Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Otsailaren 07a

Dolu

Baiguratik

Urtarrileko hilabeteak ez dauku bere bisaia hoberena erakutsi, 8 egun barne bi heriotze izan ditugu: hau da J.Pierre Etcheberry Plaza-Uhaldeberrikoarena 88 urtetan itzali dena aspaldixkoan pairamenaren berri ezaguturik. Sobera xehetasunetan hedatu gabe erranen dut gazte denbora hastapenean urte zonbait etxean eta ere mutil egonik laborantzan, Ameriketara joan zen eta zonbait urte han iraganik itzuli zen gibelerat eta Pariseko eliza batean atzeman lana giltzain edo elizamutil gisa bertze asko euskaldun bezala, euskaldunek arrakasta baitzuten hortarako. Erretreta tenorea jitearekin erretiratu zen Irisarrin erosia zuen goraxago aipatu etxerat, burasoak ere han zituela. Hor eskuin eta ezker asko zerbitzu eginez segurtatu du herriko elizako giltzaingoa bederen 25 urtez, Parisen ikasi eta eginarekin hemengoa kasik josteta zela harentzat. Gero osagarri arazoak sendituz emendatzen, moldatu zuen segidaren hartzea, onartu zuen gazteago bat, ez zadien zerbitzua hutsik gerta. Urtarrilaren 26an izan ditu berak hainbeste zerbitzatu elizan elizkizun guziz kartsu eta ezagutzaz beteak. Orai lurreko elizetako ategakoen ibiltzen ikasirik pentsa ditake zeruko elizakoa ere zabalduko duela, edo segurago zabalduko diotela sar-dadin merezitu zorionaren gozatzeko. Hemen penetan gelditzen diren Julie bizilagunari eta Norbert semeari doatzi gure sentimendu anaikorrak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016