Herriz Herri - Makea (L) | 2018ko Irailaren 13a
|Lekorne
Herriko bestak
Hasiko dira ostiralean, irailaren 14an, Lekorneko lehiaketa kari finalerdiak esku huska iraganen dira, Bielle-Guichandut/ Larralde-Bilbaoren kontra eta ondotik Ospital-Ducassou/ Etchegaray-X. Lambert. Aratsean 8:00etan bertsu afaria izanen da Etxebarne ostatuan, bi bertsulari famatu hor izanen dira: Maialen Arzalluz eta Odei Barroso, ondotik Auxtin Alkhatek emanen duelarik kontzertua. Larunbatarekin, irailaren 15ean, zikiroa jateko parada izanen dugu, Holako taldeak animatuko duena. Igandean irailaren 16an, 10:30etan mezarekin hasiko da eguna eta ondotik herriko ostatuetan aingira jaten ahalko da. Aratsaldean 4:00etan elizan Eñaut Elorrieta kantaria entzuten ahalko da eta ondotik plazan Burrunka taldea, eguna bururatzeko talo eta xingar, bazterrak airostuko ditu Airoski bandak. Astelehenean, irailaren 17a, adinekoen bazkaria eguerditan izanen da eta ondotik aratsaldeko 6:30etan Lekorneko lehiaketaren finala trinketean. Besta onak desiratzen ditugu lekondar guzieri, ongi balia egun horietaz!
Yoseikan budo kurtsoak
Arte martzial kurtsoak laster hasiko dira haur, nerabe eta helduentzat, Lekorneko Hodi Aldea gelan. Izen emaiteko epea pasatua da, norbait hala ere interesatua baldin bada deitzen ahal du Matthieu 06-18-45-40-96 edo contact@matthieu-lebreton.fr
Ursuia trinketean
Jakinarazten dute badirela tarte batzuk pilotan ari nahi dutenentzat, esku huska edo palan, bakoitzak ikus dezala, irailetik abendu arte. Jakiteko libro diren egunak eta orduak, bai eta harpidetzarako prezioak zoin diren, deitu Jerome 05.59.29.62.63 edo pasa Etxebarne ostatutik.