Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019ko Otsailaren 07a
Heleta
Feria:
Izoard izanen da gure herriko ordain Pariseko ferian. Nor dugun Jaun hau erranen dauzuet, duela bi urte ere han gaindi ibilia, orduan ez zuen hiru urterik, halere ez zen batere durduzatu, bere sailan lehen atera zen bai eta ere zezen guzietako hoberena ezarri zuten. Aurten 4-5 urte arteko sailan izanen da gure Izoard jaun zezena, han ukanen ditu Philippe eta Peio aita-semeak presentatzeko Agerreko etxearen oroitzapena berekin dakartela. Uste dugu aurten ere bere tokia atxikiko duela. Sustengu gisa Euskal Herritik lagun izanen ditu Domintxineko Diharce familiako Louis zezen gaztea eta Gitxu behi ernaria, xantza ona desiratzen diotegu. Zernahi gisaz Heletako primaderako ferian agertuko dira plazaren erdian.
Mezak:
Ibiakoitzean Armendaritze (17:00), igandean Iholdi (09:00) eta Mehaine (10:30).