Pilota | 2019ko Urtarrilaren 17a

FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN XAPELKETAK : BINAKA, AMATURRETAN, DENEK BATEKO GAZTEAK XAPELDUN BURUZ-BURUKA, ELITE PRO XAPELGOAN, 2. ITZULIA UNION BASQUE : GAZTEEN XAPELGOA HASTE

JME

ELITE PRO XAPELGOA

BURUZ-BURUKA

Asteburuan jokatu diren partiden emaitzak:

 Hazparnen, urtarrilaren 12an, larunbatean B mailan

Aguirre.............................. 40

Darmendrail...................... 31

Esperientzia handiagoarekin nagusitu da Urruñar pilotaria, Mikael-eri kintze asko eginez bereziki punpa sarez. Aguirrek 14 tanto saketik, 6 Darmendrail-ek

A mailan

Guichandut....................... 40

Monce............................... 30

Hastapenean, Antton Monce karraskan abiatu da eta laster sake zonbeiti esker markagailuan aitzinean zen: 13/9. Gero, ederki taulatuz, Peio Guichandut- ek kintze asko egin du eta berdinketa lortu ere 19/19. Hortik

goiti, Peiok pilota ezker atxiki du eta kintze anitz egin sarean eta eskuin: 29/22, 35/23, 38/28, 40/30.

Guichandut-ek 9 tanto saketik, Monce-k 10. Partidaren iraupena: 55 minutu.

Donibane Garazin, urtarrilaren 14an, astelehenean

B mailan

Inchauspe......................... 40

Çubiat................................ 15

Partida huntan lehen eta azken berdinketa: 1/1etan. Ondotik, Alexis garbiki nagusi zen jokoaren eremu guzian eta aise irabazi du 7/3, 16/4, 23/7, 29/11, 35/15. Inchauspek 15 sake, Çubiatek 2 baizik ez. Iraupen laburreko partida: doidoia 48 minutu.

A mailan

Waltary.............................. 40

Etchegaray........................ 30

Julien Etchegarayek ederki atxiki du jozka partida huntan eta 8/8ko berdintzetik landa, abantzua hartu du 12/8, 16/9, 19/11, 24/16, 27/23, 30/30. Orduan, Waltary-k atera du bere sake ezin bildua eta gisa hortan

partida beretu du. 20 sake Waltary-k eskualde guzietarat gaitzeko txistuan, 4 sake Julienek. Partidaren iraupena: 57 minutu.

Xapelgo hunen segida:

 Arrangoitzen, urtarrilaren 19an, larunbatean

18:00etan: B maila

Aguirre................................?

Palomes..............................?

19:00etan: A maila

Guichandut.........................?

Lambert X..........................?

 Arrangoitzen, urtarrilaren 25ean, ortziralez

Arrats huntan, A mailako bi partida proposatuak dira:

18:00etan

Waltary................................?

Bilbao..................................?

19:00etan

Ducassou............................?

Guichandut edo Lambert X..?

Bi partida hauetako irabazleak Ligaxkan sartuko dira Peio Larralde eta Ospitalekin.

GARAZIKO ASTELEHENA

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 4etan, binakako partida bat iraganen da Garatenean:

Olçomendy / Harismendy..?

Bielle / Iturbe......................?

FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN FINALAK AMATURRENTZAT

Huna joan den asteburuan jokatu diren finalen berri.

 Baigorrin, urtarrilaren 12an, larunbatean:

Artekoetan

Barreneche / Orhategaray (Zaharrer Segi 1).................40

Saldunbide / Errecart (Airetik 1)..............11

Aurtengo bi xapelgoak Baigorriko ekipak airez-aire irabazi ditu. Nazional B mailan

Ziarrusta / Ugalde (Hendaiarrak)........ 40

Urruty / Harismendy (Denek Bat 2).34

Pentsatzen nuen bezala final hau interesgarria izan da eta azkenean Hendaiako ekipa nagusitu da.

 Donapaleun, urtarrilaren 13an, igandean:

Gazteetan

Bideondo / Leguedois (Urruñarrak 1)...40

Hiribarne / Izoko (Noizbait 1)...............36

Emaitza zerratua final huntan, hastean Urruñarrek gaitzeko abantaila hartu badute ere 29/13. Noizbaiteko ekipa urte bat gazteagoa ez da lotsatu eta tanto batetarat jin dira 31/32. Halere ez dute berdinketa lortu eta

Urruñarrek eraman dute xapela lau kintzez, partida on bat eginik oren batez.

Hazparnen, urtarrilaren 13an, igandean Nazional A mailan

Gazteen ondotik beharra zen final hau Donapaleun baina hezetasuna jauzirik trinketean, denen artean, deliberatu dute Hazparneko trinketerat joaitea. Bi orenen berantarekin (19:00etan) hasi da partida ez baitezpada baldintza hoberenetan.

