Pilota | 2019ko Urtarrilaren 17a

FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN XAPELKETAK : BINAKA, AMATURRETAN, DENEK BATEKO GAZTEAK XAPELDUN BURUZ-BURUKA, ELITE PRO XAPELGOAN, 2. ITZULIA UNION BASQUE : GAZTEEN XAPELGOA HASTE

JME

ELITE PRO XAPELGOA

BURUZ-BURUKA

Asteburuan jokatu diren partiden emaitzak:

 Hazparnen, urtarrilaren 12an, larunbatean B mailan

Aguirre.............................. 40

Darmendrail...................... 31

Esperientzia handiagoarekin nagusitu da Urruñar pilotaria, Mikael-eri kintze asko eginez bereziki punpa sarez. Aguirrek 14 tanto saketik, 6 Darmendrail-ek

A mailan

Guichandut....................... 40

Monce............................... 30

Hastapenean, Antton Monce karraskan abiatu da eta laster sake zonbeiti esker markagailuan aitzinean zen: 13/9. Gero, ederki taulatuz, Peio Guichandut- ek kintze asko egin du eta berdinketa lortu ere 19/19. Hortik

goiti, Peiok pilota ezker atxiki du eta kintze anitz egin sarean eta eskuin: 29/22, 35/23, 38/28, 40/30.

Guichandut-ek 9 tanto saketik, Monce-k 10. Partidaren iraupena: 55 minutu.

Donibane Garazin, urtarrilaren 14an, astelehenean

B mailan

Inchauspe......................... 40

Çubiat................................ 15

Partida huntan lehen eta azken berdinketa: 1/1etan. Ondotik, Alexis garbiki nagusi zen jokoaren eremu guzian eta aise irabazi du 7/3, 16/4, 23/7, 29/11, 35/15. Inchauspek 15 sake, Çubiatek 2 baizik ez. Iraupen laburreko partida: doidoia 48 minutu.

A mailan

Waltary.............................. 40

Etchegaray........................ 30

Julien Etchegarayek ederki atxiki du jozka partida huntan eta 8/8ko berdintzetik landa, abantzua hartu du 12/8, 16/9, 19/11, 24/16, 27/23, 30/30. Orduan, Waltary-k atera du bere sake ezin bildua eta gisa hortan

partida beretu du. 20 sake Waltary-k eskualde guzietarat gaitzeko txistuan, 4 sake Julienek. Partidaren iraupena: 57 minutu.

Xapelgo hunen segida:

 Arrangoitzen, urtarrilaren 19an, larunbatean

18:00etan: B maila

Aguirre................................?

Palomes..............................?

19:00etan: A maila

Guichandut.........................?

Lambert X..........................?

 Arrangoitzen, urtarrilaren 25ean, ortziralez

Arrats huntan, A mailako bi partida proposatuak dira:

18:00etan

Waltary................................?

Bilbao..................................?

19:00etan

Ducassou............................?

Guichandut edo Lambert X..?

Bi partida hauetako irabazleak Ligaxkan sartuko dira Peio Larralde eta Ospitalekin.

GARAZIKO ASTELEHENA

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 4etan, binakako partida bat iraganen da Garatenean:

Olçomendy / Harismendy..?

Bielle / Iturbe......................?

FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN FINALAK AMATURRENTZAT

Huna joan den asteburuan jokatu diren finalen berri.

 Baigorrin, urtarrilaren 12an, larunbatean:

Artekoetan

Barreneche / Orhategaray (Zaharrer Segi 1).................40

Saldunbide / Errecart (Airetik 1)..............11

Aurtengo bi xapelgoak Baigorriko ekipak airez-aire irabazi ditu. Nazional B mailan

Ziarrusta / Ugalde (Hendaiarrak)........ 40

Urruty / Harismendy (Denek Bat 2).34

Pentsatzen nuen bezala final hau interesgarria izan da eta azkenean Hendaiako ekipa nagusitu da.

 Donapaleun, urtarrilaren 13an, igandean:

Gazteetan

Bideondo / Leguedois (Urruñarrak 1)...40

Hiribarne / Izoko (Noizbait 1)...............36

Emaitza zerratua final huntan, hastean Urruñarrek gaitzeko abantaila hartu badute ere 29/13. Noizbaiteko ekipa urte bat gazteagoa ez da lotsatu eta tanto batetarat jin dira 31/32. Halere ez dute berdinketa lortu eta

Urruñarrek eraman dute xapela lau kintzez, partida on bat eginik oren batez.

Hazparnen, urtarrilaren 13an, igandean Nazional A mailan

Gazteen ondotik beharra zen final hau Donapaleun baina hezetasuna jauzirik trinketean, denen artean, deliberatu dute Hazparneko trinketerat joaitea. Bi orenen berantarekin (19:00etan) hasi da partida ez baitezpada baldintza hoberenetan.

Etcheverry / Larralde (Denek Bat 1)....... 40

Cigarroa / Benesse (Urruñarrak)..........26

Aurtengo bi txapelak jauntzi dituzte beraz Denek Bateko bi pilotari gazteek. Euskal Herriko finala doi-doietarik irabazi bazuten, Maxime eta Bixente aldi huntan aiseago arizan dira eta diferentzia handiagoarekin irabazi dute. Alta hastean gibeletik ziren 16/7, Cigarroak ongi sakatzen baitzuen (7 sake jadanik, baina gero bat ere ez). Orotarat 3 berdintze: 17/17, 18/18/, 20/20. Partida erditarik aitzina, gazteak

nagusi ziren. Etcheverry-k aitzinean sake andana bat sartu zuen (14 orotarat) eta Larralderen joek, Benesse gibelarazten zuten, kintze ederrak trenkatzen zituela eskuin edo sare. Partidaren bigarren zatia gazteen alde joan zen, jauzi batez: 25/24, 36/24 eta bururatzeko 40/26 oren baten buruan. Txaloak xapaldunei eta Urruñako finalisteri ere, xapelgo ona egin baitute. Deneri xantza on, buruz-burukako xapelgoari buruz.

