Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Amikuze

Bertsulariak Aiziritzen urtarrilaren 20an

Bertsulariak ukanen ditugu Aiziritzen, herriko salan, urtarrilaren 20an, igandean (15:30). Bost bertsularik jokatuko dute hor, gai emailea delarik Pettan Prebende. Horra nor entzunen ditugun. Laka Jean Louis, baigorriarra, Iparralde honetan aspalditik ezagutua eta preziatua dena. Ricardo Gonzalez Durana, Hego Nafarratik heldu dena bainan Amikuze ongi ezagutzen duena hemen egona baita denboran. Ramuntxo Christy, martxutarra, trebea, saio anitzetan parte hartzen duena. Battit Crouspeyre, baigorriarra, Irratietan entzuten dena eta ildo ederra deramana bertsu munduan. Elixabet Etxandi, hau emaztea eta gaztena, bere alderdia zainduko duena. Hauek guziak ongi preziatzen ditugun bertsulariak dira eta ikusiko dugu heian nola gizaldi desberdinak aurdinduko diren. Ateratzean, Amikuze Kantuz-ek gomitatzen gaitu haiekin kantuz artzera. Bertzalde eskuratzen ahalko da, CD batean, lehengo bertsu saio andana bat, Xalbador, Mattin, Esponda eta Zubikoarekin. Sala berotua izanen da eta sartzea urririk. Denak gomit zarete arratsalde goxo baten pasatzera.

Bertsu afaria Martxutan

Urte guziz bezala, ZABALIK elkarteak antolatua zuen bertsu afari bat Martxutako herriko gelan abenduaren 22an. Gaualdi goxo bat iragan dugu. Lehenik afari on bat elkarteko bi gaztek sukaldatua eta gero kasik bi orenez goxatu gira Jesus Mari Irazu eta Odei Barrosoren bertsuekin. Gazte andana eder batek besta jarraiki du kantuz ostatu aitzinean. Hori zen ZABALIK-en urteko azken ekintza. Orai 2019an "Otsail ostegunak" eta "Manex liburutegiaren" berridekitzea dira lehen lanak. Ostokada txar hunek urte bat iraun duke.

Mintzaldi bat Donapaleun urtarrilaren 14an.

Donapaleuko "Hitz Argi" gelan eginen da mintzaldi eztabaida bat heldu den astelehenean. Hizlaria izanen da Louis Marie Coudray anai beneditanoa. Egon da 35 urtez ABU GOSH fraidetegian Israelen, herri musulman batean. Erran nahi baita Jainko bakarreko hiru erlijioneen artean: katolikoa, musulmanoa eta judua. Deneri idekia da mintzaldia urtarrilaren 14an astelehenez (20.30).

Dantza ikusgarriak Amikuzen

Heldu diren asteburutan, dantzak ukanen du arrakasta Amikuzen! Badakigu hemengo publikoak maite duela dantza. Lehenik, urtarrilaren 19an, "Zarena Zarelako" taldeak bere azken ikusgarria Hariz Hari emanen du Aiziritzen urtarrilaren 19an (19:00) Burgaintzi taldearen partaidetzarekin. 15 neska gaztez osatu taldeak emanen du ikusgarri bizi eta dinamikoa. Bestalde, "Üda Batez" dantza ikusgarria, urtarrilaren 25 eta 26an Saint Louis gelan emana izanen da. Hor ikusten ahalko dira hogei xuberotar dantzari. Arrakasta handia ukan du jadanik eta ikustera joan nahi dutenek hobe txartelak aitzinetik erosirik. Hau turismo bulegoan egiten ahal da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016