Azalekoa | 2018ko Abenduaren 06a

Idatzietarik Begi...etarat!

M.O.

Idatzietarik%20Begi...etarat!

Donibane Lohizuneko Begilareak elkarteak kultur sail desberdinen inguruan lan egiten du. Euskal literaturaz arduratzen den talde bat osatua du, Eskuz eta Begiz deitzen dena, urtero liburu bat publikatzen du. Aurten Janbattitt Dirassar-ek, Herria astekarian idatzi dituen edito batzuk dira publikatuak izan, berrikitan iragan den biltzar nagusian aurkeztua izan dena.

Emile Larreren ordezko

Janbattitt-ek berak kondatu duen bezala, ustegabean hasi zen Herrian sar-hitzen idazten. Emile Larrek zuen ardura hori eta Ipar Ameriketara bidaiaz joan zela eta galdegin zion 3 astez haren ordez idaztea. Hain segur kartsuki egin zuena, zeren Emile Larrek erran baizion “ez dira batere txarrak, polliki idatzi dituzu”. Hori dela eta, 22 urte hauetan astekari hunen irakurleek Janbattitt-en gogoetak plazerrez irakurtzen ahal dituzte. Hazparneko Zelai auzoko semeak kondatzen du ez dela lehen aldia iraun duen ordezko bat egin behar izan zuela. Sud Ouest egunkarian ere 3 hilabeterentzat igorria izan zen Donibane Lohizuneko bulegoetara eta 20 urte pasatu zituen.

Lehen urratsak

Janbattittek 18 urte zituelarik, Jean Hiriart- Urrutyk kusia izanez, galdegin zion Herria astekarian pilotaren berriak emaitea. Nola idaztea gostukoa zuen, dudarik gabe hasi zen Arraia izengoitiarekin pilota saileko berriak emaiten. Geroztik gelditu gabe beste arlo batzuk ere bere gain hartu ditu, bai eta Herriaren zuzendaritza. Astekari hunen lehen zuzendaria Piarres Lafitte izan zen 1944tik 1967ra, Jean Hiriart- Urrutyk lekukoa hartzen zuela 1967tik 1969 arte. Ondotik 1967tik 2003ra Emile Larre izan zen eta laugarrena dugu 2003az geroztik Janbattit Dirassar.

Herria irakurtuz

Janbattitt-ek idatzi ditu 500 bat editorial, Herria irakurtuz liburuan Begilareak elkarteko Eskuz ta Begiz sailak, idazlearekin batean, 100 ditu hautatu. Editorial horiek, erabilia den euskararen irakurtzeko plazerraz gain, 22 urtez iragan gertakari anitz aipagai dituzte, izan kultur edo besta buru, bai eta politika edo jendarte arazo... Liburua irakurtzean ere gogora heldu dira hil diren pertsona batzuri buruz idatzi dituenak, hala nola besteak beste Xanpun, Etienne Salaberry, Piarres Lafitte eta nola ez Emile Larre. Herria irakurtuz liburua agertzeko, lan handia egin du Pierre Latasa Goia gazteak urteka sailkatu baititu eta ordenagailuan sartu.

Betirako idazle

Janbittattek ttipitik idazteko tira ukan du, ez da bakarrik kazetaritzan arizan, liburuak ere idatzi ditu, 1995ean lehena zuen plazaratu Hegiko bordatik, bere haur denborako oroitzapenak direla agertzen. Bi urte berantago lehen eleberria Bihotzetik mina, ondotik Bele xuriak. Pentsatzekoa da oraino urte anitzetan Janbattitten irakurtzeko plazerra ukanen dugula astekari huntan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3477. zbk

Diru poxi bat galduz deus ez da galtzen adixkideak galduz ainitz galtzen da

Alemaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/12/06

InSight!

Janbattitt Dirassar

InSight, zer da hori? Edo nor da? Hauxe da izen bitxia gisa guziz! Bestenaz ere S hizki larri bat erditsutan sartuz idatzi behar-eta! Bainan nundik heldu ote da hitz hori? Euskara batuak ekarri ote dauku Mari jainkosa zaharra bizi omen den leize ilunaren zolatik? Ez dea izaitekotz ingleskeria bat gehiago, beste frangoren artean sar-arazia? Xo, InSight hori zeru-tresna edo espazio-tresna arraro baten izena da, Martes izarbelerat igorria iragan maiatzean eta gaitzeko itzulia eginik han pausatua joanden egunean. Mundu guzian, jakintsun ainitz loriatuak, hori dela hori ikaragarriko balentria! InSight bi urte han nunbait egon beharra da. Hango zernahi berri igorriko daizkigu, argazki eta beste. Jadanik ere baditu hel-araziak. Duela hameka urte zeru-tresna bat igorria izan zen Marteserat eta planeta horren axalaz zernahi gauza ikasi zen. Bainan InSight horrek badu aise muntadura gehiago, muntadura trebeago eta ausartagoak. Izarbelaren barnea ere ikertuko du. Ez da beraz harritzeko jakints...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016