Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Bidarrai

Urtatsez, Bidarrai, auzo herriak eta Euskal Herri guzia ere naski, osoki lanopean, Iparla kaskotik behatuta; eskuinaldera ageri dira Larla eta Baigurako gainak
Urtatsez_%20Bidarrai_%20auzo%20herriak%20eta%20Euskal%20Herri%20guzia%20ere%20naski_%20osoki%20lanopean_%20Iparla%20kaskotik%20behatuta;%20eskuinaldera%20ageri%20dira%20Larla%20eta%20Baigurako%20gainak

Urte berri on:

Herritar guzieri eta astekari hunen irakurleeri, bihotz bihotzetik urte berri on, osasun ona lagun.

2018ko gorabeherak

Sortze: Uhaina Olhagaray, Oihanalde; Ilian Ybargaray, Arlaenea.

Ezkontza: Sébastien Bachacou eta Stéphanie Elhuyar, Irrintzina.

Heriotze: Pierre Dufau, Ezpada, 85 urte; Kattalin Caminondo, sortzez Ibarrola, Eiheraborda, 92 urte; Piale Amestoy, Antxor- dokia, 93 urte; Clara Dicharry, Laxoenea, 71 urte; Odette Bidonde, sortzez Nogues, Betixkoenea, 82 urte; Ñoel Etcheverry, Urdaburua, 84 urte; Bittorin Arla, sortzez Larroquet, Garakotela, 86 urte; Jean-Pierre Poeydessus, Iturraldea, 88 urte; Thierry Nanteau, Lixeronea, 51 urte; Mayi Arcanger, sortzez Duclos, Mañaenea, 84 urte; Jean-Paul Elorga, Laurentxenea, 69 urte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016