Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Otsailaren 07a

Azkaine

Azkaine

Herriko Kontseiluaren bilkura

Iragan da otsailaren 4an, astelehenarekin, arratsaldeko 7etan Bil Toki salan. Huna zer izan diren aipagaiak:

 Axuanta berri baten hautua eta axuanten izendapenen finkatzea;

 Herriko batzordeen eta ordezkarien eguneratzea;

 Euskal Elkargoko eskualdaturiko karguen ebaluatzeko tokiko batzorde kideen izendatzea;

 Zubiondo aitzinaldea aldatzeko aitzin-deklarazioa aurkezteko baimena

 Gobernantza, laborantzako lurren zaintzaren aldeko estrategia eta ekintza; Ororentzat den elikadura sano eta iraunkor baten aldeko garapena eta sustengua; Euskal mendiaren garapenaren aldeko estrategia, ekintza eta partaidetzan egin proiektuen animazioa; Hirietako euri urak. Azken lau gai hauentzat, hautuzko eskumen hartzea Euskal Elkargoarenganik eztabaidatua izan da.

Euskal Herriko mus txapelketa

Laugarren aldikoz Plazan ostatuak eginen dio ongi etorria otsailaren 9an, larunbatez. Izen emaitea tokian berean arra tsaldeko 3etarik goiti hasiko delarik. Txapelketa hunen Lapurdiko finala iraganen da otsailaren 23an Xaia ostatuan Pausun. Aldiz, Iparraldea eta Hegoaldea batzen dituen zazpi probintzietako joko hunek martxoaren 19an izanen du finala.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016