Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a

Seaskak 50 urte!

Seaskak%2050%20urte!

Otsailaren 16an, Seaskaren 50 urteak Biarritzen ospatuko dira, 1969an sortu zen lehen ikastola Arrangoitzen Argitxu Noblia izan zelarik proiektu horren bultzatzailea. Geroztik bide egin du 31 ikastola baitira, 3 200 ikasle direlarik. Urteurren hau dela eta, baliatu gira Seaskaren ibilbide baten egiteko, oroitzeko nun eta noiz ideki ziren ikastolak: 1971-1972: Arrangoitzen ideki eta Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Senpere eta Ziburuk hartu zuten segida. 1972-1973: Azkaine, Uztaritze, Maule, Hazparne eta Donibane Garazi. 1973-1974: Ezpeleta 1975-1976: Pauen ere ideki zen ikastola, zenbait urte iraun zuena. 1976-1977: Ezpeletan kokatua zen ikastola, Kanbon plantatzen da. 1977-1978: Sara. 1978-1979: Mugerre eta Atharratze. 1980-1981: Bidarten lehen maila idekitzen da eta Donibane Lohizunen kolegioa idekitzen da. 1981-1982: beste 3 ikastola idekitzen dira Baigorri, Beskoitze eta Oloronen. Donibane Lohizuneko kolegioa lekuz aldatzen da eta Baionan kokatuko da. 1983-1984: Kolegioa Kanbora heldu da. 1985-1986: Ortzaize eta lizeoa idekitzen dira, lehen ikasleak abiatzen direlarik baxoari buruz. 1987-1988: Baigorriko ikastola hesten da, Ortzaize eta Garaziko ikastolak indartuz. 1988-1989: Sarakoa hesten da, Senperera buruz abian dira ikasleak. 1989-1990: Beskoitze eta Baiona zentroko ikastolak hesten dira, haurrak beste Baionako 2 ikastoletara abian dira. 1990-1991: Xalbador kolegioaren estreinaldia Kanbon. 1991-1992: Bunuzen ikastola idekitzen. 1992-1993: Saran berriz abiatzen da ikastola. 1993-1994: Arrangoitzeko ikastola hesten da Biarritzekoaren faboretan. 1996-1997: Lizeoa Kanbotik lekuz aldatzen da Baionan plantatzeko. 1998-1999: Ziburuko kolegioak ateak idekitzen ditu. 1999-2000: Donaixtin kolegio berria. 2004-2005: Hiriburun ikastola berria 2005-2006: Baigorrin, ikastola berria. 2007-2008: Donamartirin ikastola idekitzen eta Manex Erdozainzi Etxart kolegioa Larzabalen plantatzen da. 2009-2010: Bidarten amaeskola. 2010-2011: Lekorne eta Itsasun ikastola berriak. 2012-2013: Ziburun amaeskola. 2013-2014: Beskoitze ama eskola. Pentsatzekoa da hauk guziak gogoratuko dituela Ikastolen Federazioak otsailaren 16an, Biarritzen iraganen den gaualdian. Parte hartuko dute besteak beste: Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk taldeek, txartelak jadanik salgai dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/01/10

Irakurleak mintzo : Bizi huntan denak pekatzen, goiz ala berant!

JB Etxarren-Lohigorri

Joan den egun batez adiskide batekin mintzatu nintzan, politikari pollita, nahiz ez duen sekulan hautetsi posturik begixtatu. Bat batean erran zautan bekoz beko: "Gauza bat behar dauzut aitortu: gauaz, izigarriko amets luze bat egin dut, harriturik utzi bainau…". Ostatuan sartu ginen eta jarri, bi kafe manatu ondoan, horrelako aitormen batek eskatzen ohi duen bezala. "Beraz, begien aitzinean nuen gizon ttipi bat, frango plaxenta, duela bi mila urte bezalatsu bezti, zaia zuri eta luze batekin. Funtsean bere inguruko gizon guziak biziki arrunkiago zoatzin…. Ez duzu sinetsiko zer oihukatzen zioten delako gizon ttipitto hari… "Etorri, Manuel! Haugi, haugi!" Hobeki so egin nion eta zer harritzea, ikusiz Manuel Makron ber bera nuela begien aurrean! Bainan, bistan dena, orduko modan… Biloak ere luzatuak… Batek, adar batean ufatuz, denak bere ingururat bildu zituen. Bazela han diziplina! Eta erran zuen goraki arrats hartan izango zela urte batetarik bertzerat pasatzea eta Galiarre...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/10