Etcheverry / Larralde (Denek Bat 1)....... 40

Cigarroa / Benesse (Urruñarrak)..........26

Aurtengo bi txapelak jauntzi dituzte beraz Denek Bateko bi pilotari gazteek. Euskal Herriko finala doi-doietarik irabazi bazuten, Maxime eta Bixente aldi huntan aiseago arizan dira eta diferentzia handiagoarekin irabazi dute. Alta hastean gibeletik ziren 16/7, Cigarroak ongi sakatzen baitzuen (7 sake jadanik, baina gero bat ere ez). Orotarat 3 berdintze: 17/17, 18/18/, 20/20. Partida erditarik aitzina, gazteak

nagusi ziren. Etcheverry-k aitzinean sake andana bat sartu zuen (14 orotarat) eta Larralderen joek, Benesse gibelarazten zuten, kintze ederrak trenkatzen zituela eskuin edo sare. Partidaren bigarren zatia gazteen alde joan zen, jauzi batez: 25/24, 36/24 eta bururatzeko 40/26 oren baten buruan. Txaloak xapaldunei eta Urruñako finalisteri ere, xapelgo ona egin baitute. Deneri xantza on, buruz-burukako xapelgoari buruz.

BIXINTXO: ZIBURUKO PESTAK

Urtarrilaren 20an, igandean, Ziburuko plazan, 16:00etan

Cigarroa / Benesse...............?

Valencia / Bereterbide..........?

UNION BASQUE: GAZTEEN XAPELGOA HASTE

Heldu den asteburutik goiti, partida anitz jokatuko da Euskal Herriko trinketetan, Hendaiatik Mauleraino.

Berrehun bat ekipa engaiatua da xapelgo huntan. Oraiko ustez finalak iraganen dira apirilaren 6an.

Txalo beroenak merezi dituzte txiki horiek moldatzen dituzten arduradunek, pilotaren geroa salbatzen baitute.

HEGOALDEKO BERRI:

Joan den asteko emaitza nagusiak:

 Getaria: 2019/01/11n

Agirre – Salaverri............... 22

Alberdi – Erasun................. 12

Artola – Mariezkurrena II... 22

Bengoetxea VI – Imaz........ 11

Bilbo: 2019/01/11n

Arteaga II - Urretabizkaia II.22

Peña II – Aranguren............21

Olaizola II – Albisu............. 22

Urrutikoetxea – Aretxabaleta...19

 Labrit - Iruñea: 2019/01/12an

Ugalde – Jaunarena........... 22

Dario – Ruiz.......................... 9

Altuna III – Martija.............. 22

Ezkurdia - Ladis Galarza... 15

 Zumaia: 2019/01/13an

Jaka – Erostarbe.................22

Retegi BI – Untoria..............11

Elezkano II – Rezusta.........22

Irribarria – Zabaleta............19

Momentuko sailkapenean, lehen postuan dira Elezcano eta Rezusta. Heldu den asteko programa:

Binakako xapelketa Lehen mailan eta Promozio mailan

 Mungia: 2019/01/18an – 17:00etan

Elordi – O. Etxebarria...........?

Ugalde – Tolosa....................?

Urrutikoetxea – Aretxabaleta.?

Ezkurdia – Ladis Galarza.....?

 Bilbo: 2019/01/19an – 17:45etan

Altuna III – Martija...............?

Olaizola II – Albisu...............?

 Labrit - Iruñea: 2019/01/19an – 17:45etan

Elezkano II – Rezusta..........?

Artola – Mariezkurrena II.....?

 Eibar: 2019/01/20an – 17:00etan

Mendizabal III – Erostarbe..?

Jaka – Untoria......................?

Bengoetxea VI – Imaz..........?

Irribarria – Zabaleta.............?

Dario – Ruiz..........................?

P.Etxeberria – Garmendia............................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3482. zbk

Dantzan ari direnak zozo batzuentzat hartzen dituzte musika entzuten ez dutenek

(Nietzsche)

Azalekoa | 2019/01/17

Aihertarrak Korsikan kantuz

P.J.

Aihertarrak%20Korsikan%20kantuz

Zer egitasmo pollita burutu duten Aihertarrek joan den urriaren 26tik 31ra Korsikan! Pollita eta guziz berezia.

Zer egitasmo pollita burutu duten Aihertarrek joan den urriaren 26tik 31ra Korsikan! Pollita eta guziz berezia. Hamabi aihertar eta donoztiritar bat –eskusoinularia, hunek ere erroak Aiherran ditu– Korsikan barna ibili dira, hango jendearekin ostatuetan kantuz artzeko. Ideia hori nola ondu zitzaien kondatu dauku Jean-Mixel Barbier aihertar kantuzaleak. Herritar multxo batek ohidura zaukan herriko bestetan elgarretaratzea birletan jokatzeko, angira jateko eta kantuz tirahala artzeko. Ondorioz multxoak deliberatu zuen kantu-afari zenbait muntatzea urtean zehar herrian berean, ostatuan. Arrakasta polliteko kantu-afariak, parte hartzaileak bi bozetan ari zirela, paperik gabe, kantuak gogoz ikasirik.

Eta Jean-Mixelek orduan pentsatu zuen aspaldiko amets bat bete zezakeela taldeak, kantu-afariak hain maite duen Korsikan antolatzea, lauzpabost gauez. Taldeari leialki jarraiki ziren kantariak urte batez kantu errepiketan arizanik, 20 bat kantu apuñatik ikasiz, Korsikarateko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016