Pilota | 2018ko Irailaren 13a

ARBONA BILTOKI : JOKO BERRI LEHIAKETA PESTETAKO LEHIAKETAK TRINKETEAN ETA PLAZA LAXOAN

JME

GARAZIKO ASTELEHENA Joan den astelehenean, irailaren 10ean, Ihiztarien Koparen segida: Etcheverry / Harismendy. 50 Massonde / Larralde B.... 27 Heldu den astean, 17:00etan, Ihiztarien Koparen hirugarren itzulian ariko dira: Inchauspe / Azcona............? Niang / Çubiat.....................? URRUÑAKO LEHIAKETA TRINKETEAN Lehiaketa hau iragan da Urruñako pesten kari. Huna hemen emaitzak: t Finalerdiak, irailaren 3an Elgart / Ducassou.............. 40 Ospital / Guichandut......... 28 Hastetik eta bururaino, Elgart eta Ducassou nagusi ziren. Nola Peio Guichandut ez zen bere hoberenean, Ospitalek ahal duena egin du. Larralde / Iturbe................ 40 Waltary / Bilbao................ 31 Partida erditara arte, bi ekipak berdinean ziren 24/24. Ondarrean, Larraldek eta Iturbek 9 kintzez irabazi dute. Finalean, Elgart eta Ducassou ukanen dituzte aitzinean. tFinala, irailaren 5ean Elgart / Ducassou.............. 40 Larralde / Iturbe................. 24 Finalerdian bezala, Elgartek eta Ducssou-k pilota azkarki jo dute eta iduri luke diferentzia handixkoarekin irabazi dutela, oren bat iraun duen partida huntan. Elgartek 10 tanto egin ditu saketik, Larraldek 3. MIARRITZEN AGILERAKO TRINKETEAN DESAFIOA, IRAILAREN 13AN Duela guti Agileran jokatu den lehiaketaren ondotik, Aguirrek eta Sanchez Hegoaldeko pilotari gazteak desafiatu dituzte Agilerako lehiaketaren irabazleak. Beraz, partida hau jokatuko da irailaren 13an, ortzegunean, Agilerako trinketean. 19:00etan Aguirre / Sanchez...............? Lambert L. / Heguiabehere.? GARINDAÑEKO LEHIAKETA TRINKETEAN Finalerdiak irailaren 21ean, ortziralean 19:00etan Larralde / Bilbao.................? Waltary / Lambert X...........? 20:30etan Ospital / Ducassou.............? Etchegaray / Guichandut..? SARAN PESTETAKO LEHIAKETA TRINKETEAN Finalerdiak, irailaren 10ean, astelehenean tLehen Finalerdian: Umetxoak: GOIZEKO IZARRA 01: SALDUBEHERE / AMESTOY R / HERRIEST.......................................40 KAPITO HARRI 01: BARNEBOUGLE / IRASTORZA / TAPIA...............................................22 Ospital / Bilbao................. 40 Monce / Ducassou............ 25 Partida bizia hastetik 7 berdintzerekin, lehena 1/1, azkena 12/12. Hortik goiti, Ospitalek eta Bilbaok abantaila hartu dute 16/14, 22/18, 28/22, 35/25. Ospital ederki sartu da jokoan, 5 tanto markatzen zituela saketik. Monce-k ere 5 sake eta bat falta. Finalerdi hunek oren bat eta hogoi minutu iraun du. tBigarren Finalerdian Larralde / Iturbe................. 40 Waltary / Guichandut........ 27 Partida huntan ere 7 aldiz ados izan dira, azkena 17/17. Gero, Larralde hoberena agertu da eta diferentzia egin du Iturberen laguntza onarekin. Gisa hortan partida alde batera joan da, irabazleek 23 kintze egin baituzte galtzaileek 9 egiteko denboran: 21/19, 27/23, 34/26, 40/27. Larraldek 11 sake eta bat falta, Waltary-k 5 eta bat falta. Partidak oren bat pasa iraun du, 63 minutu xuxen. t Finala Sarako trinketean, irailaren 12an, asteazkenean, 18:00etan Ospital / Bilbao...................? Larralde / Iturbe..................? Heldu den astean emanen dugu partida hunen berri. PESTETAKO LEHIAKETA PLAZA LAXOAN Udazkenean, Esku Pilotak antolatzen duen plaza laxoko lehiaketa : t Finala Saran irailaren 12an, 17:00etan, asteazkenean Azcona / Bereterbide.........? Etcheto / Jaureguy.............? JOKO BERRI LEHIAKETA ARBONAKO BILTOKIN Duela bi aste hasia da lehiaketa hau, urte guziz bezala, Lau Herri elkarteak ederki antolaturik. Lehiaketa hau 12 ekipek osatzen dute eta partidak jokatzen dira asteazkenetan 19:00etatk goiti eta larunbatetan 17:30etan. Huna emaitza zenbait: Cigarroa / Benesse........... 40 Lafitte / Mendy................... 39 Dizabo / Endara................. 40 Mainhaguiet / Amestoy..... 38 Alfaro / Maitia.................... 40 Mainhaguiet / Amestoy..... 29 Etcheto / Bereterbide........ 40 Heguiaphal / Laffitte.......... 32 Anchordoquy / Harismendy.40 Bideondo / Saint-Paul....... 17 Anchordoquy / Harismendy.40 Idiart / Urruty..................... 24 Multzoetako partidek irailaren 15a arte iraunen dute. Gero hasiko dira kanporaketak eta finala irailaren 30ean finkatua da, larunbatez, goizeko 11etan. UNION BASQUE: PLAZA LAXOKO FINALEN EMAITZAK ETA ARGAZKIAK  Xistera joko garbi: Sarako plaza handian jokatu diren finalen emaitzak eta argazkiak: HEGOALDETIK: Aste huntan zoko guzietan badira partidak. Hautu bat agertzen dugu hemen azpimarratuz Euskal Telebistak zabalduko dituenak.  Altsasu: 2018/09/14, ortziralean, 22:00etan eta Euskal Telebistaren bidez zuzenean. Altuna III / Martija...............? Ezkurdia / Zabaleta............?  Galdakao: 2018/09/15, larunbatean, 19:00etan Altuna III / Larunbe.............? Urrutikoetxea / Rezusta......?  Adarraga - Logroño: 2018/09/16, larunbatean, 17:00etan Partida hauek, Euskal Telebistak zabalduko ditu zuzenean. Irribarria / Ruiz....................? Arteaga / Ladis Galarza......? Olaizola / Zabaleta..............? Ezkurdia / Imaz....................?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016