Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2018ko Irailaren 13a

Uztaritze

Uztaritze

Kontseiluko biltzarra

Sartze huntako kontseilu biltzarra iragan da juanden ortzegun aratsean. Lehen mintzagaia eta ez ttipiena zen Uztaritzeko hirigintzaren plano finkatze gelditzea Euskal Elkargoarenganik. Gai hunek eztabaida luze bat ekarri du (oren bat eta erdi pasa). Hirigintzari eta laborantzari doatzin funtsetan inkoherentzia batzu agertzen ziren lurren sailkapenetan bereziki San Mixel auzoan, Arruntzan eta Haltya inguruko lurretan, sailkapen horrek baitu azkenean finkatzen lurren prezioa. Azkena hitza hartu duena izan da gehiengoan den Yves Matxikoterena. Kontseiluan emana den hizkuntza libertatearen izenean hunek bere ikusmoldea osoki euskaraz eman du itzulpenik egin gabe. Lehenago ere oposizioko euskara ulertzen ez dutenak haserretu izan ziren. Ondorioz presaka egin bozka baten ondotik (6 kontra eta 3 abstentzio) oposizioko hautetsi guziak atera dira eta etxera sartu. Gehiengoarekin bakarrik aipatu dira beste gai guziak aho batez onartuak izan direnak. Biltzar bukaeran auzapezak salatu ditu agorrilean tindu beltzez fundituak izan diren eraikuntzak: Gazte londoa, Mailiarena, Purguko pilota plaza, gerlako hilen oroit-harria eta denda pribatu batzu. Horien egileek ez dute hola jokatuz beren bururik altxatzen. Auzapezak eskertu ditu handizki herriko zerbitzu teknikoak fundiketa horietaz egin duten garbiketarentzat. Urrengo biltzarraren data ez da finkatu izan.

Xopoloko zubia hetsirik

Departamenduko zerbitzuek, segurtasun lan batzuen beharretan dagoela ikusirik, Xopoloko zubia hetsi dute irailaren lehenetik haste. Pilar bat edo beste azpitik ahultzen ari direla ohartu dira. Jatsurat bereziki eta beste herri batzutarat joaiteko bi desbideratze kontseilatuak dira: edo Sokorrondotik edo ere Haltsutik. Lanen iraupena ez da ezaguna eta departamenduak ez du ber-idekitzeko datarik emaiten.

Ondarearen eguna

Europako kultur ondarearen egunakari bisita bat proposatua da helduden igandean, irailaren 16an, Heraitze auzoaren ezagutza egiteko. Bisita hori komentatua izanen da. Egitaraua: 8:30etan abiatzea Auzo Baita gelatik; 9:45etan Santa Katalina kaperan 40 etxe eta eraikuntza zaharreneri buruzko proiekzioa, horietan gazteluak, eiherak, kapera, latsagiak eta iturriak. Auzo hortako bizia aipatua izanen da etxeen eta han bizi diren familien bitartez. Aste pare batez argazki erakusketa bat egonen da kaperan bisitatzen ahalko dena egunero 8:30etarik 18:00ak arte. Ongi etorri deneri.

Abian

Euskal Elkargoak kultur denboraldi berri bat antolatzen du hiru egunez Uztaritzen irailaren 13tik 15era. Animazio eta ikusgarri desberdinak iraganen dira karriketan eta Lota Jauregiaren itzulian. Hogoi konpainia profesional ariko dira ehun bat aktorerekin 38 ikusgarritan urririk izanen direnak: zirkoa, antzerkia, dantza, musika, pareta erraldoi batean tindaketa eta sorkuntza batzuen irakurketa. Karia hortara Lota Jauregia argitan emana izanen da. Lehen aldikotz ere ekitaldi batzu emanen dira deszentralizatu medikuntzako eta gizarte sozialetako etxetan. Kultura hedatzen ari da. Denendako kultura.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016