BIXINTXO: ZIBURUKO PESTAK

Urtarrilaren 20an, igandean, Ziburuko plazan, 16:00etan

Cigarroa / Benesse...............?

Valencia / Bereterbide..........?

UNION BASQUE: GAZTEEN XAPELGOA HASTE

Heldu den asteburutik goiti, partida anitz jokatuko da Euskal Herriko trinketetan, Hendaiatik Mauleraino.

Berrehun bat ekipa engaiatua da xapelgo huntan. Oraiko ustez finalak iraganen dira apirilaren 6an.

Txalo beroenak merezi dituzte txiki horiek moldatzen dituzten arduradunek, pilotaren geroa salbatzen baitute.

HEGOALDEKO BERRI:

Joan den asteko emaitza nagusiak:

 Getaria: 2019/01/11n

Agirre – Salaverri............... 22

Alberdi – Erasun................. 12

Artola – Mariezkurrena II... 22

Bengoetxea VI – Imaz........ 11

Bilbo: 2019/01/11n

Arteaga II - Urretabizkaia II.22

Peña II – Aranguren............21

Olaizola II – Albisu............. 22

Urrutikoetxea – Aretxabaleta...19

 Labrit - Iruñea: 2019/01/12an

Ugalde – Jaunarena........... 22

Dario – Ruiz.......................... 9

Altuna III – Martija.............. 22

Ezkurdia - Ladis Galarza... 15

 Zumaia: 2019/01/13an

Jaka – Erostarbe.................22

Retegi BI – Untoria..............11

Elezkano II – Rezusta.........22

Irribarria – Zabaleta............19

Momentuko sailkapenean, lehen postuan dira Elezcano eta Rezusta. Heldu den asteko programa:

Binakako xapelketa Lehen mailan eta Promozio mailan

 Mungia: 2019/01/18an – 17:00etan

Elordi – O. Etxebarria...........?

Ugalde – Tolosa....................?

Urrutikoetxea – Aretxabaleta.?

Ezkurdia – Ladis Galarza.....?

 Bilbo: 2019/01/19an – 17:45etan

Altuna III – Martija...............?

Olaizola II – Albisu...............?

 Labrit - Iruñea: 2019/01/19an – 17:45etan

Elezkano II – Rezusta..........?

Artola – Mariezkurrena II.....?

 Eibar: 2019/01/20an – 17:00etan

Mendizabal III – Erostarbe..?

Jaka – Untoria......................?

Bengoetxea VI – Imaz..........?

Irribarria – Zabaleta.............?

Dario – Ruiz..........................?

P.Etxeberria – Garmendia............................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2019/01/17

Mundu Zabalean

M.L.

Mundu%20Zabalean

Bozen gorabeherak RDC-ko presidente bozetan

RDC siglarekin hasten gara aipatzen Afrika- Kongoko errepublika. Presidente bozak iragan berriak baitira estatu horretan abenduko azken igandean. RDC hara estatu bat lur gainean eta lurpean errealitate arrunt kontrakoak bizitzen dituena. Hain segur Afrikako lurperik aberatsena duen eremua dugu Kongo. Baditu nasaiki bere lurpean gordeak: kobrea, kobaltoa, koltena, diamanta, urrea, burdina, nikela, uranioa eta eztaina. Mundu zabaleko holding eta multinazionalak begiak zuriturik daude Kongoko lurpeko aberastasunei so, nola jabetuko diren aztertzeko, iragan berri diren presidente bozen ondotik Kongoren gidaritza hartuko dutenak nor izanen diren zain, beren estrategiak araberan egokitzeko. Kongoko errepublikan ibiltzen dena aldiz jabetuko da zalu lurralde biziki jendetsua eta gaztea dela, 80 milioi biztanlerekin, horien erdiak katolikoak. Kongoko barne produktu gordina 450 dolarrekoa da urteko jendeka; kasik zortzi milioi biztanlek e...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Euskararen gibelatzea (1)

(PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea).

Euskarari hizkuntzakeriaren pozoitik eman izan zaizkion eztenkada mingarrienak inperialismo linguistikoaren botere egituretatik etorri izan zaizkio. Eztenkada horiek etengabeak izan dira historiaren joan-etorrian, baita gaur egun ere. 1234-1239koa da agirietan agertzen den euskararen aurkako hizkuntzakeriari buruzko testigantzarik zaharrena. Sasoi hartan Errioxako Ojacastro herrian, eta baita eskualde osoan ere, euskara zen egunerokoan herritarrek hitz-jario bizian erabiltzen zuten hizkuntza. Herritar haietako asko eta asko euskaldun elebakarrak ziren. Baina, Gaztelako merioak, erregearen izenean lurralde hartan epaile lanak egiten zituenak, epaiketetan euskaraz egiteko debekua ezarri zien. Erabakiarekin suminduta, haserrearen haserrez, alkateak eta Ojacastroko bizilagunek bat hartuta, merioari ikusarazi zioten epaiketetan euskaraz egitearena aitortuta zeukaten eskubidea zela. Alkateak Gaztelako merio nagusia zen on Morial jaunari frogatu zion lurralde hartako herritarrei Ojacastrok...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Epelondoren xokoa : 7 AHOLKU HORIZ EZ JANZTEKO (BAT)

