Gure Hitza | 2018ko Abenduaren 06a

InSight!

Janbattitt Dirassar

InSight, zer da hori? Edo nor da? Hauxe da izen bitxia gisa guziz! Bestenaz ere S hizki larri bat erditsutan sartuz idatzi behar-eta! Bainan nundik heldu ote da hitz hori? Euskara batuak ekarri ote dauku Mari jainkosa zaharra bizi omen den leize ilunaren zolatik? Ez dea izaitekotz ingleskeria bat gehiago, beste frangoren artean sar-arazia? Xo, InSight hori zeru-tresna edo espazio-tresna arraro baten izena da, Martes izarbelerat igorria iragan maiatzean eta gaitzeko itzulia eginik han pausatua joanden egunean. Mundu guzian, jakintsun ainitz loriatuak, hori dela hori ikaragarriko balentria! InSight bi urte han nunbait egon beharra da. Hango zernahi berri igorriko daizkigu, argazki eta beste. Jadanik ere baditu hel-araziak. Duela hameka urte zeru-tresna bat igorria izan zen Marteserat eta planeta horren axalaz zernahi gauza ikasi zen. Bainan InSight horrek badu aise muntadura gehiago, muntadura trebeago eta ausartagoak. Izarbelaren barnea ere ikertuko du. Ez da beraz harritzeko jakintsunak ari baitira txalo eta txalo... Amerikanoek dute igorri InSight, Frantzia eta beste herrialde zonbait ere partaide, hala nola badiren puska batzu osoki Frantzian eginak. Amerikanoeri fazoina gostaia zaiote 828 miliun dolar, Europaren gain beste 180 miliun. Badira haatik gogoetatuak daudenak, balio duenez hoinbeste diru holako zerbaitetan gastatzea, guhauren artean hoinbeste behar-ordu badelarik... Diru hori ez ote litakeen hobeki baliatua eritasun batzuen garaitzeko eta Lurraren sanoago atxikitzeko?

Lurraren garbiago begiratzeaz entzuten da prediku frango preseski. Ardura diote hor gaindi denek indar bat egin behar dugula. Ziburun, Oletako bidean egoiten niz artetan, zubi baten gainean, autobidea zubi horren azpitik iragaiten. Autobide hortako mugimenduari so egoiten niz, harritua! Hoinbeste eta hoinbeste auto, alde bat eta alde bat! Eta hor ikusten dena beste ainitz eta ainitz tokitan ikusten ahal da! Auto horiek guziak, hoinbeste indargai burrustan errez, eta ingurumena andeatuz nahitez, egiazki beharrez ote dabiltza? Gutiago balire, ez litakea denentzat hobeki? Bainan zer egin behar da? Zer egin ditake? Horiek hola, goiz batez egunkaria idekitzearekin gogorat jin zait ikusi behar nuela berri onik ba ote zen. Usaian bezala, berri txar gehiago bazen... Bainan gauza bat jakin dut berri onen lerroan sartu dutana. Ardèche eskualdean Robert Marchand txirrindulari ohiak bete ditu bere 107 urteak. Eta hogoi kilometroko ibilaldi bat egin bere bizikletaren puntan. Bai eta mezu bat zabaldu, xahartzearekin ere ahal bezen baikor agertzerat behar dela lehiatu... Gisa hortako mezua gogoan, ixtorio pollit zerbaitekin nahiko nuen bururatu artikulu hau, bainan ixtorio hits bat jin zait gogorat. Duela zonbait egun, autobusez nindoan Donibane Lohizunetik Baionarat. Autobusak geldialdi labur bat egin du usaian bezala Parmeko aireportuan. Bost poliza-gizon, azkarki armatuak, han zauden barrandan. Berehala autobuserat jin dira, jende guzieri beren nortasun-ageriak eskatuz. Aspaldian ez nuen holakorik ikusia. Autobusean baziren lau gizon gazte larru beltxak. Gero jakin dut Hendaian hartua zutela autobusa eta Baionarat joaiteko bakoitxak bi euro pagatua. Salbu hara, paperik etzuten! Arrunt izituak zauden iduriz... Polizak jestu gutiz jautsarazi ditu. Jautsi dira umil umila eta ixil ixila... Autobusak segitu du aitzina. Nun ote dira orai lau gazte horiek? Norat ereman ote dituzte? Eta gu, norat ari gira?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3477. zbk

Diru poxi bat galduz deus ez da galtzen adixkideak galduz ainitz galtzen da

Alemaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/12/06

InSight!

Janbattitt Dirassar

InSight, zer da hori? Edo nor da? Hauxe da izen bitxia gisa guziz! Bestenaz ere S hizki larri bat erditsutan sartuz idatzi behar-eta! Bainan nundik heldu ote da hitz hori? Euskara batuak ekarri ote dauku Mari jainkosa zaharra bizi omen den leize ilunaren zolatik? Ez dea izaitekotz ingleskeria bat gehiago, beste frangoren artean sar-arazia? Xo, InSight hori zeru-tresna edo espazio-tresna arraro baten izena da, Martes izarbelerat igorria iragan maiatzean eta gaitzeko itzulia eginik han pausatua joanden egunean. Mundu guzian, jakintsun ainitz loriatuak, hori dela hori ikaragarriko balentria! InSight bi urte han nunbait egon beharra da. Hango zernahi berri igorriko daizkigu, argazki eta beste. Jadanik ere baditu hel-araziak. Duela hameka urte zeru-tresna bat igorria izan zen Marteserat eta planeta horren axalaz zernahi gauza ikasi zen. Bainan InSight horrek badu aise muntadura gehiago, muntadura trebeago eta ausartagoak. Izarbelaren barnea ere ikertuko du. Ez da beraz harritzeko jakints...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016