Herriz Herri - Luhuso (L) | 2019ko Otsailaren 07a
|Makea | Lekorne
Libertimenduak:
Igandean iratzarri girelarik bazterrak xuri ziren elurra behera jaitsia baitzen, 3 herrietako gazteek eskaini Libertimenduak bazterrak berotu ditu. Ikusgarri horren ohidurak atxikiz, zirtzilek jakin izan dute aktualitateko gaiak ongi jorratzen, izan Euskal Elkargoko ibimoldea, izan ingurumenari buruzko gaiak, jauntzi horiak ere agertu dira eta Euskal Herritik haratago Benalla ere hor ginuen! Dantzariek ere merezimendu handia ukan dute, hotz izanez jakin izan dute zangoak arin jarraitzen. Amets Arzallus eta Elixabet Etchandyk bertsuen bidez borobiltzen zituztela zirtzilen erranak. Zorionak gazteriari eta heldu den urtean ere plazerrez hurbilduko gira hauen balentrien ikustera.
Lekorne
Aitzineko igandean iragan ziren Lekorneko agiantzak Lucien Betbeder auzapezak aurkezturik. 2018 urteko harathunatak azaldu ditu. Herritarrak hurbildu dira, ondotik zintzurrak bustitzeko Herriko Etxeak behar ziren guziak bazituen. Laster Herriko Etxeak igorriko du herriko aldizkaria etxetara.