Herriz Herri - Ahetze (L) | 2018ko Irailaren 13a

Bihotzeko eskerrak

Panpili

Irenée Fagnon apeza, Jarraiki koralako Jean-Pierre Iribarren buruzagiarekin
IrenAe%20Fagnon%20apeza_%20Jarraiki%20koralako%20Jean-Pierre%20Iribarren%20buruzagiarekin

Udako oporrak bukatu dira eta orai egun guzietako bizitzari jokatu behar dugu. Guk ere Uhabiako Jondoni Joani Batista parropian saindamendua izan dugu. Hiru urtez apez gazte bat baginuen gure erretora laguntzeko, Irenée Fagnon, Benin herrialdetik etorria. Lagunkina zen eta omore onekoa; parte hartu du elizako zelebrazionetan, dela bataio, espos meza, enterramendu eta igandetako mezetan, euskara garbia erabiliz. Denek estimatu dugu haren presentzia, harreman xinplea eta mintza errexa, beti irriño bat ezpainetan. Orai estudio egitera joanen da Tolosako teologia fakultatera eta gainera apez laguntzaile San Josep Soumoulouko parropian eta Montaneres-eko San Mixel parropian. Irenée apezari azken agur bat egiteko, aperitifa goxo bat egin dugu Arrangoitzeko apezetxean, kutxa bat bazelarik ondoko egunetan laguntzeko eta opari asko ere errezebitu ditu. Oroitzapen on bat utzi daukuzu, milesker bihotzetik eman duzun maitasunarentzat. Ez adiorik eta laster arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016