Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Irailaren 13a

Isturitze

Parropiako apezak, Janbattit Mendiondo eta beretterak : Gabi, Eneko, Joana
Parropiako%20apezak_%20Janbattit%20Mendiondo%20eta%20beretterak%20:%20Gabi_%20Eneko_%20Joana

Dardan dohatsuaren besta

Irailaren 2an ospatu da Frantses DARDAN herritar dohatsua, Hazparne aldeko parropiaren patroina. Elizkizun kartsua eta ederra izan da aurtengoa ere, azken urtetan baino jende gehiagorekin, nahiz gaineko galeria hutsik gelditu den. Xipri Arbelbide ginuen meza emaile eta predikari, inguruan zituela E. Caracotche eta J. Amestoy lekuko apezak eta Janbattitt Mendiondo Rwandan den Aihertar misionesta. Aldi huntan hor ginituen parropiako koraleko kantariak, elizkizunaren goratzaile, Xalbat Berterretche makear kantu gidari bikaina buru, organo joile ginuelarik Mayi Laclau aspalditik gure elizaren zerbitzuko dena. Aipamen ttipi bat hartze dute ere gure 3 beretter erneek, Bettiriko Etxart anaiak eta Mendixolako Joana Houareau alabak. Esker beroenak parte hartzaile eta laguntzaile guzieri eta agian helduden urte arte beti hobetzeko esperantzarekin.

Herriko bestak

Herriko gazteek jakinarazten dute bestak aitzin usaiako eskearen egiten ibiliko direla etxez etxe irailaren 15ean, 22an eta 29an, hiru larunbatez. Betiko ongi etorria igurikatzen dute alabainan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016