Epelondo

Iduri du txaleko horien haserreak 2019an iraunen duela eta larunbat orotako folklorea bihurtuko dela. Biribilguneak, bideak, autobusak eta zentro komertzialen sartzeak blokatuz, sos gutxiago gastatzen lagunduko gaituzte! Harri batez bi txori… Larriena liteke, aurten, oharkabean, gorroto biszeralaren fazsinazioak tirriatu eta horiz janztea, Macron kanpora orroaz, BFMTV katean pasatzeko asmoz. Egitekoak:

1-Telebista hiltzea. Berriak jarraian eskaintzen dituzten kateen armiarma sareetan harrapatuak gara gogoaren kontra eta masa kontsumora akuilatzen gaituzten publizitatez mukuru ditugu buru-muinak. Igandetan, hala ere, ETB pizten ahal da Hitzetik Hortzera, ETB Kantxa eta Herri Txiki ikusteko. Hor, ez da, manipulatze arrisku handirik!

2-Lekuko eta sasoiko jakiak erostea, merkeago eta hobeak direlako osagarriarentzat. Ez da egia, bio deitzen duguna, supermerkatuetan saltzen diguten saltsa kimikoa baino garestiagoa dela luzera, honek sortzen dituen osasun arazoak kontu...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/01/17

Egun eta Bihar

J-B D

Chantal Jouanno
Chantal%20Jouanno

Bederatzigarrena!

Iragan asteburu hortan bederatzigarren larunbata segidan Parisen eta asko hiritan manifestaldiak bazirela Horiz Jauntzi delako horiekin! Parte hartzea aitzineko zortzian baino aise handiagoa gainerat. Orotarat, 84.000 lagun nunbait han barne-minixtroaren arabera. Eta bortizkeria gutiago hor gaindi, hola hobe segur, nahiz tira-bira pizkor batzu izan diren han-hemenka. Elgarretaratze handienetarik batto (8.000 lagun) Bourges hirian, baizik-eta hiri hori Frantziaren erdi-erdian dela... Beharriak tutatu arte aipatzen daukuten galdeketa handi horrekin bazterrak lasaituko ote dira halere? Ainitz badira ez baitira batere hortarik ari...

Langile goixtiarrak

Trufania ondoko aste hortan, usaia xahar bat berme, Macron presidentak errezebitu du okin edo bollander multxo bat, beti alimaleko arrakasta duen errege- bixkotxa ere jastatu dute elgarrekin. Presidentak laudatu ditu okinak, lan ederra egiten dutela, goizean goiz jeikiz, gauak gau gehienet...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

21. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du AEK-k!

21.%20Korrikaren%20ibilbidea%20ezagutarazi%20du%20AEK-k!

Euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia apirilaren 4an abiatuko da Garestik eta, hamar egunez Euskal Herri osoan ibilirik, Gasteizen bururatuko da, apirilaren 14an. Gares izan da lasterketari abiatzeko AEK-k aukeratu duen herria. Handik abiatuko da mezu sekretua eramanen duen lekukoa apirilaren 4an (17:00). Hiru egunetan, Nafarroako hegoaldean ibiliko da, eta apirilaren 6ko iluntzean (larunbata) ibilbidearen lehen hiriburura helduko da: Iruñea. Apirilaren 7an beste hiru hiriburuetatik pasatuko da Korrika (Donibane-Garazi, Maule eta Baiona) eta 8an, goizean goizik, Gipuzkoan sartu eta, Lapurdi eta Nafarroara sartuko da berriz. Apirilaren 9an, asteartea, Nafarroa eta Araba artean sigisaga ibili ondoan, lasterketa iparraldera buruz abiatuko da. Ostegunean, apirilaren 11n (12:00) etorriko da Bilbora eta, Bizkaian barna bide egin eta, kostaldetik jarraituko du bere bidea. Apirilaren 12 eta 13an, Gipuzkoan izanen da eta berriz hegoaldetik sartuko da Bizkaian, bederatzigarren eguna O...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Haziak Mintzo : Eguberri San Bixente eskolan Beskoitzen.

Haziak%20Mintzo%20:%20Eguberri%20San%20Bixente%20eskolan%20Beskoitzen.

Bakantzak baino lehen Eguberri ospatu dugu eskolan. Lehenik, bixkotxa ttipi batzuk prestatu ditugu Eguberriko merkatuarentzat. Gure gela, CP-tik CM2-rat, "cookiesak" egin ditugu; izigarri untsa zen! Beste gelak, "rose des sables eta sablés" batzuk egin dituzte. Ostegunean, Beskoitzeko ikastolarekin eta eskola publikoarekin desfile bat egin dugu herrian Olentzero ikusteko. Horrentzat, gure eskolako CM-ko ikasleek afixa konkurtso bat egin dute. Binazka eman dira eta afitxa asmatu dute. CP, CE1 eta CE2 elebidun haurrak hautatu maitatzen zuten afitxa. Afixa horiek, herriko bolanjerian eta Eguberriko merkatuan emanak izan dira. Desfilearentzat, Eguberriko kantuak eta dantzak euskaraz ikasi ditugu. Eskolatik pilota plazarat joan gira elgarrekin. Han bertan kantatu eta dantzatu dugu, eta Olentzerok goxokiak banatu ditu. Ostiral arratsaldean, Eguberri ospatu dugu eskolan burasoekin. Lehenik eskola guziak kontzertu ttipi bat egin du. Kantuak euskaraz, frantsesez eta ingelesez ziren. Gero, x...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Orain presoak!

