Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Irailaren 13a
Azkaine
Union Basque, pilotako txapelketan
Azkaingo bi talde txapeldun atera dira Saran, buruilaren 1ean. Goizarekin, Urtzi Mihura, Xan Carricaburu eta Manex Etcheberri, 40–22 nagusituz Goizeko Izarrari. Arratsaldean, Iban Larzabal eta Oihan Gonzalez, 30–24 nagusituz Eskulari taldekoeri. Biba zuek eta zuen laguntzaileak! Pilotako trebaketak hasiko dira berriz 17ko astean. Deitzen ahal duzue: Iñaki (esku huska) 06-71-65-28-35; Laurent (joko garbi) 06-18-62-02-06 eta Jérôme (pala) 06-59-59-99-89.
Ondarearen egunak
“Errituak, sinboloak eta askatasuna” lemapean, Claude Labatek, Lauburu elkartekoak, mintzaldia eskainiko du "Euskal mitologian gaindi libroki ibiliz, Josteta Parke batean zerraturik aitzin" idatzi duen liburuan oinarrituz. Mintzaldi hori iraganen da ortziralean, irailaren 14an, 18:30etan Bil Toki gelan. Ibilaldi gidatua Paul Badiolak, Jakintza elkartekoak, gidaturik “Gizonaren presentzia Larrunen, protohistoriatik gaur egun arte” gaia aztertuz. Hau, larunbat 15ean, 13:30etan. Abiatze Harrobiko aparkalekutik: San Inazioraino autobusez, Hiruiturrietaraino trein ttipiz. Itzultzea: Harrobiko aparkalekura heltzean, Ixabeleneko Borda Ingurumen etxean krakada 18:30ak irian. Urririk da baina lekuak mugatuak izanez irailaren 13a, osteguna, azken epea izanen da izenen emaiteko Azkaineko Turismo Bulegorat deituz: 05-59-54-00-84.
Ikus eta entzun:
“Azkaineko Organoaren Lagunak” elkarteak organoaren presentaketa muntatzen du, igande 16an, elizan. Bisita gidatu hori 15:00etan edo 17:00etan egiten ahalko da; 15 minutu tenorea aitzin hor izaitea galdegina zauzue. Organo hori J.B. Etcharren erretoreak eraikiarazi zuen 1987an; berriki, 2017ko martxoan, garbiketa on bat egina izan zaio.
Selauru hustea muntatzen du Denen Artean elkarteak Azkaingo plazan buruilaren 15ean egun guzia.
AEK-ren sartzea:
AEK-k euskarazko kurtsoak antolatzen ditu aurten ere. Ikasturte berria laster hasiko denez, izen emaitea eginen da Jauregia elkarteen egoitzan: irailaren 17an astelehenez eta 20an ortzegunez, 15:00etatik 19:00ak arte. Klaseak urriaren 1ean hasiko dira, ekainaren 21ean bukatzeko. Maila bereko 7 ikasle beharrezkoak dira klase baten idekitzeko. CPF orenak erabil daitezke formakuntza ordaintzeko. Xehetasun gehiagorentzat 06-85-40-57-13 telefono zenbakira deitzen ahal da.