Herriz Herri - Banka (NB) | 2018ko Irailaren 13a

Banka

Banka

“Ihintza” etxeak 50 urte

Haur eta gazte erbaldituendako “Ihintza” etxeak 50. urteburua ospatzen du. Karia hortarat, elkarteak bere egoitzaren ateak zabalduko ditu buruilaren 22an, larunbatarekin, etxekoen egunerokoa deskubriarazteko, mementu goxoa pasarazteko haur eta familiekin, langileekin, administrazio kontseiluko kideekin, partaideekin eta ibarreko biztanleekin. Egitaraua 10:30etan hasiko da Bankako elizan emanen den mezarekin. Ondotik, “Ihintza” etxean antolatuko da bazkaria, Menditarrak taldeak animaturik. Tokiko gelen bisita gidatuak proposatuak izanen dira, bai eta ibilaldiak ere auto xaharretan. 18:30etan, Bankako elizan, kantaldia izanen da (Maitena Monaco, Xiberotarrak, Menditarrak, Bankarrak, Lagun Alai, Koblakariak): horren helburua izanen da “Ihintza”-ko haur eta gazteendako zentzu-ernatze mainontzi baten erosteko dirua biltzea.

“Ihintza” elkarteaz

Haur eta gazte erbaldituendako “Ihintza” etxea, izen bereko elkarteak kudeatzen duen egitura bakarra da (elkarte hori 1901eko legearen arabera eskubide pribatukoa da, irabazi helbururik gabekoa). 1962an sortu zen, eta gaur egun horren lehendakaria da Catherine Oteiza anderea. 1968tik geroz, “Ihintza” etxeak errezibitzen ditu haur eta nerabe biziki erbaldituak, muttiko eta neskak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016