Euskal preso politikoen familiak elgarrekin manifestatzen
Euskal%20preso%20politikoen%20familiak%20elgarrekin%20manifestatzen

Joan den larunbatean Baionan, 9 000 pertsona hurbildu dira presoen sustengatzeko, eskatuz frantses eta espainol estatuek presoen kasua kondutan har dezaten. Baionan manifestazioa bururatu delarik hitza hartu dute: Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez eta Euskal Elkargoko presidenteorde denak, Leonie Aguergaray Muskildiko auzapez eta Biltzarreko kide denak, Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak eta Michel Berhocoirigoin Bake Artisauen bozeramaileak. Aho batez eskatu dute Euskal Herriko delegazioaren eta gobernuaren arteko eztabaiden kari, bake prozesuaren aldeko urratsak emanak izan daitezen. Memento berean Bilbon 80 000 jende hurbildu ziren eskaera berdinarekin.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Irakurleak mintzo : Bake mundialaren alde

Jean Amesoty, Beskoitze

Beharrena ez da aberriaren ohorea baina gizadi guziaren ohorea eta gerlak gizadiaren desohoreak dira. Baitezpadakoa ez da ideologia, erlisioneak, arrazak, mugak, ofizioak... Denak untzi berekoak gira, “Lurra” deitua, untzi miresgarria baina ttipia, neurrigabeko unibertsoaren barnean. Noizko armarik gabeko armada, desmasia naturalen kontra borrokatzeko: helde, idorte, uholde, lurrikara eta beste... baina ere gosearen eskandala ikaragarria. Zapalkuntzako eta suntsimenduko armaden partez, zergatik ez eraikitzeko eta partekatzeko armadak, beste herrietarat joan litezkeenak ez heietaz jabetzera baina heien laguntzera, beren neke eta miseriatik atera daitezen. Zorigaitzez amets horren gibelean armamenduen industriak interes ikaragarriak baditu. Beraz, ene ustez, industria horri beste itzuli bat eman beharko litzaioke. Denak hoin goxoki bizi gintezkeen gure planeta emankor huntarik bolborategi bat egin da. Gaizkiago baizik ez dira miseriaren kontra borrokatzen direnak, ardura gizarte z...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Haziak Loratzen : Behakoa

Mada C. Baionako AEK Gau Eskola C1 maila

Bizkaitarra izan arren, Iparraldea nire etxea izan da azken hiru hilabeteetan. Orain dela bi urte hasi nituen nire doktoretza ikasketak Bilbon eta “nazioarteko” egonaldia egitearen beharrak ekarri ninduen Baionara; hau, bai, xelebrea! Baionara heldutakoan euskal giroa aurkitzeko asmoa neukan, alde batetik erosoago sentitzen naizelako, eta bestetik, euskaraz mintzatzeko. Hala ere, lanean ez nuen euskal hiztunik aurkitu eta Baionan, gainera, euskaraz hitz egitea ez da lan erraza. Horiek izan ziren harritu ninduten lehen bi gauzak. Horregatik, Baionako AEK Gau Eskolan izan dut harreman estuagoa Iparraldetarrekin. Nire ustez, gure bizimoldeak Hegoaldean eta Iparraldean ez dira hain ezberdinak. Egia da hemen frantses kutsua egunero nabaritzen dela, baina hori normala da. Pixka bat goizago bazkaltzen eta afaltzen da, eta gastronomia ere apur bat desberdina da, baina gauzak beti aldatzen dira leku batetik beste batera. Haatik, zur eta lur utzi ninduen beste berezitasun bat euskal sinbolog...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Ttinka haurtzaindegi euskaraduna idekia

Jean Michel Bicain Gamarteko auzapeza eta Jean Claude Ybargaray Lakarrakoa buraso eta zuzendaria inguruan
Jean%20Michel%20Bicain%20Gamarteko%20auzapeza%20eta%20Jean%20Claude%20Ybargaray%20Lakarrakoa%20buraso%20eta%20zuzendaria%20inguruan

Gamarte eta Lakarra herriak, Lakarrako apezetxearen jabe dira eta urteak hetsia zela. Pentsatu dute bi herrietako kontseiluen artean haurtzaindegi euskaradun baten sortzea. Duela 4 urte hasi ziren gogoetatzen eta obra batzuk egin eta, joan den astean lehen aldikoz abiatu da 10 leku dituen haurtzaindegia, Ttinka elkartea delarik kudeatzaile. Euskal Elkargoaren laguntza ukan dute, haur saila egitura horren konpetentzietan izanez. Hau lehena da murgiltze sisteman dena. Idekia da goizeko 7:00etatik arratseko 7:00etara. Euskal Elkargoak 221 363€ ezarri ditu, CAF delakoak 128 000€ laguntza emaiten zuela, bai eta materiala erosteko parte hartu du %80 ordainduz, MSA asurantzak 21 000€. Haurtzaindegiaz gain sozial egoitzak ere eraiki dituzte, hor ere laguntzak eskuratuz Office 64 egiturarenganik. Bestalde, Baxe Nafarroan beste bi haurtzaindegi elebidun badira, Seinulia Izuran eta Baleako Haziak Bankan kokatua dena.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Adingabeko atzerritar bakartuak