Haziak Loratzen : Txerri hiltzea

Isabelle D. , Joelle L. eta Pantxo A. Baionako AEK Gau Eskola B2 maila

Zazpi urteko oroitzapenak kontatuko dizkizuet hemen. Burasoen etxean, Getarin, Behereta auzoan, txerria hazten genuen. Urde kozkorra ekartzen ziguten udaberrian baserri batetik. Gero egunero bazkatzen genuen: lursagar azalak, aza, ogi bustia, azenarioak,... ematen genizkion. Barazkiak zinez gustatzen zitzaizkion, baina ez horiek bakarrik... Batzuetan, ondoko oilotegitik oilo bat eskapatzen zen eta zerrien eremura jauzi egiten zuen hesiaren gainetik. Txerriak, zalantzarik gabe, oiloa karraskatzen zuen! Lehen aldian gauza hori ikusiz, harriturik nengoen eta aitari galdetu nion urdeak zergatik jan zuen oiloa. Berak azaldu zidan animalia hau orojalea zela eta bere gorputza gizakiarena bezalakoa zela. Zerriaren gorputza eta jendearena hain antzekoak dira non jendeari bihotza txertatzeko txerriarena hartzen duten! Hilabete batzuk pasatu ondotik, azkenean Eguberri eta hortik laster urde hiltzea. Goizgoizik zetorkigun zerri hiltzailea bere ganibetekin: bata handia aberea garbitzeko, eta ber...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/10

Haziak Mintzo : Euskaraldia Sarako SAN JOSEPE eskolan

Haziak%20Mintzo%20:%20Euskaraldia%20Sarako%20SAN%20JOSEPE%20eskolan

Gure eskolan, Euskaraldia barne, indarrak egin ditugu euskaraz gehiago mintzatzeko. Aitzineko egunetan, txapak egin ditugu guretako eta gure familiarentzat ere: - Ahobizi: euskaraz mintzatzen ginuela erakusteko; - Belarriprest: euskara ulertzen ginuela bainan oraino mintzatzea lortu gabe; - Agian belarriprest izango naiz: bakarrik jendetasun hitzak ezagutzen zituztenendako. Lehen egunean (18/11/23an) eskolako sartzea apaindu dugu Euskaraldia paretaren gainean idatziz, eta haur guziok "haurrak ikasazue" kantatu dugu. 11 egunez, eskolan euskaraz mintzatzea baina ere etxean (aita, ama, aitatxi eta amatxirekin) eta gure aktibitateetan bultzatu dugu. Gela bakotxak kantu bat ikasi du ere: Ni ere bai (CM) Guk euskaraz (CE) Euskal Herrian Euskaraz (GSCP). Eta azken egunean (abenduaren 3an) burasoak kontzertu ttiki baterat gomitatu ditugu Euskaraldia bururatzeko. Baina hala ere guk gure indarrak segituko ditugu gure hizkuntza polita kontserbatzeko.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/10

Xalbador kolegioa: Erasmus + proiektua

Xalbador kolegioa

Xalbador%20kolegioa:%20Erasmus%20+%20proiektua

Zer da?

Europako beste 5 ikastetxerekin batera (Italian, Erroma, Malt, Lituania, Portugal eta Londres), Kanboko Xalbador kolegioa onartua izan da Erasmus + proiektuan parte hartzeko. Proiektu honek bi ikasturtez iraun beharko luke: aurtengo ikasturtea baita ere datorrena, 2019- 2020koa. Europar Batasunak osoki diruztatzen duen proiektu bat da. Bi urtez, sei ikastetxe hauen artean, harreman digitalak sortzen dira ikastetxeetan (eTwinning plataformaren bidez) baita ere, 3 hilabetetarik, harreman zuzen bat ere sortuz, herri bakoitzera bidaiatuz. Harremanetarako hizkuntza Ingelesa da.

Nola funtzionatzen du?

Ikasleak banaka egoiten dira harrera familia batzutan gauaz eta egunaz, haien familiako ikaslea segitzen dute dituzten kurtsoetan, baita ere haiendako antolatuak diren jardueretan. Astearen bukaeran, helburua da proiektu ttipi baten muntatzea (herrialde bakoitzak ukanen du lan ardatz bat, Italian musika zen), 6 herrialdetatik etorri diren ikasle guzien ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/08

Irakurleak mintzo : PORROTAREN PORROTA

Xipri Arbelbide

Dirua eskas omen. Miliunka bada, Mars izarrerateko bidaiarentzat eta anartean, tresna baliosez bete suziri zenbait igortzeko zeruetan gora bidaiaren prestatzeko. 45 miliar gostako den bidaia prestazen ari baitira! Marserat igaiteko balentriak zerbait balio du gero! Gure historia markatuko duen eguna! Ez genuke hutsegin behar. Gostarik gosta. Dirua falta nahiz Barne Produktu Gordinari (PIB) doakionaz Frantzia 43.600 dolarretan den: bikoiztu da 20 urtez! Senegalen 2.700etan, Malin 2.200etan, Ginean 2.000etan, Baionan pasatzen direnak baizik ez aipatzeko. Lazaro bezala aberatsaren mahainetik erori ogi purruxkeri begira, ezpainak milikaka artzeko partez, nahi lukete gure mahainean jarri! Zer pretentzionea! Jendea isilik zegoen, elurretako oporrak, azken smartfono miresgarria, Eguberriko xokoletak eta horrelakoetaz ametsetan. Baina bulta huntan sendi zen herrien ordezkari normalek partida galdua zutela. Agertu dira Le Pen eta Melanchon. Urtetik urterat goiti egin. Aspaldiko alderdi polit...

Irakurri segida

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016