sortzeko euskaraz, hots euskaradun giro batean. Iparraldeko populazioaren %40a bizi izanez BAB eskualdean eta euskararen erabilpena ahula izanez, antolatzaile diren elkarte desberdinek pentsatu zuten beharrezkoa zela hilabete batez, irailaren 1etik 30a arte, ekimen batzuk antolatzea. Azken soziolinguistiko inkestak erakustera emaiten du belaunaldi gazteek gehiago hitzegiten dutela euskaraz. Berri hori entzutean, antolatzaileak baikor agertzen dira, afera ez dela galdua, hirigune eremu hortan ere badela irabaztekoa. Mintzalasaik proposatzen ditu 30 egunez 75 hitzordu desberdin, 45 elkarte dira antolatzaile eta horrez gain beste 30 mugimenduk ere parte hartzen dute. Egitaraua biziki aberatsa izanez ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/13

Ttinka Lakarrako haurtzaindegia abiatzer!

Ttinka%20Lakarrako%20haurtzaindegia%20abiatzer!

Ttinka mikrohaurtzaindegia, bi proiekturen elkartzetik sortu da: alde batetik, Lakarra eta Gamarteko herriek nahikaria zuten lehengo apezetxea berriz biziarazteko apartamenduak eta mikrohaurtzaindegi bat eginez hor berean. Bestaldetik, Mendiko Ohakoa elkartea, Garazi-Baigorriko lurraldean haurtzaindegi euskaldun bat sortzeko xedea zuena. Ttinka haurtzaindegia mikrohaurtzaindegi euskalduna izanen da, euskara hutsean ariko da, idekitze ordutegi zabal batekin (goizeko 7:00etatik arratseko 7:00etara) eta beren haurrarentzat harrera kolektibo bat nahi duten familia guzier idekia. Haurtzaindegia 2019ko urtarrilean idekiko da. Larrazkenean aktibitate batzuk proposatuko ditu, urriaren 5ean ostiralez, debate bat izanen da: “Murgiltzea edo imertsioa lehen haurtzaroan” eta urriaren 20an, larunbatez, Josta Eguna, haurrendako jokoak eta tailerrak, bisaia mozorrotze...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/13

Hernandorea

B.S.

Hernandorea

Aurtengo udazkenean jokatuko da XILABA xapelketa berezia taldeka Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik. Bainan bertsuzaleeri aitzin gostu bat emaiteko hor dugu lehenik Hernandorena sariketa hilabete huntan. Hiru kanporaketa jokatuko dira orotara 18 bertsularirekin: irailaren 14an Hendaian, 21ean Donapaleun eta 28an Baigorrin. Huna beraz larunbat huntan 21:00etan Hendaian Baleak elkartean ariko diren sei protagonistak: Peru Abarrategi, Elixabet Etchandy, Asier Galarza, Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Aitor Servier. Aitzinetik poteo bat eta pintxo jastaketa bat eginen da tokian berean. Saio hunen emaitza eta ondokoen berri ondoko astean. Ongi etorri bertsuzale guzieri.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/13

Haziak Idazle : Tartaloren ikerketa

Jon Muzica eta Estebe Irubetagoyena San Josep eskola - Senpere

Behin bazen gizon handi bat begi bakarrekoa, Tartalo zuen izena. Ardiak bazituen eta ardi horiek bildotsak egin zituzten. 24 bildots eta 30 ardi bazituen. Egun batez bildotsak kondatzean batto falta zuen. - “Zer 23 bakarrik, non da bildots madarikatu hori? zion Tartalok harriturik. Kanporat joan eta arrastoak ikusi zituen. - Zeren arrastoak dira? oihukatu zuen Tartalok haserreturik. Ikerketa baten egitea bortxatua naiz!!!! erran zuen. Bainan oihanean zelarik Tartalok aditu zituen ardiak, orduan korrika hasi zen alde bat eta bat-batean bildotsa baten odol eta hondarrak atzeman zituen baita ere arditegian ikusiak zituen arrasto berak. - Rrrrrrrrhhhhh!!! Zer demonio gertatu da hemen???? oihukatu zuen. Tartalo iziturik sartu zen harpe azpirat artaldearekin. - Hemen egon zaitezte… manatu zuen ardieri, hartuko dut zizpa (arma) eta kreatura hori hilen dut! Orduan, Tartalo ikerketa egiten hasi zen. Oihanean sartu zen. - Zer, berriz ere bildots larru bat?!???!! Laguntza behar dut ...

Irakurri segida

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016