Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Hazparne

Abenduko azken berri batzu

Iragan urteko azken bilkuran, Herriko Kontseiluak baieztatu du uraren garbitzearen (kolektiboa edo ez) diru gorabehera Euskal Elkargoari uzten diola, hunek baitu konpetentzia hori bere gain hartua. Bestalde, Michel Caldiboure jaunak kontseilari postua hartu du, Karine Revel andereak berea Hazparne utzi duelako.

Mus zeingehiagoka

Urtarrilaren 13an, igande arratsaldez Jean Verdun eskolak mus zeingehiagoka bat apailatzen du, urteko pedagogia proiektuak laguntzeko. Izen emaitea(13:00) hasiko da. Irabazleek 400€ ukanen dituzte eta finalistek 200€. Tokian berean jan eta edaten ahalko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016