Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Otsailaren 07a

Sara

GANEX

Loto:

Gan den igandean iragan da loto Lur Berri gelan eskola publikoko haurren burasoek antolaturik, izigarri kontent ziren, 100 bat parte hartzaile izan dituzte, txokolatesneak izan du arrakasta denbora hotz horrekin, matahamiek ere, dena omore onean bukatu da, eskerrak deneri.

Mus:

Gan den larunbatean egun osoan iragan da Herriko Etxeko edantegian mus txapelketa, 14 taldek parte hartu dute, txapeldunak Unai Iribarren eta Antton Etxeberri, irabazi dute Michel Iribarren eta Mathieu Moyaren kontra, izigarriko egun goxoa pasatu dute denek, Mariek denak eskertzen ditu.

Kirolak, pilota esku huska trinketean buruz buruka Lehen mailan:

Endara Denis irabazdun 40-36 Urruñarren kontra. Haroçarene Olivier galtzaile 40-38 Azkaindarren kontra. 3. maila: Calvet Daniel irabazdun 40-31 Amikuzeren kontra. Haroçarene Arnaud irabazdun 40-16 Miarriztarren kontra.

Artekoak: Lecuona Aritz irabazdun 40-06 Zaharrer Segiren kontra. Echeverria Eneko galtzaile 40-16 Zaharrer Segiren kontra. Iribarren Oihan galtzaile 40-37 Zaharrer Segiren kontra.

Gazteak: Elizalde Lauren galtzaile 30-18 Oztibartarren kontra. Sansinena Xanti galtzaile 30-16 Oztibartarren kontra.

Pasaka lehen mailan: finalerdiak Azkainen: Barandiaran Patxi – Elhorga Pepito galtzaile 13-05 Zaharrer Segiren kontra.

2. mailan: finalerdiak Zuraiden: Etchegaray Patrick – Pery Nicolas irabazdun 13-09 Hendaiarren kontra.

Union Basque batasunean gaztetxoak: Iriarte Eñaut – Iribarren Oihan galtzaile 40-17 Noizbait-en kontra.

Umetxoak: Vella Barneix Mani – Saint Martin Andoni irabazdun 40-12 Oztibartarren kontra. Semerena Eneko – Berasategui Unai irabazdun 40-06 Uhalderen kontra. Martin Imaz Eneko – Goyeneche Ellande irabazdun 40-38 Urruñarren kontra. Alduntzin Kaiet – Belleret Milan irabazdun 40-10 Azkaindarren kontra. Heredia Unai – Behoteguy Manu irabazdun 40-20 Abarratiaren kontra.

Frantziako xapelketan kimuak: Etxeberri Pacheco Manex – Zozaya Eñaut galtzaile 40-33 Zaharrer Segiren kontra.

Ezker paretan xisteraz gazteak: Pouyet Mathieu – Mounho Eneko irabazdun 40-18 Bidaxunen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3485. zbk

Jendea aberasten da ongia eginez

Mahomet

Gure Hitza | 2019/02/07

Santibate

Janbattitt Dirassar

Santibate hitz hori ez dute arrotza ukaiten ahal gure ihauterietako berri guti aski bederen badakiten guziek. Garazi alde hortan bereziki. Ihauteriak ekartzen du Santibate lehenik eta Libertimendua ondotik. Lehena neguaren despeitzeko bezala, nahiz negua berantxago ere izaiten ahal den oraino. Santibate dena zirtzilkeria beraz, zirtzilak errege izanki alabainan... Bigarrena, Libertimendua, udaberriaren agurtzeko bezala edo bederen erakusteko berantetsia dugula... Besta airos eta koloretsua... Egia erran, zirtzilkeria gutiagorekin bada ere, Santibate ospatzen ahal da nun nahi, izen hortako kantua entzunaraziz. Etxez etxe eske ibiliz berdin. Eskelariak Santibatek igortzen zituen xingarketa. Kantuak dion bezala, "ez zabiltzan ederrez ez eta ere beharrez, gostuma xaharraren ustez errreproxu beldurrez". Lehen ere, eske zabiltzanak mozorrotuak izaiten ziren, untsalaz nehork ez ezagutzeko gisan... Etxeko anderearentzat bazituzten konplimendu pollitak, bere bihotz ona erakusten bazuen, eras...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016