Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Kantaldi

Kantaldi:

Urtarrilaren 12an Bixintxo elkarteak antolatzen du kontzertu bat Bixintxo kultur gunean hemen lotua den afitxak aipatzen duen bezala. ILUMA taldea, berria da, 5 kide gaztez osatua. Bi kantari-musikari: Johanna Hirigoyen pianoan eta Miren Eyherabide gitaran. Hiru musikari: Peio Dufau gitarean, David Salagoity baxuan, Arno Gachen perkusioetan. Rock Pop estiloan jotzen dute. Kontzertu hori 2 partetan iraganen da, Ilumarekin XUTIK talde ezagunak bere partea ere eginen baitu. ILUMA da iluna eta lumaren "kontrakzioa", alabainan poetek lumarekin gauaz eskribitzen baitute… omen!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016