Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

|Makea

%7CMakea

Kontzertua etorkinen alde:

bi herrien artean Eskuz-Esku elkartea etorkinen sustenguz osatu den elkartea da. Antolatzen du kontzertu bat urtarrilaren 13an Lekorneko elizan (16:00), Angeluko Aupa Kantuz koralaren entzuteko parada ukanen dugu. Sartzea kirotik da, bakoitzak emaiten du nahi edo ahal duena.

Lur erretzeko batzordea:

bilduko da urtarrilaren 17an (20:00) Lekorneko Herriko Etxeko gibeleko gelan. Ez baduzue galdea egina, bilkura aitzin pasatu behar da Herriko Etxean, etortzen ahal da bilkurarat deklarazioko papera beterik. Hortik landa berantegi izanen da, prefeturak argiki abisatua baitu bilkuratik landa eginen diren galdeak ez direla onartuak izanen. 2019an su emaiteko xedea duenari gomendatua zaio bilkura hortan parte hartzea, bakoitxak bere beharra ongi azalduko duelakoz. Romain Duboscq-ek mendiko animatzaile dena departamenduko artzain batzordean bilkura hori animatuko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016