Herriz Herri - Senpere (L) | 2019ko Urtarrilaren 10a

Senpere

Senpere

Kontzertua Larrekon igandean:

Musik’Haria, Naia Robles- Aranguiz artistaren ikusgarri berria eskainia zauku eta hunen ibilbidean eragina ukan duten doinuen deskubritzeko parada ezin hobea. Hunen boza apartak ez du uko egiten bere ttanta ongi ezagunari, Estitxu ospetsua, alabainan bere bidea atzeman du eta nortasun artistiko propioa sortzen ari da. Bere talenduaren argitaratzeko, Yannick Tellechea eta Xabi Albistur gitarristak bai eta bere semea Oihan Delavigne-Robles soinularia. Bere emanaldian, Niko Etxart, Benito Lertxundi, Oskorri baita Francis Cabrelen kantueri keinu eginen du, bere moldean. Beraz, musika gozoaz urteberriari abiadura on bat emaiteko parada hor dugu, urtarrilaren 13an (17:00), Larreko sala berotuan. Erreserbak egiten ahal dira Euskal Herriko turismo bulegoetan, prezioa 12€, Musik’Haria elkartea dagolarik antolatzaile lanetan.

"Sableak" ikusgarria Larrekon ostiralean:

Kiribil konpainia eta Senpereko kultur sailak antolatzen dute haurreri dagokion ikusgarri berezia. Gaur egun, Kiribil konpainiaren egoitza iraunkorra Larreko kultur gunean dago. Elkarte hau berezitua da euskal haur literaturan eta ume ttipien arte ikuskizunetan. Kiribilen ardatz nagusiak dira, euskal kultura, poesia eta gorpuztasuna. 40 minutako ekitaldia aurkeztua izanen da abenduaren 11n (10:30) eta arratsaldean (14:30), iduriz parte-hartzaileen aldetik denak beteak litazke.

Abisuak:

Eguberri aitzin aipatu nuen LAPURDI 1609 elkarteak plazaratu duen liburua "Ttikiak Handi" eta iduriz sekulako ikusmina sortu izan behar luke senpertarren artean. Irakurtu aitzin altxor bat bezala presentatua nuen, orain irakurri ondoan segurtatzen ahal dut zinez hala dela. Ez da eleberri bat bezala irakurtzen, zentzu guzietan irakurtzen ahal da, istorioak han-hemenka hartuz eta gutarteko euskaran idatzia delakoan konprenitzeko biziki errexa da. Anitz kontaketa edo lekukotasun, guk ezagutu edo ezagutzen ditugun senpertarren ahotsen bitartez emanak dira. Ez da berantegi eskuratzeko Leku-Ona dendan edo Baionan Elkar saltegian, ez huts egin. Bertzalde, 1943an sorturiko senpertar guziak (kanporat joanak ere) beren bizilagunekin, 75 urteak ospatzeko xedearekin, antolatzen dute bazkaria, urtarrilaren 20an (12:30), Bonnet ostatuan. Izen-emaiteak beharrezkoak dira, deituz Bonnet ostatura urtarrilaren 15a aitzin, telefono hauetara: 05-59-54- 10-29 edo 05-59-54-11-84, prezioa 40€. Abenduko sortze eta heriotzeak: Horra nor izan diren joan den urte hondarreko sortzeak: Ambre Augustine Engracie Gomes da Silva Lefevre Donibaneko bidean; Maddi Adèle Munduteguy Alfarogaina; Aiane Ferry Bonnehon La Kantxa bizitegian; Lorea Hacala Olha auzoan; Haize eta Nora Miquelajauregui (biritxiak) Bilanoa bizitegian Ibarrunen. Bizi uros bat ukan dezatela eta zorion beroenak burasoeri. Heriotzen aldetik: Jean Irabola 67 urte; Jeanine Bernard sortzez Pommery 90 urte; Josette Boue sortzez Herzman 81 urte; Gerald Sanchez 61 urte; Martin Darancette 79 urte; Adéle Munduteguy sortzez Galardi 93 urte; Jean-Pierre Marchand 63 urte. Dolumin bizienak hunkituak diren familieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3481. zbk

Zuk uste duzun baino berantago izaiten da beti

Xinako erran zaharra

Gure Hitza | 2019/01/10

Mintza!

Janbattitt Dirassar

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare bat? Eta aski kartsuki gainerat! Dena den, bi hilabete barne guri omen da jakinaraztea zoin diren hartaz eta huntaz ditugun arrangurak, zer aldaketa nahi ginukeen, hots zer igurikatzen dugun. Batzuk diote frantses Iraultza handia izan zenean, 1789-an, duela beraz 230 urte, egin zela holako zerbait, eta geroztik sekulan ez. Orduan ere aspaldiko partez egin zen, aitzineko biltzarrak 1614-an izanak, 175 urte lehenago. Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016