Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 20a

Euskaltzaindiaren mendeburukari, Baionako kolokio aberatsa

Xarles Videgain, Andres Urrutia, Jean-René Etxegarai eta Beñat Arrabit, Euskaltzaindia eta Euskal Elkargoaren arteko hitzarmena izenpeturik
Xarles%20Videgain_%20Andres%20Urrutia_%20Jean-RenA%20Etxegarai%20eta%20BeAat%20Arrabit_%20%20Euskaltzaindia%20eta%20Euskal%20Elkargoaren%20arteko%20hitzarmena%20izenpeturik

Euskaltzaindiak urte oso batez ospatuko du bere mendeburua. Lehen ekitaldia Baionan finkatua zuen, irailaren 13an. Herriko Etxeko gela nagusia euskaltzalez tanpez bete da, egun osoan iragan den “Euskara batua eta Ipar Euskal Herria 1964-2018” kolokioa jarraitzeko. Hitzaldiak lerrokatu dira, batzuk bertzeak bezain interesgarriak. Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dauku lehen agurra, azpimarratuz euskara batuaren baitezpadakotasuna, “ez euskara inposatu bat baina euskaldun guziak harremanetan jartzen dituen euskara”, euskalkiak aldiz beiratuz, horiek baitute euskara batua hazten. Eta hain zuzen Baionan ziren abiatu 1963/64 urteetan euskara batuari buruzko lehen solasak, gero 1968an Arantzazun zirela euskara batuaren oinarriak finkatuko. Xarles Videgain euskaltzainburu- ordeak garai hortako testuingurua dauku ondotik laburki kondatu. Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak bere aldetik oroitarazi dauku gidatzen duen erakundeak sortu denetik deraman lana “euskara gero eta eremu zabalagora heda dadin”. Jean-René Etxegarai Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakaria pozik zagon gisa hortako biltzarra bere hirian iragaiteaz, azpimarratuz Ipar Euskal Herriak ukan duen toki premiatsua euskararen baturatze ildo hortan. Eta ongi erakusteko Euskal Elkargoak euskarari buruz daukan atxikimendua, kolokioaz baliatu dira Euskal Elkargoa eta Euskaltzaindia hitzarmen baten izenpetzeko, euskara ezarriz horrela lehentasunetan, euskara nonbait ofizial bilakatzen zaigula hemen, funtsezko ofizialtasun bat igurikatu artean. Baionako auzapezak euskararen aldeko hiru figura handi ere omendu nahi izan ditu, Jean Haritschelhar, Piarres Charritton eta Manex Pagola.

Euskara batuaz lehen solasak

Goazen orai kolokioaren mamiaren aipatzera. Jean-Louis Davant xiberotar euskaltzaina ginuen lehen hizlaria, sahetsean zaukala moderatzaile gisa Allande Socarros euskaltzain urgazle berria (Txomin Peillen ordaindurik, hau eri izanki). 1963an eta 1964an Baionan, Cordeliers karrikako gela batean (Enbata mugimenduak prestatua), egin ziren euskara batuari buruzko solasaldiak zortzi hilabete osoz, astean behin bilduz, “Euskal idazkaritza” elkartea hortarako sorturik. Zortzi lagun ziren biltzen: Txillardegi, Solaun, Telesforo Monzon, Eneko Irigarai, Jean-Louis Davant, Piarres Andiazabal, Roger Idiart eta Jean Hiriart-Urruty. Davantek luze eta zabal kondatu dauku orduko inguru- giroa nolakoa zen, bai politikoki bai kulturalki, eta “euskara baturantz bidea hartzearen presa gorria ginaukan, euskara idatziaren batasuna egiteko”. Eta ildo berri horren bultzatzaile suharrena Txillardegi zutela du errepikatu Davantek. Ondotik, bertze hiru adituk dute hitza hartu, Eneko Irigarai zaukatela moderatzaile: Gexan Alfaro (euskara batuaren lehen urratsak Iparraldean), Janbattitt Dirassar (orduko euskal prentsa eta idazteko zailtasunak) eta Joseba Intxausti (Baionako ekarpena eta Arantzuren arteko lotura). Plazer handiz entzun ditugun hitzaldiak, anekdota pollitez beterikoak. Arratsaldean, aldiz, mahai inguru bat da iragan gaurko egoeraz, Battittu Coyosek kudeaturik: “Euskararen batasuna nola ikusten da eta zein behar ikusten dira Ipar Euskal Herritik”. Gai horren sakontzeko, tokiko eragile batzuren lekukotasunak dira entzun: Itxaro Borda idazlea, Peio Jorajuria astekari huntakoa, Jose Luis Aizpuru Euskal Irratietakoa, Aines Dufau Ikasekoa, Joseba Garai AEKkoa eta Naroa Gorostiaga EEPkoarenak. Bukaeran, Sagrario Aleman eta Xarles Videgain euskaltzainek dituzte egunaren ondorioak atera: “Gure hizkuntzaren batasunaren bidean urrats handiak eman dira, hastapen nekeak izanik ere, nahiz baden oraindik egitekorik, eta aitzina jo behar da, euskara batuak euskaldun guzien beharra badu”. Kolokioko hitzaldi horiek guziak ondoko hilabetetan plazaratuko ditu Euskaltzaindiak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/09/20

