Euskal diaspora | 2018ko Abenduaren 06a

ENE, Uxue Barkos, Kepa Junkera eta Londresko Euskal Etxea

Joseba Etxarri

SYDNEY, AUSTRALIA. Sydneyko Euskal Etxean izan da iragan azaro huntan William Douglass antropologoa, eta ondotik Townsvilleko euskaldunak bisitatu ditu. Argazkian, Sydneyko Gure Txoko-ko zuzendariekin euskal etxean bildurik (arg. EuskalKultura.com-EE)
SYDNEY_%20AUSTRALIA.%20Sydneyko%20Euskal%20Etxean%20izan%20da%20iragan%20azaro%20huntan%20William%20Douglass%20antropologoa_%20eta%20ondotik%20Townsvilleko%20euskaldunak%20bisitatu%20ditu.%20Argazkian_%20Sydneyko%20Gure%20Txoko-ko%20zuzendariekin%20euskal%20etxean%20bildurik%20(arg.%20EuskalKultura.com-EE)

EUSKARAREN EGUNA.

Euskararen Nazioarteko Eguna --aurten gehienetan Euskaraldiarekin bat eginik-- mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan ospatu da, aitzineko asteburuan, astelehenean berean, eta helduden asteburuan beste batzuetan. Bere 100. urteurreneko ekitaldien karietara Eusko Ikaskuntzak ENE saria aurten eman ez duelarik, bakarrik Mintzanet.net-ek aurten bosgarren aldiz eman sariak aipatuko ditugu, mereximendu handiko jendeeri emanak: ‘Bidelagun’ (erran nahi baita, internetez euskara ikasten ari direnekin lengoaia praktikatzen duen euskaldun zaharra) saria Ainara Maia irundarrari eman zaio; eta ‘bidelari’ saria (mintzapraktika internetez egiten duen euskara ikasleari), Estrasburgeko Peio Duzan- i. Ohorezko ‘bidelagun’ saria, Lazkaoko (Gipuzkoa) Joxe Mari Allur-endako izan da. Argentinatik mintzatu dira pantailatik, Begoña Tisera eta Elisabeth Echegaray, eskerrak emanik Ainara Maiari, heieri 2018 osoan internetez eman laguntza guziarendako.

UXUE BARKOS ARGENTINAN.

Argentinan da aste huntan Nafarroako lehendakari Uxue Barkos. Bere bisitak helburu ekonomikoak ditu, energia berriztagarrien alorrean bereziki, arlo hortan ari baitira lanean Argentinan zenbait enpresa nafartar; eta nafar etxe eta komunitateak ere ari da bisitatzen, Buenos Airesen eta Rosarion. Izan ere, Rosarion, Argentinan mementu huntan lanean diren lau nafar etxeen bilkura eginen dute asteburuan, Uxue Barkos bera komitatu berezi. Rosariora ostiralean heldu da Barkos, eta hirian zein ondoko Funes herrian nafar etxeak duen pilotaleku eta lursailak bisitatuko ditu.

KEPA JUNKERA BRUSELAN.

Ortzirale huntan, abenduaren 7an, CC De Kriekelaar aretoan emanen duen kontzertu batekin hasiko du Bruselako Euskal Etxeak heldudiren egunetan antolatu Bruselako Euskal Astea. 8an, ebiakoitza, Maison Pelgrims-en, Euskal Herriari buruzko argazki erakusketa estreinatu, pintxoak, txalaparta eta Koldobika Jauregi artista ukanen ditu; igandean, leku berean, txalaparta, euskara, harrijasotzea eta musa izanen dira; asteazkenean, hitzaldia euskarari buruz, Marijose Olaziregi erakaslea hizlari; eta helduden asteko ebiakoitzean, Euskal Etxean, Bergara- ren kontzertua, euskal dantza eta kantu ikastaroa, eta afaria.

LONDRES, INGALATERRA.

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiarazi du Londresko Euskal Elkarteak, bazkide eta laguntza beharrean baita. Lan ederra egiten dute euskararekin, musika kontzertuekin, euskal elgarretaratzeak antolaturik, eta euskal kultura sostengatzen. Urteko 25 libera behar dira ordaindu, eta internetez egiten ahal da. Ikus Zintzilik. org/membership.html.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3477. zbk

Diru poxi bat galduz deus ez da galtzen adixkideak galduz ainitz galtzen da

Alemaniako erran zaharra

Azalekoa | 2018/12/06

Idatzietarik Begi...etarat!

M.O.

Idatzietarik%20Begi...etarat!

Donibane Lohizuneko Begilareak elkarteak kultur sail desberdinen inguruan lan egiten du. Euskal literaturaz arduratzen den talde bat osatua du, Eskuz eta Begiz deitzen dena, urtero liburu bat publikatzen du. Aurten Janbattitt Dirassar-ek, Herria astekarian idatzi dituen edito batzuk dira publikatuak izan, berrikitan iragan den biltzar nagusian aurkeztua izan dena.

Emile Larreren ordezko

Janbattitt-ek berak kondatu duen bezala, ustegabean hasi zen Herrian sar-hitzen idazten. Emile Larrek zuen ardura hori eta Ipar Ameriketara bidaiaz joan zela eta galdegin zion 3 astez haren ordez idaztea. Hain segur kartsuki egin zuena, zeren Emile Larrek erran baizion “ez dira batere txarrak, polliki idatzi dituzu”. Hori dela eta, 22 urte hauetan astekari hunen irakurleek Janbattitt-en gogoetak plazerrez irakurtzen ahal dituzte. Hazparneko Zelai auzoko semeak kondatzen du ez dela lehen aldia iraun duen ordezko bat egin behar izan zuela. Sud Ouest egunkarian ere 3 hilabeterentzat igorria izan zen Donibane Lohizuneko bulegoetara eta 20 urte pasatu zituen.

Lehen urratsak

Janbattittek 18 urte zituelarik, Jean Hiriart- Urrutyk kusia izanez, galdegin zion Herria astekarian pilotaren berriak emaitea. Nola idaztea gostukoa zuen, dudarik gabe hasi zen Arraia izengoitiarekin pilota saileko berriak emaiten. Geroztik gelditu gabe beste ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016