Gure Hitza | 2019ko Urtarrilaren 10a

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez baitugu orainokoan, prediku eder batzuen artetik, garbitasun handirik. Ez dakigu xuxen guhauren baitarik ari behar dugunez, hori litake egokiena, ala gobernuak ezarriko dituen, alegia-eta deusez, halako muga batzu. Eta mugak ezartzekotan, nolakoak ote? Eta gero, batzu eta besteen arrangura guziak bildurik, zer bilakatuko diren... Arrangura guzien bilketa egina izanik, nork ditu denak xeheki aztertuko? Nork hartuko emaitzen araberako erabakiak? Gauzak ez dira batere argi eskualde hortarik ere. Ez hain aspaldi, Macron presidentak zion edozoin izan bilketa horren emaitzak, hartu bidetik segituko duela zanpa zanpa. Orai, ez da arras berdin mintzo haatik. Noizko solasak ditazke fidagarrienak denen buru? Dena den, "mintza" erraiten duteneri, zendako egon halere mintzatu gabe? Politikaren mundu hortan konparazione, usaia txar frango hartu dira urteak jin eta urteak joan. Balitake berritze on baten beharra. Behin hasteko eta bat gutarteko jendea hobeki entzuna izaiteko hain xuxen. Kargu gorenetan direnak ez sobera manatari handi izaiteko! Mail apal batean girenak ez beti azpitik atxikiak izaiteko. Gaineko kaskoan direnek espantu gutiago otoi! Eta nagusikeria gutiago, aise gutiago! Parisek ez denak iresteko, iduri-eta Parise baizik ez den Frantzian. Parisek botere gehienak bere esku, ahal bezen guti utziz tokian tokikoeri... Bai, behar litazke usaia frango kanbiatu ez da dudarik, bainan ez paristar jakobino maltzurren ara eginez, frangotan egin den bezala, arrunt bestalderat izaitekotz. Horiek hola, euskaldunok ere euskaldun gisa mintza giten beraz, gure nortasuna gero eta hobeki zainduz, gure aldarrikapen sanoak gero eta gehiago entzun-araziz, zinez hor girela erakutsiz eta gure eskubideak guziz premiatsuak dauzkagula goraki erranez. Aurten ere, izanen da hitzordu balios frango. Hala nola udaberriko Korrika handi hori, Euskal-Herri guzian gaindi, euskararen alde beti bezala. Euskaraldia sailaren segida bestalde, hori ere zinez munta handikoa. Ikusgarri frango bazter guzietan eta badakigu konparazione, joanden asteko HERRIA-n ja aipatua izanik, Xuberoko alde hortan jadanik karraskan ari direla helduden udako pastoralaren prestatzen, hori ez baita alabainan azken puntan eta presaka egiten ahal den gauza. Gaia edo suieta preseski Domingo Garat uztariztar lege-gizona, 1789-an Lapurtarren ordezkari joan zena Pariserat herritarren arrangurak zoin ziren erraiterat.Kar berarekin mintzatzen balire aurten ere euskaldunak, ez litake batere gaizki.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016