Nanteko Behiaren Bestan, euskal zerriak lehentasuna

Carlo Petrini (Sloww Foodeko presidentea) mintzatzen ari, gibelean Iparraldeko ordezkariak: Michel Oçafrain (Euskal Zerria elkarteko burua), Michel Etchebest (Euskal Elkargoko laborantza arloko ordezkaria) Andde Sainte-Marie (Akitania Berriko kontseilaria)...
Carlo%20Petrini%20(Sloww%20Foodeko%20presidentea)%20mintzatzen%20ari_%20gibelean%20Iparraldeko%20ordezkariak:%20Michel%20OAafrain%20(Euskal%20Zerria%20elkarteko%20burua)_%20Michel%20Etchebest%20(Euskal%20Elkargoko%20laborantza%20arloko%20ordezkaria)%20Andde%20Sainte-Marie%20(Akitania%20Berriko%20kontseilaria)...
1997an antolatua izan zen lehen aldikoz besta hori Plessé herrian, kabala arrazen salbatzea zuela helburu, lekuko ekoizpenak lehen lerroan ezarriz. Aurtengo lema zuten: “Lekuko arrazekin instalatuz, zirkuitu laburrak garatzeko aukera”. Argitan ezarri nahi izan dituzte laborantzaren profesionalismoa eta ekonomia arloa, hazkuntza sistema baten iraunkortasuna, instalazioa eta transmisioa, ekoizpenen kalitatea eta gostua aipatuz. Besta hortan beti behiak dira lehen lerroan ezarriak izan, aurten lehen aldikoz Kintoa zerria da ohoretan izan. 200 bat pertsonek egina zuten bidaia, Euskal Herriko giroan izaiteko, euskal zerriaz gain etorriak ziren ere ardi buru beltzak eta gorriak, sasi-ardiak, ahuntzak, pottokak... Zareak janariz beteak ere etorriak ziren, baitzen zer dasta: AOC sormarkako gasna, Ezpeletako biperra, Irulegiko arnoa, gerezi erreximenta... hots hango jendea xoraturik uzteko gisan. Dantzariek eta kantariek ere bidaia egina zuten, euskal kulturak ere lekua baitu holako gertak...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/20

Batera plataforma berriz abiatzen!

Argazkia: Txomin Poveda, Sébastien Castet, Jakes Bortayrou, Mixel Berhocoirigoin: Baterako kideak.
Argazkia:%20Txomin%20Poveda_%20SAbastien%20Castet_%20Jakes%20Bortayrou_%20Mixel%20Berhocoirigoin:%20Baterako%20kideak.

