Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a
Itsas bazterretik : Rap moduan atabal gunean 4.endako!!
Piarres Larzabal ikastetxea
Urtarrilaren 29an, astearte arratsaldez, kolegioko 4.eko ikasleak komitatuak izan dira Miarritzeko Atabalera "Boombap" kontzertura, Da Titcha raperoak animaturik! Hau ohorea! Ailegatu direlarik, Gilen artistaren margolanen erakusketa ikusteko aukera ukan dute. Ondotik, komitatuak ziren beste kolegio eta lizeoko ikasleak bezala, kontzertu gelara sartu dira eta bertan, Rennes-eko Da Titcha, ingeles erakasle ohiarekin topatu dira! Bere saio denboran, ikasleek, raparen historia eta jatorria, rap eta hip hop-en desberdintasuna ikasi dute, bere kantuak entzun dituzte eta harekin parte hartu, rap-ari buruzko hiztegia deskubritu eta ikasi dute (beat-a, flow-a...), erritmoa landu.... biziki ludikoa izan den manerari esker: hitz hartzeak, irudiak, bideoak, zuzenezko musika eta erritmoa, dantza.... Bi ikaslek pribilegio bat ukan zuten ere bai: Da Titchak haien izena eskatu ondoren, kantu bat eskaini zien bertsu'rap moduan! Kontzertu orijinala zinez! Saioaren bukaeran, ikasleak eta Da Titcharen arteko elkarrizketa batekin amaitu da. Ikasleen parte hartze baikorra eta arreta azpimarratzekoak dira. Zinez! Eskerrak Atabal guneko kideei eta bereziki Briceri!