Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2019ko Otsailaren 07a

Heriotze

urtarril haste huntan hiru heriotze ukan ditugu herrian, hiruak auzoak. Lehenik Martxalin Narp sortzez Jaureguiberry Karrikaburuko ama 87. urtean zendu da, erietxerat altxatu eta hiru egunen buruko pausatu da. Bere bizia laborantxan eramana, emazte langilea eta bihotz onekoa, etxeko atea idekitzen bazakien. Egun berean zendu da Margaita Casenave sortzez Sallaberry Bidartekoa, bere bizia Baionan iragana erakasle. 85 urtetan utzi du mundu hau eritasun gaixto batek joa. Hirugarrena berriz Aña Larramendy Larre Mendikoa 90 urtetan, bere bizia Otsozelaiko harpetan atezain egona bere senar zenarekin. Añak anitz zerbitzu eginik bai parropian eta gazteriari Besta Berriko jauntzien prestakuntzan. Dolumin bizienak hiru familieri, Jainkoak onar ditzan bere ondoan eta lagundu penetan direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016