Herriz Herri - Ahetze (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Ahetze

Bernadette DELETTRE eta Maite BISCAR organo joileak, Dominique SENTUCQ apezaren ondoan
Bernadette%20DELETTRE%20eta%20Maite%20BISCAR%20organo%20joileak_%20Dominique%20SENTUCQ%20apezaren%20ondoan

Elizaren estreinaldia:

Abenduaren 9an Jarraiki koralak parte hartu du Arrangoitzeko mezan, herriko elizaren inaugurazioan, hor egin lanak bukatu direlakoz, 2014an hasi ondoan. Parte hartu dute meza hortan Philippe Echeverria herriko alkatea, Hervé Jonathan Baionako Suprefetak, Vincent Bru deputatuak, Mano Curutcharry arte ederren kontserbatzaileak eta Aillet Baionako Apezpikua meza emaile parropiako hiru apezak inguruan. Meza bururatzean Aillet Apezpikuak dekoratu ditu bi organo joileak, elizaren ikustatearen lekukotasunaren medailarekin bai eta ere esker oneko diploma eskainiz. Bat Maite Biscar Arbona Laurendi elizako organo joilea eta bestea Deletré Bernadette Ahetzeko San Martin elizako organo joilea. Urte askoz bi herrietako espos, igandetako mezak, enterramendu eta Jarraiki koralaren animazioak lagundu dituzte beren musikarekin. Gure aldetik ere, eskerrik beroenak.

Heriotze:

Eguberri biharamunean bere azken egoitzara segitu dugu Jean François Aramendy (Xantxo erraiten ginion) 62 urte doi-doia beteak zituen, elektrika lana egiten zuen eta Herriko Etxean axuanta zen. Norbaiti beti zerbitzu egiteko prest edozein tenoretan eta gainera lagunkina zen. Gure dolumin beroenak Kati espos lagunari eta Marie bere alabari. Doluminak ere Françoise, Annie, Martin, Joseph bere arreba eta anaieri beren lagunekin bai eta ere familia guziari. Ez addiorik, hire lagun Panpili. Urte berrian sartu gira, ene zorion beroenak bai eta ere osasun on eta bakea Herria kazetan lan egiten duten guzieri eta gure irakurleeri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016