Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Irailaren 13a

Itsasu

Itsasu

IXO! Fest

Gure Irratiak larunbat huntan, irailaren 15ean, antolatu ekitaldia, Atharri ezker paretan. Sorpresa. Sartzea 8 euro.

"Euskaraldia Turra Itsasun"

Hitz laburrez erraiteko, Euskaraldia da eguneroko urratsetan euskararen erabilpena sustatzeko Euskal Herri osoan gaindi antolatu ariketa sozial bat. Hau hameka egunez iraganen da, azaroaren 23tik abenduaren 3a arte. Helburua da inerzia haustea eta hizkuntza praktika berriak martxan jartzea. Ariketa huntan parte hartzeko izena eman behar da. Hortarako 16 urtetik gora izan behar da eta bakoitzak bere "profila" behar du hautatu, edo "ahobizi" edo "belarriprest": "Ahobizi" izaiteko, euskaraz hitz egiten jakin behar da, eta "Belarriprest" izaiteko, euskara ulertu behar da. Izen emaiteak hasiko dira ofizialki irailaren 20an. Eta hau ospatzeko ekitaldi bat antolatua da Itsasun irailaren 22an, larunbatez, aratsaldeko 6etarik goiti: motorrik gabeko ibilgailuen itzuli parte hartzailea eginen da plazatik plazara: plazatik abiatu, Herriko Etxea - Ordokiko komertzioak - Oilomokoenia – Hirigoinia – eta plazara heltzea. Eta plazan aperitifa eta izen emaiteen hastea, bakoitzak zerbait ekarriz jateko edota edateko. Ekimen hau deneri idekia da (haur, gazte, heldu, berdin zahar...), eta bakoitzak ikusten du osoki egin nahi duenez, ala bidean sartu, bizikleta, roller, trotineta, kadira, puzeta ala nahi duen ibilgailuarekin. Azkenean, helburua da elgarrekin memento goxo bat pasatzea... EUSKARAZ!!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016