Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Otsailaren 07a
Isturitze
Mus xapelgoa
Union Basque batasunak antolatzen duen xapelgoa otsailaren 10ean abiatuko da gure herrian. Igande egun osoan jokatuko dira partidak Haramboure ostatuan. Goizarekin 9:30etarik 12:30 arte, aratsaldeko 2:00etan berriz haste. Aitzineko urtetan bezala lekuan berean bazkaltzen ahalko da, xapelketan parte hartzea eta bazkaria, 25 euro- tan. Izena, ostegun aratseko eman behar da ostatuan, bereziki bazkariarengatik.
Eskola publikoaren mus lehiaketa
Hau otsailaren 17an beharra da, igande aratsaldez, herriko gelan. Xehetasunak heldu den astean.