Jendarte zibilaz osatua den plataforma ezagutua da bereziki Ipar Euskal Herrian instituzio arloan urtez urte lurralde ezagutza bati buruz eraman dituen kanpaina desberdinak direla eta, egoera politikoaren araberako aldarrikapenak ekarriz, 2002an Euskal Departamendua zelarik, emeki-emeki Lurralde Kolektibitate baten galdea egiten zuela. Geroztik gobernamendu aldaketak mahai gainean ekarri zuen instituzioen erreforma aldaketa, hemen ere 10 herri elkargoetatik pasatu zen Euskal Elkargo batetara, 158 herri bilduz. Batera plataformak orain abiatzen du gogoeta fase berri bat, 3 etapetan. Helburua ez da Euskal Elkargoan bozkatzen diren ahalmeneri buruz iritzi baten emaitea, Baterako kideentzat ez da plataformaren ardura baina bai alderdi politikoena. Aldiz inportanta kausitzen du urte bat eta erdiren buruan jakitea zer dion jendarteak instituzio berri horren gobernantzari buruz. Entzuten direla kritika eta ohar anitz: kostalde eta barnekaldearen artean desorekak badirela, zerga-itunari bu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/20

Giristino eskolen sartzea

Eskola giristinoetako zuzendariak bilkuran, Jean-Marc Aphaule buruzagiarekin.
Eskola%20giristinoetako%20zuzendariak%20bilkuran_%20Jean-Marc%20Aphaule%20buruzagiarekin.

Giristino eskolek sartzea egin dute, ikasle kopurua emendatzen ari da, Iparraldean 17.193 ikasle dira orotara (ama-eskolatik lizeoa arte). Euskararen erakaskuntza azkartzen ari da, orotara 3.485 ikasle dira, lehen mailatik lizeoa arte, 45 gehiago aitzineko urtetik.

2018ko ikasturteko berezitasuna, murgiltze sisteman sartuko dira hiru eskola, Hazparneko Santa Terexa, Baigorriko Donostei eta Donibane Garaziko Santa Maria. Horrez gain, Hazparneko Ursuia kolegioan euskara eta frantses kurtsoak oren kopuru berdinean izanen dira. Aurten indar bat emanen dute eskolako pausaldiak euskaraz iragan daitezen, parada emanez haurrek jokoan euskaraz artzeko eta ez dadin bakarrik erakaskuntzarako hizkuntza bat izan.

Lizeoetan gogoeta bat hasten dute euskararen ingurumenari buruz, esperimentazio bezala kanpoko parte hartzaile batekin deitzen dena “laboratoire des initiatives”. Elebidun ikasleen lekua eskola batean, beste klasekin zer lotura, elebidun proiektu baten garrantzia.....

Irakurri segida

3466. zbk

Musikak airosten ditu gogo-bihotzak

Platon

Gure Hitza | 2018/09/20

Bidez bide dabilena

Menane Oxandabaratz

Hola erraiten ahal bada gure biziaren ibilbideaz, urrats desberdinak egin behar ditugu, adin bakoitzak ekartzen ditu xendra batzuk hartu behar direla nahi ala ez, agian ez sobera harritsuak. Berrikitan eskola sartzeak izan direla eta beren biziko lehen urratsak egin dituzte haur anitzek. Aitamen edo aitatxi-amatxien goxotasunetik bat batean beste haur andana batekin egon behar egun guzian, araudi batzuk errespetatu behar direla, erakaslearen manuak obeditu behar. Lehen bide hortarik abiatuz dugu jakitate garrantzitsu bat lortzen, irakurtzeko eta kondatzeko gaitasuna, bizi guzian erabiliko duguna. Nerabetasunean emeki-emeki sartzen gira biziaren beste ikasgai eta esperientzia batzuk gureganatzen ditugula, burasoetatik urrundu beharrean errebelatzeko lehen pausuak, lagunek inportantzia gehiago dutela familia baino. Lehen amodiozko ixtorioak, bihotza pil-pilean dugula, lehen kilikadurak... emozio berriak deskubritzen direla. Hots heldutasunaren lehen urratsak! Ikasketak egin ondoan lan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016