Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Baigorri

Baigorri

Diska saltze:

2018ko apirilaren 28an, Nafarroaren Egunaren bezperan, Baigorriko elizan "Bestofaldia" musikaldia iragan zen. Xare laborategiko HERTZ orkestra eta kantariekin 4 urteko ibilbidearen bilduma. GUK, Manex Pagola eta Niko Etxart artisten kantuek itxura berri bat hartu ondotik, aurten Eñaut Elorrieta, Eltzegor eta Natxo de Felipe ere jokoan sartu ziren haien kantuak eskainiz. Gaualdi xoragarri hau grabatua izan da, grabaketa estudioan landu, disko bikoitz eder bat lortu arte. Orain zure etxean ukaiten ahal duzu, urte anitzez berriz entzuteko. Leku hauetan atzemanen duzu:

Baigorri: Spar saltegian

Elizondo: Fantxike saltegian

Donibane Garazi: Luisenia ostatuan

Ortzaize: Kaiku Borda saltegian

Musean

Kanporako baino aro hobea delarik barnerako, musean iragan ditaizke orenak. Izan gazte edo ez hain gazte, jende anitzek museko afizionea badugu. Ahal dugunean joko hortan trebea den lagun bat harturik, jakinez espantuak eta gezurrak baliagarri direla, karta hobeak dituenak harrapatu artio bederen. Lehengo moldean, karta aldi batzuen artetik, ezagunekin eta jende berriekin euskaraz elekatzeak ere ez du gutti balio. Prezio ezin merkeagoan, 10€ presuna bakotx (ogitartekoa barne), Euskal Herri osoko xapelgoan parte hartzeko parada ederra eskainia zauku Bixentainean urtarrilaren 11n, ostiral huntan beraz (20:00). Antolatzaileen lana errexteko, hobe izenak aitzinetik emanik. Bixentainean lehen haitadak izanen dira. Aldiz, Baxenabarre guziko kanporaketak Bankan iragan beharrak dira otsailaren 23an.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016