Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 07a

Euskaraldia kari, animazioak egin ditugu

Hiriburuko Jondoni Petri eskolako ikasleak

Euskaraldia%20kari_%20animazioak%20egin%20ditugu

Euskaraldiarentzat, Hiriburuko Herriko Etxeak ekimen anitz antolatu ditu. Ikusgarri bat ikusi dugu, beste egun batez, erritmoak landu ditugu txalapartaren ikasteko. Maialen eta Pantxikak ipuinak irakurri dauzkigute. Beste atelier batean, euskal dantzako dantza batzuk ikasi ditugu. Kantuak ikusgarri batentzat Watsonekin errepikatu ditugu. Txomin eskolarat etorri da zirkoaren lantzeko: salto, azpian, gainean, itzulipurdika. Anitz maitatu dugu. Milesker anitz atelier guzi horientzat!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/12/06

Frantziako gobernuko bozeramaileak

Ducontenia aitzinean Seaska eta Larrun ez Hunki mobilizatuak
Ducontenia%20aitzinean%20Seaska%20eta%20Larrun%20ez%20Hunki%20mobilizatuak

bazterrak berotu!

Joan den ostegunean bazen mugimendu Donibane Lohizunen, Benjamin Griveaux Frantziako gobernuko bozeramailearen bisita zela-eta Euskal Herrian. CRSen 12 konpainia etorriak ziren politika arduradunaren zaintzeko! Parean ere 200 bat pasa jende hurbilduak ziren, Seaska eta Larrun Ez Hunki mugimenduek deiturik, bakoitzak bere aldarrikapenak zituela. Aitzin, aratsaldean, Mugerren egiten zuen enpresa baten bisita kari, “palto horiak” ere kurutzatu ditu, heiek ere beren kexua adieraziz, Donibane Lohizunera ere etorriak ziren. Eman behar zuen biltzar publikoa aitzin, bildu da Seaskako arduradunekin, negoziatzen ari baitira erakasle postu gehiago ukaiteko. Paxkal Indo Seaskako presidenta baikor atera da, entzunak izan direla, geroak erranen. Iragan den biltzar publikorat ere zenbaitzuk sartzeko parada ukan dure, galderak egiteko bereziki mingranteen kasuak direla-eta. Txio baten bidez Peio Etcheverry- Ainchart-ek zion “galdera zehatzeri erantzun konkreturik ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/06

Munduko agintariak ez ongi etorriak

Mugimendu desberdinetako ordezkariak Hotel du Palais aitzinean
Mugimendu%20desberdinetako%20ordezkariak%20Hotel%20du%20Palais%20aitzinean

Joan den astean, Biarritzen 30 bat mugimendu bildu dira, 2019ko agorrilean iraganen den G7 gailurrari buruz beren ezadostasuna erakusteko. G7 taldean munduko zazpi herri handiak dira bilduko: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Kanada. 2014az geroztik Errusiak ez du parte hartzen. Kanadan, 2018an iragan zelarik 500 milioi dolar gostatu zuen, diru zama ikaragarriak xahutzen dituztela G7ko gailurrak direlarik salatzen zuten. Horrez gain, aipu da Ipar Euskal Herrirat 15.000 poliza etorriko direla, diru despendio handiak eraginez. Bestalde, mugimenduetako ordezkarientzat “errealitatean G7ko buruzagiek sekulan ez dituzte hitzemanak bete. Gailurren bukaerako adierazpenek xede politak zerrendatzen dituzte baina sekulan ez dira neurri konkretu eta behargarriak bilakatu”. Aldi huntan Euskal Herrian izanez, arlo desberdinetan ari diren elkarteak bildu dira, kontra-gailurraren antolatzeko. “Kapitalismoaren kontra eta inperialismoaren zapalkuntzeri” er...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/06

14-18 oroituz

Lucien Etxezaharreta eta Christian Larrue liburuaren aurkezpenean
Lucien%20Etxezaharreta%20eta%20Christian%20Larrue%20liburuaren%20aurkezpenean

Christian Larrue eta Lucien Etxezaharreta, Maiatz argitalpenak agertu liburua. Christian Larrue baionarrak, bere aitatxi Jean milafrangarrak, Gerla Handian soldado zelarik igorri zituen 500 bat karta postal atzeman ditu. Liburu hau lekukotasun bat da, nola etxekoek errezebitzen zituzten beren hurbilekoen berriak eta igortzen zituztenek nolako idatziak zituzten. Ohartzen gira idatzien doinua eginahala goxoa dela etxekoak ez arrenguratzeko, bai eta ere hurbilak lasaitzeko, beti bizi zirela frogatuz. Gutun horiek Jean Larruek igorri ditu bere etxekoeri bai eta ordu haietan emaztegai zuenari. Liburuan, karta postalak ez dira kronologikoki agertzen, datak ez baitira beti irakurgarriak, segur dena gerlako lehen urtetakoak direla gehienak.

Irakurri segida

3477. zbk

Diru poxi bat galduz deus ez da galtzen adixkideak galduz ainitz galtzen da

Alemaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/12/06

InSight!

Janbattitt Dirassar

InSight, zer da hori? Edo nor da? Hauxe da izen bitxia gisa guziz! Bestenaz ere S hizki larri bat erditsutan sartuz idatzi behar-eta! Bainan nundik heldu ote da hitz hori? Euskara batuak ekarri ote dauku Mari jainkosa zaharra bizi omen den leize ilunaren zolatik? Ez dea izaitekotz ingleskeria bat gehiago, beste frangoren artean sar-arazia? Xo, InSight hori zeru-tresna edo espazio-tresna arraro baten izena da, Martes izarbelerat igorria iragan maiatzean eta gaitzeko itzulia eginik han pausatua joanden egunean. Mundu guzian, jakintsun ainitz loriatuak, hori dela hori ikaragarriko balentria! InSight bi urte han nunbait egon beharra da. Hango zernahi berri igorriko daizkigu, argazki eta beste. Jadanik ere baditu hel-araziak. Duela hameka urte zeru-tresna bat igorria izan zen Marteserat eta planeta horren axalaz zernahi gauza ikasi zen. Bainan InSight horrek badu aise muntadura gehiago, muntadura trebeago eta ausartagoak. Izarbelaren barnea ere ikertuko du. Ez da beraz harritzeko jakints...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016