Azalekoa | 2019ko Otsailaren 07a

Laborantza arlo bat Afrikarrekin

M.O.

Laborantza%20arlo%20bat%20Afrikarrekin

Frantxua Tambourin baigorriar laborariarekin bildu gira, Frantsesenia Garazi-Baigorriko laborantza eskolako presidentea da.

Frantxua Tambourin baigorriar laborariarekin bildu gira, Frantsesenia Garazi-Baigorriko laborantza eskolako presidentea da. 2018ko urte hondarrean Boli Kostan zen, duela zenbait denbora jadanik Madagaskarren ibilia izana zen, beti misio berarekin, hango pertsonekin biltzea, laborantzako eskola batzuen eraikitzeko xedearekin.

Misio horren helburua

Boli Kostako Poro eskualdean badute xedea laborantzako eskola baten eraikitzeko, 2019ko irailean abiatzekoa dena. FERT ONG egitura da arduratzen dena, ekonomikoki garatzen ari diren herrialde batzuetan laguntza ekartzeko laborantza sailan. Elkarte horrek lan egiten du laborantza arloko egitura desberdin batzuekin. Frantxua Tambourin-ek esplikatzen zuen eginkizun batzuk badirela betetzeko: hezkuntza, lan mundura sartzeko sozial jendarzeratzea, ikerketarako baliabideak eta lizeoen arteko kooperazioa. Helburua delarik gazte batzuk formatzea laborantzarako, erraiten zuenez orokorki erakaskuntza arloan gibelapen handia dela. Adibidea emanez: 15 eta 49 urte artean dituztenetan emazteen %53ek eta gizonen %34ek ez dute instrukziorik, haurren %23ak ez dakielarik irakurtzen. Hauen misioa, aitzin aipatu bezala, izan da laguntzea laborantzako eskola horren eraikitzen, estudio baten egitea eta ikustea zer laguntza emaiten ahal den, konkretuki han berean formazio bat plantan jarriz.

Boli Kostako laborantzaren egoera

FERT egitura hortako beste kide batzuk berekin zirela, ibili dira Poro eskualden ikusten zer zen hango egoera eta nola lanean ari ziren hango laborariak. Frantxua Tambourin-ek erraiten zuen ez dituztela hango lurrak behar bezala erabiltzen, galtze anitz badela eta emaitza ttipiak dituztela gehiago ekoizten ahal luketelarik. Hauen misioa da ikustea zer laborantza modelo den, nola ari diren, zer hobetzen ahal duten, gero bertako laborari gazteen formatzeko egin ahala ongi eramana izan dadin. Hango laborariek besteak beste ekoizten dute irrisa, igname (lursagar eztia), kotoia, kakao... Laborantzako etxaldeak, batez-besteko, 5 eta 6 hektaren artean dira, gehitzen ahal litzateke eremu batzuk, lur batzuk ez baitira landuak. Frantxuak erraiten zuen badirela ere kabale hazleak, bereziki behi hazkuntzan ari direnak. Hauek idorteaz anitz sofritzen dutela, bazka eskasean izanez sartzen direla uztak diren funtsetan alor horiek ez baitira hetsiak. Gatazka handiak sortuz, nehork ez duela arazo hori konpondu nahi, alta bi ministeritza mota badira: lehena hazkuntza ministeritza eta bestea laborantzako ministeritza.

Proiektu horrek jadanik bide egina du

Frantxua Tambourin ibilia zen Madagaskarren, han 5 lizeo eraikiak izan dira beti FERT-en bidez. Uros agertu da ikustea egiten den lanak fruituak ekartzen dituela, Madagaskarren emeki-emeki gazteak formatzen ari dira, hango herrialdearen onerako. Baigorriar semeak zion bezala: “on da Euskal Herritik artetan joaitea hobeki estimatzeko hemengo bizi sozial, ekonomiko eta kulturala!”

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016