Adingabeko%20atzerritar%20bakartuak
Isard COSen bulegoak okupatu ditu Bizi mugimenduak Pauen. Ekintza horren bidez salatu nahi izan du errefusiatuen aterbetzeko den egitura horren jarrera. Departamenduko Kontseiluarentzat egiten ditu ikerketak eta Biziren iduriz jakin behar delarik errefusiatu bat adingabekoa den edo ez, ez dituela emaitza onak emaiten. Bizi mugimenduak dudak ditu egitura horretan, gaitasun eza ala manipulazioa denik. Zuzendariak hitzeman du heiekin bilduko zela ondoko egunetan. Kasu konkretu bat badute, Moriba Koivogui ginearrarena, auzitegiak kontsideratu du 18 urte baino gehiago bazuela, adingabekoek duten babesa ukatua zaiola. 2018ko otsailean preso sartu zuten Baionako helduen presondegian kasu egin gabe zer adin zuen, libratua izan zen Baionako auzitegiak kontsideratu baitzuen adingabea zela. Isar COP-ek beste txosten bat atera zuen heldua zela azpimarratuz. Ikusiko ondoko asteetan zer erantzun emanen duen auzitegiak.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

ETORKINAK GOGOAN

G. L. 18-12-07

(airea: ttiki ttikitik…)

Hegoaldetik iparraldera

Bizi hobe bati deika…

Oi etorkinak lurrez, itsasoz

Badatoz ehun milaka…

Mediterraneon itsasuntziak

Portuz portu ate joka

Eta ipar Amerikan aldiz

Jendea mugan jauzika…

Esperantzak bere hegaletan

Harturik noizbait herrian,

Bizitze hobe baten menturan

Zenbat ez da hil bidean…

Mundu aberats bihotz gabeak

Dauzka beren miserian,

Mugetako ateak hetsita

Uzten ditu hil-zorian!

Mundu guzian aspaldidanik,

Beldurra eta gezurra

Boteredunak gobernatzeko

Eskutan duen aitzurra!

Jende xeheak erraiten dio:

"Eskubideak ez urra,

Ez eta kutsatu betirako

Bizitoki dugun lurra!"

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/17

Arizonatik

Mattin Etchamendy

Arizonatik

Jean-Baptiste Etchamendyk utzi gaitu 86 urtetan. Jean-Baptiste Ezterenzubi Mendiburuan sortua zen, zazpi haurridetako familian hirugarrena. Garai hartan ardura ikusten zen bezala eskolan poxi bat ibili eta hamalau urtetako bortuan artzain egona zen Erretagaineko etxolan, Mendiburuko artalde ttipia harek kudeatzen baitzuen. Bortuko sasoina zenean behar zituen ardiak jetzi, gasna egin eta ardiak artzainkatu, izanik ere artalde ttipia adin hortako gazte batendako bazen aski lan seriosa. Hogoi urtetan soldado ereman zuten eta Masseilles inguruetan egon zen 18 hilabete, garai hartako obligazionea hola baitzen. Uste dut bere denbora normalean 18 hilabeteak gostura ereman zituen adiskide anitz eginez eta heiekin josteta arizanez. Baina gero etxerat etorri eta, zonbait hilabeteren buruan berriz deitu zuten Aljeriako gerla nahasi tzar hartarat eremaiteko eta orduan zinez gogoaren kontra legeak bortxaturik joan behar izan zuen eta “Chasseurs Alpins” delakoetan gertatu zen Eliniliako eskua...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/16

Emazte sukaldaria saristatua

Emazte%20sukaldaria%20saristatua

Andrée Rosier sukaldariak eskuratu du ohorezko legioa (légion d’honneur), Les Rosier jatetxea bere senarrarekin atxikitzen du Biarritzen. Urtarrilaren lehenean eskuratu du saria, departamenduko bakarra da. Jatorriz Lekornekoa (Alaman), laborari alaba, jadanik 2007an langile hoberenaren saria eskuratu zuen. Lehen emaztea izan zen sari hori eskuratu zuena. 2008an Stéphane Rosier bere senarrarekin ideki zuten Biarritzen ostatua. 2009an Michelin gidako izarra ukan zuten. Ttipitik sukaldaritza gostukoa du, 1994an Biarritzeko sukaldaritza eskolak egin ditu eta 1998an Hôtel du Palais-en lanean hasi zen. 2000ko urtean Monaco hirirat abian da eta 3 izarretako Louis XV Alain Ducasseren jatetxean lan egiten du. 2001ean nagusi handi bilakatzen da La Chèvre d’Or (Alpes Martimes) ostatuan. 2004an berriz Euskal Herrirat heldu da Hotel Du Palais-rat.

Irakurri segida

Jainkoa bizia jendea | 2019/01/17

“Begiak bai, eta ez ikusten”(1)

David Acheriteguy

Pariseko auzo pobreetan, denda xume batzuk irekiak aurkitzen dira gaueko hamarretan ere berdin. Ardura asiar edo ipar-afrikarrek mantenduak, premiazko produktuak saltzen dituzte. Erosketa handiak supermerkatuan eginik eta afaria prestatzeko mementoan supiztekoak falta, goxo da auzoentzat karrika buruan holako denda ukaitea! Merkatariak, supiztekoak saldurik eta bihar agian gatz edo azukre paketa bat, egunean eguneko irabazi kaxkarrarekin bizi behar, etsipenari irria ordainduz... Horietako merkatari bat, goiz batez, dendaren irekitzera zihoala, bihotzekoak jota erori zen tanpez dendaren erdian. Denda hetsirik egon zen egun guzia, jabea barnean, ilunpean hilotzik. Gaueko hamarretan, denda hetsiaren aitzinean, auzoak zoin gehiagoka entzuten ziren zernahi erranka, karrikako beste denda hetsi guziak lekuko.

— Encore fermé!... Sale profiteur!... Qu'il retourne dans son pays!...(2)

Auzo ederretan aldiz, Opera edo Vendôme plazetan konparazione, ez duzu gaueko hamarreta...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2019/01/17

Euskal Etxeen Mundu-Batzarra, Euskara eskolak AEBetan eta gehiago...

