Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Sara

Sara

Olentzero:

abenduaren 22an iragan da. Aitzinean eskolako haurrek egin dute krakada komertsanten taldeak eta eskolek eskainirik, bazen burasoentzat ere. Ondotik etorri dira Olentzero eta Mari Domingi Gaztetxetik plazarat txaranga, haur eta burasoak gibelean. Haurrek goxokiak ukan dituzte eta kantatu dituzte Eguberriko kantu eder batzuk eta helduek ere. Gaztaina erreak baziren, Herriko Etxeak egin du bere ikustatea eskainiz zintzur bustitze bat. Bai izigarriko memento on bat pasatu dute denek txarangaren soinuarekin, eskerrak deneri.

Abisu:

urtarrilaren 11n ikasleen kontzertua "Tamala" Lur Berri gelan, urririk, jateko eta edateko bertan, Lanetik Eginak aurkezten duena.

Egur lotak:

lota bakoitza 10 eztera, sukoak 65€, akaziak 90€ prezio horiek lana norberak egina, 4 metrotan pikatua eta bide bazterrean pilatua 180€ lota bakoitza, interesatua denak izena eman Herriko Etxean lehenbailehen deituz 05-59-54- 20-28.

Kirolak-Pilota esku huska trinketean Gaztetxoak:

Iriarte Eñaut – Iribarren Oihan irabazdun 40-20 Airetik-en kontra. Etchegaray Eneko – Lecuona Peio galtzaile 40-27 Urruñarren kontra.

Umetxoak: Berasategui Unai – Semerena Eneko galtzaile 20-14 Goizeko Izarraren kontra eta irabazdun 20-07 Oztibartarren kontra. Pradere Donaiz – Aguirre Arkaitz irabazdun 20-15 Irisartarren kontra eta galtzaile 20-12 Abarratiaren kontra. Saint Martin Joanes – Vella Barneix Mani galtzaile 20-11 Senpereren kontra eta galtzaile 20-09 Goizeko Izarraren kontra. Marin Imaz Eneko – Goyenetche Ellande irabazdun 20-16 Hendaiarren kontra eta irabazdun 20-18 Urruñarren kontra.

Pasaka lehen mailan: Barandiaran Patxi – Elhorga Pepito galtzaile 13-04 Zaharrer Segiren kontra. Haroçarene Olivier – Oronoz Mattin irabazdun 13-09 Senpereren kontra. Harinordoquy Alain – Eyheramono Raphael galtzaile 13-08 Zaharrer Segiren kontra.

2. mailan: Etchegaray Patrick – Pery Nicolas galtzaile 13-00 Senpereren kontra. Larralde Peio – Itoiz Mikael galtzaile 13- 06 Hendaiarren kontra.

Ezker paretan xisteraz gazteak: Pouyet Mathieu – Mounho Eneko irabazdun 40-20 Bidaxuneren kontra

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016