Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Otsailaren 07a

Aiherra

Aihertar eta Antzuolarrak kartsuki mintzaldiak entzuten
Aihertar%20eta%20Antzuolarrak%20kartsuki%20mintzaldiak%20entzuten

18 sortze 2018an

Egoera zibilari doakionez, 2018 urtea urte ona izan dela erran daiteke, 18 sortze, 5 ezkontza eta 8 heriotze kontatu baititugu gure herrian.

Ezkontza

Larunbat goizean zortzi, Herriko Etxean ezkondu ziren Ixuribehereko Maina Ithurralde eta Michel Etcheberry bio laborantzan lan egiten duten 2 gazteak. Goresmenak zueri!

2019 urteari buruzko Herriko Etxearen proiektuak

Joan den ibiakoitzean zortzi, Herriko Etxeak antolatu urte berriko agiantzen karietara, bat bestearen ondotik, aldizka euskaraz eta frantsesez 4 axuantek eta auzapezak hitza hartu zuten joan den urteko ekintzak eta aurtengo proiektuak aurkezteko. - Joan den urtean bideratu ziren lanak hauek dira: Lauak enpresa eta Negutearen arteko bidean bi abiadura eztitzaileen emaitea (Departamendu Kontseiluak osoki bere gain hartuz). "MUGAN" ofizialeen eremu berritik ateratzean herriko bidearen largatzea kamioien ateratzea errazteko gisan (gaur egun, Burdin lanak, Alfaro eta Zabal, 3 enpresek obrak hasiak dituzte, eta Saffores garraioak eta SCOP Arbres And Co enpresek laster hasiko dituzte). Toponimia mailan, herriko bide guzientzat proposatu izendapen ofizialaren onartzea (hau Herriko Etxean ikusgai da). Elixaldea etxe multzo berriari buruz lurra prestatzea hor eraiki beharrak diren 13 etxeentzat. Herri barnean plaza ondoan kokatua den Antzuola Jostalekuaren eraikitzea, eta abar. - 2019ko xedeak hauek dira: Herritarrei zerbitzuak hobetzeko gisan, Herriko Etxearen berritzeko proiektuaren prestatzea, Pilota plazan zolaren berritzea eta paretaren tindatzea, Elizaren arrañatzea (teilatua, berogailua eta beste), Beltzagitegian familien bizitegieri buruzko proiektu bat prestatzea, herri barneko etxe multzoan kokatua den 13. lur zatian, ELIXALDEBERRIA etxea eraikitzea (etxebizitza kolektibo honek 3 T2, 2 T3 eta T4 bat izanen ditu, arrazoizko prezioetan), toponimiari buruz etxe guziei zenbaki baten emaitea, bide seinale egokiak plantan ezartzea eta Hiriarteko Tokiko Hirigintza Planoaren bururatzea. Aurtengo xedeetaz bestalde, auzapezak publikoari aurkeztu zituen herriko langileak, Jean- Michel Goyhenetche herriko mutila, Audrey Ipuy eskolako laguntzailea bai eta azkenik, 2017an enplegatu beste hiruak: Nadège Sarrageta idazkaria, Christiane Maffrand haurren arduraduna eta Geneviève Almeida herriko gelen garbiketaren arduraduna, azken 2ak Aihertarrak izanki.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016