Joseba Etxarri

ZORIONAK, AITOR! Iragan asteko astelehenean zin-egina du Nevadako Elkon Aitor Narvaizak bere sheriff kargu berria hartzean. Zorionak, Aitor, eta anitz urtez! (arg. Elko Sheriff Departamendua)
ZORIONAK_%20AITOR!%20Iragan%20asteko%20astelehenean%20zin-egina%20du%20Nevadako%20Elkon%20Aitor%20Narvaizak%20bere%20sheriff%20kargu%20berria%20hartzean.%20Zorionak_%20Aitor_%20eta%20anitz%20urtez!%20(arg.%20Elko%20Sheriff%20Departamendua)

MUNDU-BATZARRA.

Plazaratu berria du Eusko Jaurlaritzak noiz eta non eginen den 2019 huntan euskal diasporaren helduden mundu mailako biltzarra. 'Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra' Bilbon eginen da, urriaren 4tik 6ra, eta mundu osoko euskal etxe eta komunitateen ordezkariak bilduko ditu. Jakina denez, lau urtean behin egiten dira honelako mundu-bilkurak, eta aurtengoak "munduratzen diren egungo gazteen eta gure diaspora tradizionalaren arteko bat-egite ahalegin uztartua" sustatzea ukanen du helburu, "nazioartean euskal sareak emeki sortzen segitzea eta aitzinaraztea, eta sinergiak batzea".

GAZTEMUNDU.

Euskal diasporaren elgarretaratze behinena da Mundu-Batzarra, eta karia horretara aurtengo Gaztemundu honi loturik agertuko da, lau urtean behin agitu ohi denez. Mundu osotik etorriko diren euskal etxeetako 15 gazteak Mundu-Batzarrean parte hartuko dute lehenik --ahotsa dutela, baina bozka ez, hori herrialde bakotxeko ordezkariei dagokie-- eta ondoren, urr...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019/01/17

Azkaine

Batzuk: "Hil beltza"

Lehen hilabetea.

Ez da iluna!

Hotzaren aurka

Hurbilduz supazterra

Hau zer lillura!

Azkaine

Haize gorria

Jantziz geroz beroki

Ez da etsaia.

Izotza ez da

Ez, garbitzaile txarra

Pozik da lurra.

Gure bihotzak

Idek urteberriari

Ta bakeari.

Irakurri segida

Inbido | 2019/01/17

Ilargiaren eskualde gordea

Muslaria

Ilargiaren%20eskualde%20gordea

Ilargia noiznahi ikusten ahal dugu. Gauaz berdin eta orduan ilargi xuritarat ibiltzen ahal gira ttipi-ttapa harat eta hunat. Egunaz ere ba haatik eta badira gogoetatuak daudenak hori zendako den hola, ez dugula untsalaz ilargiaren beharrik iguzkia hor delarik... Ilargiaren itxura biziki kanbiakor dago. Batean xirrixta mehe luzexko bat, bestean iduri pilota borobil bat... Gisa hortan ilargiak badu bere gorapena eta badu bere beherapena. Lehen baserritar gehienek beren kanpoko lanentzat biziki kasu egiten zuten gorapenari eta beherapenari. Orai aise gutiago naski... Eta gero bada gauzaño bat zoini ez baigira guhaur aise ohartzen bainan jakintsun guziek segurtatzen daukutena, ilargiaren eskualde bat baizik ez dugu ikusten ahal, beste eskualdea arrunt gordea baitzauku. Hauxe da bitxikeria hori ere! Bitxikeria ditake beharbada bainan badaki gu zerk egiten duen hori. Ilargia itzulikatzen da bi gisetarat. Bera alde bat itzulika dabila bainan Lurra baino biziki arraposkiago, gure 27 egun b...

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/01/17

Kostaldean

Arrunt estatu txarrean den etxea
Arrunt%20estatu%20txarrean%20den%20etxea

Etxe bat lehertzeko irriskuan

Donibane Lohizunen, Herriko Etxeak hartu ditu neurri berezi batzu, frango xorrotxak, Jondoni Jakube karrikan, karrika horren zati labur bat zerratzeraino, auzoak oharturik, eta herriko zerbitzuak ere ba, etxe xahar bat lehertzeko heinean dela, gaitzeko arraildurak agertuak murru paretetan. Etxe hori aspaldian hutsa da (hogoi bat urte huntan segurik). Jabea, motaz donibandarra, Frantzia behere hortan bizi da. Segurtatu omen du behar diren obrak akulatuko dituela ahal bezen epe laburrean...

Aldaketa asko Ziburun

Ziburun, Herriko Etxeak muntatu agiantza-bilkura iragan da Bordagaindorrean. Herriko bozak hurbilduak dira bainan Guy Poulou auzapezak segurtatu du obra asko eginen dela oraino arte huntan. Besteak beste tenisgune xaharrean eraikiz lau edo bost ehun lagun kokatzen ahalko diren bilgune bat. Azpimarratu du ere indar berezi bat akulatu Odolki egileen xapelketak badu beti gaitzeko arrakasta! behar dela sozial-maileko biz...

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/01/16

Bixintxo-bestak nolakoak? Guziz Herrikoiak

"Laida pilota" ikusgarri xoragarria!
Laida%20pilota%20ikusgarri%20xoragarria!

