Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 13a

Giro diasporazale alaian ospatu da mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna

Joseba Etxarri

DONOSTIA. Donostian, Unanue baserri/hotelean ospatu zuen lagun-talde batek Diasporaren Eguna, HERRIA ere lekuko, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko lagunak tarteko (argazkia EuskalKultura.com)
DONOSTIA.%20Donostian_%20Unanue%20baserri/hotelean%20ospatu%20zuen%20lagun-talde%20batek%20Diasporaren%20Eguna_%20HERRIA%20ere%20lekuko_%20eta%20Ipar%20eta%20Hego%20Euskal%20Herriko%20lagunak%20tarteko%20(argazkia%20EuskalKultura.com)

BAIONA, LAPURDI.

Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatek egin zuten bat joan den larunbatean Euskal Diasporaren Egunaren lehenengo edizioa ospatzearekin. Lehenengoz egiten diren gauza guziek bezala, bazen arrengura pixka bat, jendeak eta euskal etxeek lagundu eta "bere" egingo ote zuten, baina Eusko Jaurlaritzak zabaldu datuen arabera gutienez 60 izan dira munduan lehenengo edizio honetara bateko edo besteko ekitaldi eta programekin bildu diren euskal etxe eta elkarteak; pentsatu baino frango gehiago, ez baita aise ospakizun berri batekin zerotik hastea, ezta Euskal Diasporaren Eguna bezain garrantzitsua izatera deitua den ekitaldi baten kasuan ere. Zenbaiten ustez, harrera hain ona ikusirik, klarki ondorioztatzen ahal da euskal etxeek beren historia, oraina, euskal sentipena, kontribuzioa, arrengurak eta geroa ere aldarrikatu nahi dute, beren izatea bera. "Hemen gira" nahi diete erran Euskal Herrian oraino Diaspora ezagutu ez, edo axaletik ezagutzen duteneri, zinez sinesten baitute Euskal Herria, Diasporarik gabe ez dela Euskal Herria izanen, edo arras diferenta litekeela, Diaspora eta Diasporako euskaldunak ‘beti’ hor egon baitira lanean, sostengatzen, laguntzen, ekarpenak egiten, Euskal Herria egun den bezala egiten. Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala Gasteizen egin zen, Urkullu lehendakaria buru, aurtengo Gaztemunduko 15 gazteak ere saioan ikurrinarekin dantzari. Baionan, Eusko Ikaskuntzak bere ekitaldia egin eta ‘Ternuara joan-etorria’ filma eman zuen; Donostian, elkarretaratzea, Unanue Diasporaren hotel/baserrian egin zen. Eta mundu osoan, elgarretaratzeak, bestak, bazkari-afariak, hitzaldiak, umeendako jolasaldiak, kultur tailerrak eta beste hainbat eta hainbat ekitaldi Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginik antolatu ziren, azkar adierazirik Diaspora bizirik dagoela eta nahikaria baduela bere lekua aldarrikatzeko Euskal Herriaren, eta euskal kultura eta gizartearen baitan. Ezin hemen leku guziak aipa, baina Alemaniako Berlinetik hasi eta Argentinako hamaika lekutara, Belgikako Brusela, Brasileko Sao Paulo, Txileko Santiago eta Valparaiso, AEBetako Reno, Bridgeport, Salt Lake eta Boise; Bordele, Londres, Lima, Madril, Montevideo... leku hauetan guzietan eta gehiagotan munduko euskaldunek "hemen gira" erran zuten. Zorionak heieri, heien egun huntan, eta guri ere, guztion ondare eta parte baita egun hori eta Diaspora bera!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3465. zbk

Dakitan gauza bakarra da deusik ez dakitala.

Sokrates

Gure Hitza | 2018/09/13

Onjoak eta urtxoak

Janbattitt Dirassar

Eta bai, uda ari zauku buruz beheiti eta irailean polliki sartuak gira. Edo buruilean, lekuka erraiten den bezala. Udatiarren mugimendua ere eztitua nahitez. Sasoina, hoinbeste eta hoinbeste aipaldi ukaiten duen sasoina, han harat joana. Nahiz irailean ere baden kanpotiar frango. Hirugarren adinerat helduak diren horietarik bereziki. Ardurenean, uztail-agorrilekoak baino jende pausatuagoak direnak, ez alde bat tarrapataka harat eta hunat ibilki! Deneri pusaka eta tiraka! Udatiar frango oraino, ikusgarri eta besta frango ere ba. Heientzat eta guretzat, denentzat! Ravel festibala besteak beste, bere kontzertu arraroekin. Kostalde guzia harrotzen duena. Herriko besta arrakastatsu zonbait ere ba oraino, ez direnak txarrenak. Eskolak berriz idekiak. Ikastoletan, arrangura pisu batzu, erakasle lanpostuak ez izanez behar-orduen araberakoak. Untsa kezkagarri baita! Elkarte ainitzendako urte berri bat hasten edo laster hasiko. Noizbait nunbait irakurtu nuen urtean bi Urtats izaiten direla. Urta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016