Gure Hitza | 2019ko Otsailaren 07a

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, erasiak ere ba haatik ez bazioten ongi etorri handirik egiten... Ene partetik 40-ko gerlatik landa ikusi nituen gisa hortako lehen eskaleak. Xingarra hartzen zutenak bainan denen buru ukana hartzen, xingarra bezenbat beste zerbait estimatzen... Orduan berriz agertu baitziren, gerla bururatzearekin beraz, mozorrotu bakar batzu bederen. Gerla denboran bixtan da jendeak etzuen mozorrotzeko gogorik eta gainerat alemanen manuz debekatua ere zen... Gero, mende laurden bat ona joan zen haatik ihauteria berriz azkartzen hasi aitzin. Arte hortan, lekuka segurik ausagailu zonbait izaiten zen halere ihauteriakari. Hazparnen konparazione, beren behi laster famatuak, orai uda betean arrakasta gehiago badutenak. Denbora hartan, ihauteriak ekartzen zituen hiru aldiz bi aste barne. Herri hortan berean ikusten ziren kaxkarotak eta bazterrak alegeratzen zituzten xarmanki. Behin, igande goiz batez, mezatik ateratzean, kaxkarotak han ziren eta heiekin bazen gizon gazte ttipitto bat. Bi dantzaren artetik bertsu batzu emaiten zituen, gehienik bertsu goxo irringarri batzu. Hola ezagutu nuen Ahetzeko Mattin... Dena den, ondoko egunetan, ihauteriak ederki harrotuko ditu bazterrak... Jendeak baduke haatik beste solasgai asko keinka huntan. Batto, alde bat solasgai dena funtsean, eguraldia... Eurite gaitza jasan dugula... Hola segituz, ura ez da eskastuko gure erreka horietan... Denen buru, ez dea gauza ona hori ere? Eta politikaren mundu hortan, badea ihauteriarik? Mihi luze atrebitu batzuk baietz diote, eta batere zalantzarik gabe. Guk uste-eta sail horri mail gorenetan emanak diren jaun eta andereak biziki jende xintxoak direla, denen ongia dutena gogoan eta besterik ez... Bainan egun hauetan aldi bat baino gehiago entzun dugu Macron presidentak eta gobernuak kartsuki sustatzen duten kontsulta handi hori, gure arrangura guziak jakin nahiz, izan ditakeela azkenean gure enganatzeko joko bat, gure lokar-arazteko engenio baten parekoa... Gisa guziz agertuko diren arrangura handienak bederen funtsez kondutan hartuko ote dituzte hor gaindi? Ala laster ahantziko ihauteriako ziminokeria ergel batzu balire bezala? Zernahi gisaz ez da fidatzen ahal entzuten ditugun prediku ederreri. Konparazione, prediku horietan, laudatzen dituzte besteak beste, eta zoin polliki, hurbileko zerbitzuak, jendea ederki laguntzen dutela, emendatu ere behar direla nihundik ahalaz... Bainan denbora berean zerratzen dute Hendaiako prezeturtegia, zerratzen ere Aldudeko posta... Eta zonbat holako eskuin eta ezker! Ez erran beraz ez direla jende xeheaz trufatzen! Ihauterian urte guzian bezala!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016