Hendaian eta Ziburun, horra beraz bi asteburuz segidan, herriko bestak, beren patroin saindua, Jondoni Bixintxo, kartsuki omenduz. Bi herrietan egitarau nasaia eta guziz herrikoia zinez! Lehen asteburu huntakoaz ari gira gehienik egun, bestaldian ere segidaz ukanen dugu zerbait erraiteko. Hendaian, ortzirale aratsalde apalean, Pelot itasturi famatua eta Neskatxa haren bizilaguna Kanetako portutik etortzekoak dira, herriko haurrek eginen diote lehen ongi etorria eta denak bilduko dira Herriko Etxe aitzinean besten airoski idekitzeko.

Laida pilota: usaiako ausagailuez bestalde, lehen egun horren berezitasuna ez da entraalekoa izanen! Aratsean alabainan, Daniel-Ugarte plazan preziatzen ahalko da ikusgarri arraro bat, Pier-Paul Berzaitz xuberotar artixta famatuak moldatua bere lagunekin, hori da "Laida Pilota" jadanik ikusia duten guziak xoratu dituena. Pilotaren ohoretan segur bainan ere kantu eta dantza miresgarri batzuekin! Igandean, meza nagusia bixtan da eta usaiako hitzor...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019/01/17

Lekorne

Lekorne

Antzerki ikusgarria.

Kultura Bidean denboraldiak "MOTTES" ikusgarria proposatzen du urtarrilaren 18an (19:00), Lekorneko Hodi Aldean gelan. Ariège eskualdeko Soluble Kia konpainiak emanen du, publiko guzientzat 6 urtetik harat. Prezio desberdinak dira adinaren arabera: 10€, 6€ eta 4€.

Dolu:

Maitexa Curutchet hil da 94 urtetan, Lekorneko elizaz arduratzen zen eta luzaz apezetxean bizi izan da, joan den astelehenean iragan dira ehorzketak. Doluminak familiari.

Eskuz Esku

elkartearen sustengu kontzertuan, 50 bat jende bildu zen Lekorneko elizan, Angeluko abesbatzaren entzuterat eta tokiko etorkinen sustenguz.

Eskulan

Bestalde ofiziale berri bat plantatu da herrian, Muxileneko Medik du kudeatzen eta Msm Renov Auto deitzen da. Autoen garbiketaren arloan ari da (barnekoa eta kanpokoa), karrozeriaren tindu lanak barne. Zuzenean etxean edo lantokian artzen ahal da, manera badu ekipatua duen kamionaren bidez. Xeheta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2019/01/17

Senpere

Senpere

Zinema Larrekon larunbatean:

"Au Pays des Basques" deituriko filma, Jean Faugeres eta Maurice Champres-ek egin zuten 1930ean, Gaetan Bernovillen zuzendaritzapean, hunek Euskal Herriari buruz anitz liburu idatziak ditu. Bigarren munduko gerla aitzineko herri eta hirietako egunerokoaren lekukotasun paregabeak eskaintzen dauzkigu, besteak beste Senpere, Azkaine, Lohitzune, Iholdi eta Aldudekoak. Ez da ez aktore ez elkarrizketarik, bizi eta kantuz ari diren herriko jendeak baizik. Eszena asko Senperen filmatu ziren, partikulazki Serres gazteluaren inguruan, Gaetan Bernoville baitzen jabea. Abenduaren 19an (19:30), Larreko salan emana izanen da urririk, Senpereko Kultur bai eta Ondare bai eta Jakintza elkarteak direlarik antolatzaileak. Hitzordu ezin hobea, garai bateko euskaldunen bizitzaren irudi batzuen ikusteko parada baginuke, ez huts egin.

SPUC batasunaren liburuxka eta egutegia:

Urtero bezala, kide asko ibili dira etxez-etxe urteberri onaren desiratz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019/01/17

Uztaritze

Jende berria hautetsiekin
Jende%20berria%20hautetsiekin

Jatsuko kermeza

Heldu den igande huntan San Sebastian bestakari dugu Jatsuko kermeza. Egunaz beti bezala meza bakar bat izanen da parropia osoarentzat beraz Jatsun (11:00). Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria trinket ondoko gela berotuan. Tokiko kantari batzuk bazkaltiarrekin batera segurtatuko dute animazioa. Ongi etorri hoberena segurtatua da deneri.

Ongi etorri

Joan den ortzirale aratsaldean Herriko Etxeak gomita eginik, Lapurdi gelara hurbildu dira hautetsien ingurura 50 bat jende azken bi urte huntan Uztaritzera bizitzera etorriak direnak. Auzapezak ongi etorria eginik eman diote Herriko Etxeak egiten dituen lanen berri bai eta ere dituen egitasmoak, auzoetan diren batzordeekin elkarlanean. Ondotik sei axuantek hitza hartu dute bakotxak duen sailaren berri emaiteko: Mikel Goienetxek hirigintza, lur eremu okupatze eta bideetako obrak; Marie-France Semerenak komunikazioa, agenda 21 eta Tolosarekin senidetza; Denis Rouault-k kirol eta kultur elkart...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019/01/17

Aiherra

Urtarrilaren 26an estreinatuko den ANTZUOLA JOSTALEKUA obra berria
Urtarrilaren%2026an%20estreinatuko%20den%20ANTZUOLA%20JOSTALEKUA%20obra%20berria

Herriko Etxetik, aldizkaritxo elebiduna

Herriko Etxetik, urteko lehen aldizkaritxoa eskuratu dugu, hau joan den asteburuan gutun ontzietan aurkitu duguna. Honetan 2 hizkuntzetan (euskaraz eta frantsesez) agertzen da azken 6 hilabeteetan hartu erabakien edo hasi lanen berri, hala nola herri barneko jostalekuari buruzko obrak bururatuak direla, eta hau urtarrilaren 26an, urte berriari buruzko agiantzen egunean estreinatuko dela, Elixaldeberria etxeko obrak urtarrilaren 20 inguruan hasiko direla. Etxebizitza kolektibo honek 3 T2, 2 T3 eta T4 bat izanen ditu, arrazoizko prezioetan, eta apartamendu baten alokatzeaz interesatua denak xehetasunen biltzera Herriko Etxera joan behar du. Aldizkaritxoak tokiko hirigintza plano berria zertan den, eskola publikoan obrak egin direla, herriko bideen izendapen lana bukatu dela (hau Herriko Etxean ikusgai da) eta lan hori kadastra zerbitzuei, baita ere sare eta GPS operadoreei hedatuko dutela, urteko diru-laguntzak zer heinetakoak izan di...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019/01/17

Heleta

Heleta

Euskal Herriko mus xapelketa:

Lehen partea iragan zen urtarrilaren 12an, bigarrena beti Larre ostatuan urtarrilaren 19an, (20:30), galdegina da izena emaitea ostaturat deituz 05-59-37-62-81. Gazte eta andereen mus lehiaketan parte hartu nahi dutenek ere beren izena emaiten ahal dute toki hortan berean.

Informazio bilkura:

Linky elektrika kontagailuen inguruan eztabada anitz badira. Zalantzan ezarriz kontagailu horien fidagarritasuna. Hau dela eta informazio bilkura bat antolatua da ostiral huntan (19:00) Heletako “foyer” gelan.

Irakurri segida

Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2019/01/17

Iholdi

J.P.C.

Herriko agiantzetan gazteak goretsiak
Herriko%20agiantzetan%20gazteak%20goretsiak

Dolu:

Maialen Curutchet Amostoiko andereak utzi du mundu hau 99 urtetan, herriko emazte adindunena, azken denboretaraino etxean egonik, zonbait hilabete zituen erretira etxean zela. Bere bizian anitz lan eginik, beti omore onean, arta zuen ere bere fedeaz, ez baitzuen arrotz elizako bidea. Jainkoak eman diezola araberako saria, gure partetik dolumin bihotzekoak familia guziari.

Agiantzak

Urte guziz bezala, auzapezak eskaini ditu urte berrikari agiantzak, behako bat emanez joan den urtean egin dituen laneri: uraren kudeantza Euskal Elkargoak hartu du bere gain, egin behar diren lanen %50a horrek du kudeatuko. Errepideak estatu onean atxikitzea 100 000€. Eliza eta hilerriez kanpo, beste toki publikoak enbalditueri idekitzeko gisan ezartzea. Postako etxea erosirik aurten hasiko dira obrak, azpian Herriko Etxearen gela eta estaian bizitegia, oraiko Herriko Etxea joanen da eskolari. Griña estaduak diru laguntzak tinkatu dituela 40 000 euroz gutiago, Eusk...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019/01/17

Amikuze

Amikuze

"Solidarité Migrants – Elkartasuna Amikuzen" taldearen biltzar nagusia

Elkarte hunek bere urteko biltzar nagusia ibiakoitzean, urtarrilaren 12an, egin du Donapaleun. Duela urte bat eta erdi sortu da, Amikuzerat jiten diren etorkineri laguntza baten ekartzeko. Talde horrek 80 bat kide biltzen ditu eta 35ek parte hartu dute biltzar nagusi hortan. Urteko bilana presentatua izan da. Elkarteak lau etorkineri ekarri du bere laguntza eta errana izan da biziki harreman onak ukan dituela lekuko elkarte eta Herriko Etxe zonbaitekin. Azpimarratua izan da Donapaleuko Herriko Etxeak ekarri laguntza apartamendu bat elkartearen esku utziz, Mazedoniatik jin familia baten aloitzeko. Enpresa batzuk ere aipatuak izan dira eta eskertuak beren laguntza ekarririk lana emanez etorkin batzuri. Eskertuak izan dira ere egun guziz beren laguntza ekartzen duten kideri hauen engaiamendua gabe ez baitira gauzak aitzinatzen. 2019ko urteari begira, "Elkartasuna Amikuzen" taldeak pentsatzen du etorkin...

Irakurri segida

3482. zbk

Dantzan ari direnak zozo batzuentzat hartzen dituzte musika entzuten ez dutenek

(Nietzsche)

Gure Hitza | 2019/01/17

Urte berriko xedeak

Menane Oxandabaratz

Zenbaitzuk urte bukaeran edo hasieran, egia erran bakoitzak bere metodoa, zerrenda bat osatzen dute edo buruan atxikitzen urtean zehar eginbehar batzuk edo beren izaeran aldaketa pertsonalak kanbiatzeko. Ez ditut xeheki aipatuko xede horiek zein diren, ehun aldiz entzun ditugunak baitira: erretzea gelditu edo kirola hasi... eta nik dakita zer, ororen buru ez direnak sekulan bururaino eramanak! Gero bizian beste xede edo helburu batzuk baditugu azkarragoak, ez direnak zuzenean aitzin aipatu gai horieri lotuak baina gehiago biziaren filosofia edo jendarteko ikusmolde politiko bati. Gauza hori ez da urte bateko xedea baina bizi proiektu batena, gure eguneroko izaeran eginahala zuzena izaitea sinesten dugunean edo artetan aldarrikatzen ditugun punduetan.

Badira ere urtean zehar garai batzuk kexu eta injustizia sentimendu bat sortzen dutenak. Hala nola berrikitan entzun dudalarik Carlos Ghosn, Renault-Nissan-eko zuzendari handia Japonian arrastatua izan dena, 15 milioi euro urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016